Recent Updates Page 677 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:05 am on 2009/01/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    ahitu 

    da/du ad. 1. Bukatu, agortu. Ura ahitu zaie. 2. (hed.) Ahuldu, akitu (giza indar edo kemenari buruz). Indarrak ahitu zaizkio.

    Sinonimoak: (1) agortu, amaitu, bukatu, iraungi, konplitu (2) gastatu, higatu (3) erre, irazi, irion (4) indargabetu, jota utzi, jota geratu.

    “Bakarrik zaude” esan nion neure buruari beste behin, malkoak ahitu zitzaizkidanean, eta gauza asko nuela egiteko, gero. [Gorde nazazu lurpean, Ramon Saizarbitoria]

     
  • Maite 12:49 am on 2009/01/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    sastada 

    iz. Orratzez nahiz bestelako tresna sarkorrez egindako zauria.

    Sinonimoak: zizta, ziztada, sastako, zimiko, zirikada, kroskada, sablada, zulakada, zulaketa, labainkada, labankada.

    Haren hortzen sastada sentitu nahi zuen lepoan, hilezkortasuna eskuratu, eta jendearen odol gorriaz ezpainak margotu.[Korapiloak, Jasone Osoro]

     
  • Maite 1:38 pm on 2009/01/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    kordoka 

    adb. (Ipar.) Koloka, irmo finkatu gabe. Kordoka egon, ezarri. • KORDOKAN. Kordoka, koloka.

    Sinonimoak: (1) koloka, loka, kili-kolo, kulunka, zabuka, kanpix,  dinbili-danbala (2) arrisku (3) zalantza, duda.

    Alde batetik bestera kordoka, ertzetik oso gertu, amilduko zela zirudien.Atzera egin, erori, altxatu, eta berriz erortzen zen, etengabe isi eginez, ezer esan gabe. [Eraztunen Jauna III, J.R.R. Tolkien / Agustin Otsoa]

     
  • Maite 1:57 am on 2009/01/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    desenkusa 

    iz. (Ipar.) Aitzakia. Zahartzaroko bekatuek ez dute desenkusarik.

    Sinonimoak: aitzakia, zuribide, estakuru, eskusa.

    Isilune pisu bat jarraiki zitzaien nire desenkusa ahulei. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza]

     
  • Maite 12:47 am on 2009/01/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    jaidura 

    iz. (batez ere Ipar.) Joera, bereziki arimaren edo gogoarena; grina. Amodioak goiti du jaidura, eta ezin geldi daiteke gauza beheretan.

    Sinonimoak: jaiera, jas, grina, gogobizi, joera, zaletasun, irrits, gar, su, lera.

    Eta, bestalde, denon ezaguna da itsasoko jendearen mihi arina eta berriketa lotsagaberako joera, alberdanian aritzeko jaidura. [Euskal karma, Jon Alonso]

     
  • Maite 12:36 am on 2009/01/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    ezaindu 

    da/du ad. (B) Itsustu. Euskara erdarakadaz ezaintzen. Norbaiten omen ona ezaindu.

    Sinonimoak: (1) itsustu, zatartu (2) desohoratu, desohore egin, desohore izan, desondratu, ohorea kendu.

    Idukiko ditu soñekoak desjosirik, burua utsik, aoa soñekoarekin tapaturik, deadar egingo du ezaindurik eta loiturik dagoala. [Biblia (1) Jose Antonio Uriarte, 1858-1859, 2004]

     
  • Maite 12:10 am on 2009/01/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    zohardura 

    iz. (BN/ Z) Distira.

    Sinonimoak: distira, dirdira, zohargi, leinuru, disdisera, dirdirapen, dizdizada, ñirñir, zirtzirt, erlantz, printz, argitasun, bristada.

    “Zerbait gertatzen da?” izan zen Juleneren galdera bakarra, jada atearen beste aldean, eskaileretako ilunpean zutunik zegoen Ilunen begien zohardura zekusala. [Gure Gauzak S.A., Ur Apalategi Idirin]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel