Recent Updates Page 672 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:51 am on 2009/02/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    tupusteko 

    izlag. Bat-batekoa, ustekabean gertatzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) bat-bateko, itsumustuko (2) berehalako (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Zangoa lurrean pausatu eta hiru urrats gabe, tupusteko zalaparta batek irauli zidan bihotza: ondoko pabiloi batetik, zakur bat saingaka ari zitzaidan. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:04 am on 2009/02/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    jarki 

    da ad. (B) 1. Buru egin, aurpegi eman (objektua -i kasu-atzizkiaz). Jarki haize gogorrari. Ezin jarki zitzaion urlasterrari. 2. Ekin (aditz osagarria -t(z)era eran). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) buru egin, aurpegi eman, aurre egin, jazarri, aurka egin, kontra egin (2) oldartu, eraso, jazarri,  jauki (3)  ekin, hasi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Horri guztiari jarki eta gogor eginez pentsamenduaren munduan garrantzia izan duen euskaldunik badela esan beharra dago ordea, eta bide beretik baita Euskal Herriaren iraupena bera kinka larrian egon denean euskal pentsalarien ekarria funtsezkoa izan dela ere. [Filosofiako gida, Askoren artean] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 3:08 am on 2009/02/15 Permalink | Reply  

    gezamin 

    iz. eta izond. Gazigeza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: gazi-gozo, gozo-garratz, gazi-geza.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    “Ispiluak” ipuin laburrek, ongi landuek hornitzen dute, liburua amaitzen duzunean aho-sabaian zapore gezamina uzten dizutenetarikoek: bukaeraren mina, irakurriaren eztitasunaz nahastuta. [L. Anselmi, Kritiken hemeroteka]

     
  • Maite 12:54 am on 2009/02/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    zangar 

    izond. Kementsua, indartsua, ausarta. Gudari zangarrak.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ausart, zuhar, pio, bipil, bihoztun, kementsu, adoretsu, balent, izukaitz, …  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Atsoaren hitz jarioak ez zuen etenik; hori, behinik behin, ez zegoen hezur hutsetan; zezen bat bezain indartsua izan behar zuen; haren zangar mardulak miretsi ere egiten zituen. [Parisen sabela, Emile Zola / Karlos Zabala] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:56 am on 2009/02/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    arrangura 

    iz. 1. Atsekabea, intziria; kexa. Arrangurarik baizen ez dut nik hemen aditzen. 2. Arta, ardura; kezka. Hori nuen beti arrangura, horretaz nintzen beldur.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) kezka, artegatasun, goganbehar, kexa (2) ardura, arta, buruhauste (3) nahigabe, pena, atsekabe, samintasun, neke, xangrin (4) susmo  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Albertok ez zien gehiegitan bisita egiten: bazuen aitaren aurkako arrangura zahar bat, karrera egiten utzi ez ziolako. [ Itzalak, Iban Zaldua] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:47 am on 2009/02/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    bozkario 

    iz. Poz handia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: alaitasun, alegrantzia, arraitasun, atsegintasun, poz, boz, pozaldi, pozkari, poztasun, zoramen (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Bozkarioak bihotzetik gainezka egin zion.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 7:03 am on 2009/02/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    trumilka 

    adb. (Ipar.) 1. Biraka. 2. Tropelean, samaldaka. Jendea trumilka heldu zen festara.. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) samaldaka, tropelka (2) bira-biraka, itzulika, bilin-balan, bilin-bolaka.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Gaur ere, antzina bezala, gipuzkoarrak trumilka igotzen dira Zelatuna. [Labartzari agur, Txillardegi] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel