Recent Updates Page 675 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:05 am on 2009/01/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    inetasi 

    iz. 1. Izotzale edo -kozkorren prezipitazioa; kazkabarra.

    Sinonimoak: txingor, harri, harriabar, kazkabar, babazuza.

    Txingorra (baita kazkabarra, harria, harriabarra, babazuza eta inetasia) izotz prezipitazioan datzan fenomeno atmosferikoa da. [Wikipedia]

     
  • Maite 8:33 am on 2009/01/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    haxe 

    iz. (Ipar.) Zama.

    Sinonimoak: (1) zama, fardel, fardo, karga (2) pisu, sorta, azao, espal, bala, aspel (3) pilo, meta, pila, txondor, azauto.

    Egur-haxe bat estekatu zion bizkarrean.

     
  • Maite 9:42 am on 2009/01/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    funtsatu 

    du ad. Oinarritu.

    Sinonimoak: (1) funtsa izan, oinarritu, errotu, bermatu, tinkotu, gotortu (2) ezarri, jarri, ipini.

    Lege hau, beraz, oinarri transzendental hutsetan funtsatu behar da, eta ez enpirikoetan. [Arrazoimen hutsaren kritika, Immanuel Kant / Ibon Uribarri]

     
  • Maite 11:27 am on 2009/01/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    gogaitu 

    da/du ad. Aspertu, gogoa galdu edo galarazi.

    Sinonimoak: (1) gogait egin, aspertu, gogoa galdu, gogoetsi, nazkatu, nardatu, eneatu,, higuindu, tripak jan (2) unatu, nekatu, akitu, nekarazi, gahindu, izorratu.

    Luze gabe etxezuloan egoteaz gogaitu eta, beloan bildurik, bezperan ez bezala, bere itxurari erreparatu gabe irten zen. [Mirarien kalezuloa, Nagib Mahfuz / Patxi Zubizarreta]

     
  • Maite 12:00 pm on 2009/01/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    gutizia 

    iz. Nahi bizia, guraria; zerbait izateko edo zerbaitez jabetzeko desira gehiegizkoa. Haragia jateko gutizia etorri zitzaien.

    Sinonimoak: (1)  gurari, nahiera, nahikari, irrika, desira, grina, tirri, nahikeria, zalekeria, apetitu, irrits, su.

    Ez zen maiz emazte batez agradatu; behar orduan, bere gutizia asetzen zituen eta, ondotik, ahanzten zituen. [Hautsi da katea, Toti Mtz. de Lecea / Elena Touyarou]

     
  • Maite 1:00 am on 2009/01/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    kitzikatu 

    du ad. 1. Suari makila batez eragin, indarra har dezan. 2. Zirikatu; kilika egin. Elkar kitzikatzen ari ziren, irri egiteko. 3. Estimuluren baten bidez tentsio-egoeran jarri, bizitasuna eman. 4. FIS. Kitzikapena eragin.

    Sinonimoak: (1) suari eragin, sua bizkortu,  sua zirikatu, zirkin egin (2) zirikatu, aztoratu, kinatu, asaldatu, berotu, artegarazi, probokatu, sutu, tarritatu, narritatu, zipo egin (3) kilikatu, kilimatu, kili-kili egin.

    Basora eramango nuen, errekondoan etzango ginen inork ikusiko ez gintuen bazterren batean, berokia askatu eta bularrak musukatuko nizkion, eta Elsbethek kitzikatu egingo ninduen irri gozoak eginez: Zinean baino askoz hobeto gaude hemen. [Ihes betea, Anjel Lertxundi]

     
  • Maite 7:56 am on 2009/01/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    gomuta 

    iz. (B) 1. Gogoa, oroimena. Gomutara etorri. 2. Oroitzapena. Gomuta honek beldurrez betetzen zaitu. Zure gomuta saminagoa bihotz eneko kuttuna.

    Sinonimoak: gogorapen, oroitzapen, birgogorapen, oroipen, oroitze, akordu, gogo.

    Etzaulki trakets hark Gerra Handian anbulantzia gidari jardun zueneko gomuta dakarkio burura. [Neguko zirkua, Harkaitz Cano]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel