Recent Updates Page 671 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:17 am on 2009/02/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    eratasun 

    iz. Erakoa denaren nolakotasuna; moduzkotasuna. Eratasunez dohain urriko gizona zen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) begirune, errespetu, gizatasun, moduzkotasun, adeitasun, zintzotasun (2) erabide, jas, modu on (3) fintasun, urguritasun (4) neurribide, neurritasun, moderazio. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Emakumeei gizonezkoei eskatzen ez zaien eratasun – eta kontinentzi maila eskatu diete, lotsaren hausketak bertute guztiak ukatzea esan nahi duelako emakumeengan […]  [Legeen espirituaz II, Montesquieu / Iñaki Iñurrieta] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:10 am on 2009/02/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    mutiri 

    izond. (Ipar.) Ausarta, lotsagabea.

    Sinonimoak: lotsagabe, muturluze, aurpegihandi, petral, lotsabako, nabasi, kopetadun, ozar, ausart (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Ez ote daukat arbasoren bat kapitain ausart, alferiz gazte izukaitza, edo hitz urriko negrero mutiri? [Arbelaren gainean, Xabier Mendiguren Elizegi] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:36 pm on 2009/02/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    zorrizto 

    izond. 1. Zorriz betea. 2. (hed.) Zikina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) zorritsu, zorrizu (2) zikoitz, zeken, ziztrin, ongose (3) nazkagarri, izorrante.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Alabaina, ekintza hain ohoretsu hau, jantxakur, doilor, bidelapur, asasino, bilau, kirten, zorrez bete, zorrizto eta kasta berdintsukoen esku uzten da. [Eromenaren laudorioa, hitzaurrea] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:10 am on 2009/02/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    aiduru 

    adb. (Ipar.) Zain, begira (egon aditzarekin erabiltzen da batez ere). Jende xehea haren zain eta aiduru zegoen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: zain, begira, goait, aio. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Hantxe zegoen, nire erantzunaren aiduru, dar-dar batean, betaurreko haien atzean beldurrez itotzen. [Xake mate, Alberto Ladron Arana] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:03 am on 2009/02/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    zio 

    iz. Arrazoia, zergatia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: zergati(ko), arrazoi, motibo, kausa, zuzu, okasio, zer, funts, mugigarri, zergatikako. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Hori, berez, urduritzeko zio aski eta sobera zen niretzat. [Xake mate, Alberto Ladron Arana] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:25 am on 2009/02/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    erion 

    zaio ad. Jariatu. Adurra dario umeari. Zer amorru gogorra eriongo zitzaidan niri ordu ikaragarri hartan! (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: jario, jariatu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Larriturik utzi ninduen, eta ez zen izan begietan inoiz lehenago ikusi gabeko dirdira zuelako, ukan bazuen arren, ezta halako ustel usaina zeriolako ere, erion bazerion-eta, alde egin ostean ere haren kiratsa han itsatsia geratu baitzen, sotoa betez. [Sukar ustelaren urtea, Edorta Jimenez] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 5:06 am on 2009/02/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    olde 

    iz. Borondatea, nahia, gogoa. Zeru eta lurrean zure oldea egin bedi. • NOR(K) BERE OLDEZ. Nork bere borondatez; inork edo ezerk behartu gabe. Bere oldez egin gabe utzi badu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) borondate, nahi, gurari, gogo. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Barruko olde batek eraginda mahaian zehar luzatzen du besoa, gizonaren eskua estutzen saiatzen da, baina eskuaren atzealdea ukitzea baino ez du lortzen. [Lotsaizuna, John Maxwell Coetzee / Oskar Arana] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel