Recent Updates Page 617 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 4:33 pm on 2010/03/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    ele 

    iz. 1. Hitza. Mihian dituzun ele ederrak. 2. Hizketa, berriketa. Ele-meletan denbora galtzen. 3. Hizkuntza. Gure ele maitagarria.  4. L letraren izena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) berba, hitz, mintzo (2) berriketa, hizpide, hizketa, solas, hautu (3) alegia, elezahar, ipuin (4) erran-merran, esamesa, zeresan (5) hizkuntza, mintzaira (6) eztabaida, errierta, gatazka, liskar, tirabira (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) palabra(s), dicho, discurso (2) chisme, cuento, patraña, asunto (3) lengua, idioma
    fr (1) parole, diction, discours (2) conte, boniment (3) langue, idiome
    en (1) word(s); talk (2) piece of gossip; talking; chat (inf)

    Galtza bakeroak ez bezala, hitzek nasaitzeko duten erraztasuna gauza bat da, eta oso bestelakoa, historiak historia, zeri deitzeko erabiltzen den ele hori. [Hizlandia, Iñigo Aranbarri (Susa, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:29 pm on 2010/03/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    kurkulux 

    iz. Tortolosa. Abereen astragaloa, umeek jostatzeko erabiltzen dutena. Bereziki ardi-aziendena baliatzen da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 10:13 am on 2010/03/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    xiita 

    iz. eta izond. Islamismoaren adarretako bateko kidea; delako adarrari dagokiona. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es chiíta
    fr chiite
    en shiite

    Hemen nozitu ditudan arriskurik handienak eguraldia eta trafikoa izan dira, eta xiita fanatikoen ordez buru oso irekiko jendea aurkitu dut. [Ekialdeko mamuak, Jon Arretxe (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:33 pm on 2010/03/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    herots 

    iz. (Ipar.) 1. Harrabotsa, zarata, hotsa. Oihu eta herots eginez. 2. Entzutea, omena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) ospe, omen (2) zaratots, zarata, hots, harrabots (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) ruido, sonido, bullicio (2) fama, reputación
    fr (1) bruit (2) renommée
    en (1) noise (2) fame

    Karrikatik auto eta urruneko iturri herots elkorrak jaukitzen zitzaizkigun. [%100 basque, Itxaro Borda (Susa, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:06 am on 2010/03/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    likits 

    izond. Zikina, lohia, lizuna. Oinak zituen lohituak eta likitsak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:

    likits izond. Ipar.
    [zikina, garbitasuna galdu duena] lohi, urde, zikin, enas Heg., zikintsu Ipar., ugerdo Bizk., endes Zub., teiu Zub., satsu jas., ahats zah., zital zah.
    [moralarekiko garbia ez dena]
    haragikoi, haragikor, lizun, lizunkoi, lohi, urde, zikin, teiu Zub., satsu jas., indezente g.e., limuri g.e., ahats zah., desonestu zah.(Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) sucio, -a; cochino, -a; manchado, -a (2) lujurioso, -a; libidinoso, -a; lascivo, -a
    fr (1) sale, malpropre, immonde (2) luxurieux, -euse
    en (1) dirty; filthy (2) lustful; lascivious

    Eta Xariarrek eszena likits hura begi arranpaloekin ikusi zuelarik, bihotza ilundu, eta amorrazio beltzak hartu zuen. [Mila gau eta bat gehiago, Anonimoa / Patxi Zubizarreta (Erein, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:29 am on 2010/03/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    maula 

    iz. ZUZ. Legearen edo ordenamendu juridikotik eratortzen diren eskubideei zaputz egitea; iruzurra.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iruzur, tranpa, marro, trankart, iruzurkeria, atzipe, atzipamendu, amarru, engainu, marrokeria (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es estafa
    fr escroquerie, tromperie, piège
    en deceit, deception; swindle; trick

    Protagonistak hiriaren neurrikoak: bankariak, gaizkileak, ahoberoak; ustezko kosmopolitak, aberatsak eta eskaleak, eta aberatsak izan nahi duten langileak; cowboy izandakoak eta maula-egileak. [Hiri handia xaloa zenekoa, JON BENITO, 2006-02-21. Berria, kultura saila] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:57 am on 2010/03/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    pospolin 

    1. izond. (lgart.) Pertsona polita eta xarmanta. 2. iz. Eskuz birarazten den ziba txikia. 3. Ik. galeper. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) polit, lirain, pertxenta, txairo, zalu, txanbelin (3) galeper (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) esbelto, -a, airoso, -a (2) elegante; fino, -a (3) perinola, peonza pequeña; codorniz
    fr (1) svelte, jolie (2) petite toupie (3) caille
    en (1) slender, svelte, elegant (2) small (spinning) top (3) quail

    Politasun eta kuttuntasun sinboloa hartzen du hor, galeperraren irudira, haur pospolin horrek. [Harrizko pareta erdiurratuak, Patziku Perurena (Euskaltzaindia, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel