iz. 1. Onura, nork bere ondasunetan edo egoeran izaten duen hobekuntza. Langileek orain arte lortu dituzten hobariak. 2. Etekina, irabazia. Nire dirua hobariekin jasotzeko. 3. Oparia. 4. EKON. Enpresak salmentak sustatzeko bezeroei eskaintzen dien deskontua edo zenbateko beraren truke ematen duen salgai-gehigarria.
Sinonimoak: (1) abantaila, onura, probetxu, irabazte (2) etekin, dohain, irabazi, mozkin, korritu, ekoizpen, produktu (3) sari, lansari (4) opari, erregalu, esku-erakutsi, bezuza, emari, emaitza (5) bonifikazio
Gerenteak bidaia hori saltzaile hoberenari sari gisa eskaintzeko asmoa jakinarazi zigunean, gainerakook – saltzaile hoberenaren iritziaren aurka, noski – saritua zozketa bidez aukeratzea litzatekeela zuzenena erantzun genion, gehien saltzen zuenak bazuelako nahiko suerte ona, hain zuzen ere asko saltzeagatik jasotzen zituen komisio, hobari eta gainerakoekin. [Gorde nazazu lurpean, Ramon Saizarbitoria]
Lander 10:56 am on 2009/01/26 Permalink
Hitz hau ez nuen sekula entzuna… Bide batez zorionak, egunero-egunero begiratzen dut zuen bloga, hitz berriak ikasteko gogoz.
euskaljakintza 11:43 pm on 2009/01/26 Permalink
Ez dakizu ze poza ematen duen hori entzuteak, benetan! Mila esker zure iruzkinagatik, Lander!
Aaaa! Aitortu beharrean nago nik ere ezezaguna nuela hitza. 😉