Recent Updates Page 678 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:10 am on 2009/01/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    izari 

    iz. (Ipar.) 1. Neurria. Nolako izari halako sari. 2. Zuhurtzia. Izariz mintzatzea hobe duzu.

    Sinonimoak: (1) neurri (2) tamaina, dimentsio, kaizu, hein, proportzio (3) neurriz, neurrian.

    Gisa hartako burdin zati batzuetarik ateratzen zituzten, izari edo neurri berezi batzuetako tresna batean sartu ondoan. [ Luzaiden gaindi, Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren]

     
  • Maite 12:10 am on 2009/01/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    nihaur 

    izord. (Ipar.) Ni izenordainaren forma indartua, neu. Nihaur ere ibili naiz anitzetan galdurik.

    Sinonimoak: nerau, neu.

    Badakik, bertzalde, ezen deus ere gertatuko balitz, nihaur nintzatekeela kulpant bakarra. [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien]

     
  • Maite 9:27 am on 2009/01/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    itzuli-mitzuli 

    iz. (Ipar.) (batez ere pl.) Itzulinguruak.

    Sinonimoak: itzulinguru, ingurumari (vueltas, rodeos).

    Adierazi nahi duguna mihian dantzatu ahal izateko, itzuli-mitzuliak egin behar ditugu hizkuntzarekin. [Euskaldun… edo baikor?, Aitor Renteria “Txato”]

     
  • Maite 12:10 am on 2009/01/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    maiseatu 

    du ad. Zerbaiten edo norbaiten alde txarrez, edo ustez txarrez, marmarka edo gaizki esaka aritu.

    Sinonimoak: marmarrean aritu, marmar aritu, maiseoan aritu, gaitzetsi, murmurikatu, gaitzerran, azpiak jan, kritikatu, ezaindu.

    Aurreneko hitzen ondoren, azken asteetako zenbait gorabehera maiseatu zituzten. [Ordaina zor nizun, Joxemari Urteaga]

     
  • Maite 12:54 am on 2009/01/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    fermu 

    izond. (Ipar.) Irmoa, finkoa.

    Sinonimoak: irmo,  sendo, finko, tinko, gogor.

    Eta hala egin nuen egun batean osabaren lerroetarik amaren lerroetarat, fermu, segur eta bortitz. [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien]

     
  • Maite 1:18 am on 2009/01/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    tipustapan 

    adber. (Ipar.) Ezustean.

    Sinonimoak: ezustean, bat-batean, otoz otoan, tupustean, ustekabean.

    Azkenekotz zimenduak urratzen ditu; eta gau batez, ustegabean, jendeak deskantsuki lo daudelarik hain tieso zen etxe hazkarra lurrerat tipustapan erortzen da! [Janpierre Arbelbide, Xipri Arbelbide]

     
  • Maite 12:24 am on 2008/12/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    inarrosaldi 

    iz. (Ipar.) Astinaldia.

    Sinonimoak: Astinaldia, jipoia.

    Debalde ene fereka amultsuak eta inarrosaldi bortitzak. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel