Recent Updates Page 669 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:25 am on 2009/03/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    xangrin 

    iz. (Ipar.) Atsekabea, pena. Etxerat jinen zira / xangri(n) handirekin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: pena, damu, arrangura, bihozmin, atsekabe. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Orain nire kausaz zaude atsekabetan; nigandik datozkizun xangrin horiek bere izanean diraute oraino, eta ni, aldiz, zoriontsua naiz. [Harreman arriskutsuak, Choderlos de Laclos / Jon Muñoz] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:36 am on 2009/03/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    ontsatu 

    da/du ad. Ondu; oneratu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ondu, oneratu, hobetu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Gereziek ez zituzten oraino ontsatuak.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 9:45 am on 2009/03/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    tarratatu 

    da/du ad. Zerbait, bereziki oihala, urratu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: urratu, tarrat egin. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Ez diot sekula inori arroparik berari bezala tarratatu, ez dizkit inoiz botoiak inork halako biolentzia samurrez kendu. [Neguko zirkua, Harkaitz Cano] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:05 am on 2009/03/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    jitezko 

    izlag. Naturala, bere izate edo funtsari dagokiona, kanpoko eraginik gabekoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: berezko, jatorrizko, sortzezko, jaiotzazko, etorrizko, izatezko… (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    -Ez zenuen horren pentsatzeko eskubiderik – Mariri jitezko ausartzia doi bat berpiztu zitzaion – [Hautsi da katea, Toti Mtz. de Lecea / Elena Touyarou] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:39 am on 2009/03/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    ahul 

    adj 1 adj. Indar, kemen edo bizkortasun urrikoa. Ik. makal. Gizon zahar, ahul eta gaixoa. Gizona herbal eta ahul da: ezin hel amesten dituen xede handietara. Indarrez ahul eta gorputzez mehar. Gogo, oroimen, arrazoi, sineste, borondate ahula. Argi ahula. Ahots mehe ahula. Su ahul bat. Gure hizkuntza ahulak izan dezakeen indarraren egoitza nagusia hegoaldean dugu. Edari, janari ahula: motela edo mami gutxikoa. Lur ahulak: fruitu urria ematen dutenak. 2 adb. Fedea eskas eta ahul dabil haiengan. Haren eragina edozeinengan da nabari, non sendoago, non ahulago. 3 iz. Jas. Ahultasuna. Sabelean ahul bat hautemanik, pala sorbaldara goititurik, badoa etxera. Gorputzeko ahularen ordain, emazteak badu espirituko zorroztasuna. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: izond. (UZEI Sinonimoen Hiztegia)

        [makala]: argal, maiskar, makal, maskal, mehe, mengel, enul Ipar., erkin Ipar., erpil Ipar., flako Ipar., malet Ipar., mendre Ipar., kaden Bizk., meko Bizk., herbal Ipar./Naf., aloxo g.e., gelbera g.e., magalo g.e., debil Heg. beh., enkel Ipar. g.e., entoil Ipar. g.e., flux Ipar. g.e., hozkil Bizk. g.e., makar Bizk. g.e., txakil Bizk. g.e., gelge Gip. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar hiztegia, Orotariko Euskal Hiztegia eta Word Reference):

    es (1) izond. débil, flojo, -a, endeble, sin fundamento (2) izond. [kaltebera] vulnerable, desprotegido, -a (3) izond. insípido, -a, que no tiene sabor (4) izond. (Fis.) [interakzioa] débil (5) izond. (Hizkl.) débil (6) izond. (Kim.) débil (7) adb. débil
    fr (1) izond. faible, fragile (2) izond. insipide, fade (3) adb. fragile
    en (1) izond. weak; [argia] feeble, dim; [azalpena, aitzakia] flimsy; [haizea] light (2) izond. [janaria] tasteless, insipid (3) adb. weak, faint

    Txistu-hots txiki ahulbat zetorren nonbaitetik. [Harry Potter eta sorgin harria, J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:57 am on 2009/03/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    jaukal 

    izond. Bikaina, miragarria.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: bikain, miresgarri, hobezin, sekulako, berealdiko, zoragarri, eder, harrigarri… (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Euskara, bitxi jaukal hori! (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 12:56 am on 2009/03/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    izarniatu 

    du ad. (Ipar.) 1. Distiratu; argitasun aldakorrez distiratu. 2. (hed.) Argiztatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: distiratu, errainutu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Bere begiek Ellenerenetan izarniatu egin zuten. [Manhattan Transfer, John Dos Passos / Lopez de Arana] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel