Recent Updates Page 670 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:21 am on 2009/03/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    hisiatu 

    da/du ad. (Ipar.) Tematu, setatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: setatu, tematu, hisikatu, butoitu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Nik, egia esan, banuen neska hisiatu baten ibilerekin arduratzea baino aurreragoko kezkarik, baina Nerinak utzitako usainak berarekin pentsatzera behartzen ninduen. [Ihes betea, Anjel Lertxundi] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:30 am on 2009/03/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    txakur-amets 

    iz. Bete ezin daitekeen ametsa; kimera. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ameskeria, kimera. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Halako fantasiak, ordea, ez dira esnaldiko txakur-amets soil edo amets eroak (Egungo Euskararen Hiztegia)

     
  • Maite 9:50 am on 2009/03/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    piztuera 

    iz. ERL. Gizaki guztien hil ondorengo berpiztea, kristau-erlijioetan azken judizioko egunaren aurretik gertatuko dela iragartzen dena; (askotan maiusk.) Jesu Kristoren hil ondorengo berpiztea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [piztea]: berpizkunde, berpizte, pizkunde, arrapizte Zub., berpiztuera g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Erl.) resurrección
    fr (Erl.) résurrection
    en (Erl.) resurrection
    port (Erl.) ressurreição

    Entzun:

    Nekez irazeki zuen, barrez oraindik haren bisaia, garren piztuera etenak argiztatua. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    piztuera (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 9:25 pm on 2009/02/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    sopikun 

    iz. Delituaren egile izan gabe, aurretiazko edo une bereko ekintzen bidez delitugintzan parte hartzen duena, konplizea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: gaizkide, okerkide, konplize, lagunkide, lagun. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beren ordezkatzaile-izaeraz abusatuko balute, kargua utziaraziko zaie atzera etxera bidaliz; haiek beren nagusiaren aurrean salatzea ere badago, eta hartara hau haien epaile edo sopikun bihurtuko litzateke.[Legeen espirituaz II, Montesquieu / Iñaki Iñurrieta] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:14 am on 2009/02/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    hitz-aspertu 

    iz. Hizketaldia; norbaitekin egiten den solasaldi luze eta lasaia.

    Sinonimoak: hizketaldi, solasaldi. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Hitz-aspertu polita egin nuen aspaldiko lagunarekin.

     
  • Maite 12:02 am on 2009/02/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    jaitsapen 

    iz. Beherakada; zerbaitek beherantz egiten duen aldietako bakoitza.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: eroraldi, beherakada,  beheititze, gainbehera, gainbeheraldi. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Izugarrizko jaitsapena du erakunde horrek.

     
  • Maite 12:10 am on 2009/02/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    zimarkun 

    izond. (BN eta L) Zimarkuak edo engainuak egiteko joera duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) engainu, azpikeria, amarru, iruzur, maula, zelata, satorkeria, azpijoko (2) zin-hartze, konjurazio, elkarkeria, elkar-hartze. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Lehenagoko jabeak jendaurrean egin zion salaketa Napumoceno jaunari S. Nicolautik etorritako zimarkun txiki bat zela, jende zintzoari iruzur egitera etorritakoa […] [Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua, Germano Almeida / Bego Montorio] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel