Recent Updates Page 7 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:09 pm on 2022/06/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    txintxarri 

    iz. Zintzarri txikia; txilina. Berdez margoturiko atearen ertzeko kate bati tira egitean, txintxarri hotsa entzun zuen barnealdean (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    txintxarri. v. zintzarri.

    Sinonimoak: iz.

    [zintzarri txikia]: kuskuila Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. campanilla [campana pequeña]
    fr iz. clochette
    en iz. small bell
    port iz. sineta

    Testuinguruan

    Berdez margoturiko atearen ertzeko kate bati tira egitean, txintxarri hotsa entzun zuen barnealdean.  (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 10:28 pm on 2022/06/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    zutoihal 

    iz. Estandartea. Zalditeria kapitainaren zutoihalaren ondoan bilduta (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zutoihal. 1.Estandarte, zutoial (neol.)” A DBols. . 2. Vela de navío. Itsas-aizeak, zut-oialak aizatuki, aurrera zeramatzin, artzainak axuritaldea bezala. Or Mi 117. Ontzi aundi ta ontzixka, zutoial zuriekin, kai-larrainera sartzen ari ziren. Ib. 119.

    Sinonimoak: iz. g.e.

    [estandartea]: estandarte, gidoin Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. estandarte
    fr iz. étendard
    en iz. standard [flag]
    port iz. (bandeira militar) estandarte

    Testuinguruan

    Besaulki berezian jarrita, eta eskutan urrez brodatutako zutoihal zuria zeramalarik, Bizkaiko Sindiko jauna agertu da; oihalean bi irudi ageri: probintziaren armarria, bata; eta Ama Birjina Orbangabea, bestea. [Putzu, Txillardegi (Elkar, 1999)]

     
  • Maite 10:15 pm on 2022/06/19 Permalink | Reply  

    xume 

    1 adj. Aski txikia. Ik. xehe1 1. Zortzi urteko haur xume bat. Dorre handi bat eta bi xume. Frantziako herri xumeetaraino. Xehetasun xumeenak. Huts xumeak. Galdera xume bat egin nahi dizuet. Handiak eta xumeak, aberatsak eta pobreak. 2 adj. Apala. Ik. xehe1 3. Herri xume jatorrari goitik behera begiratzen dioten horietakoa. Hautsa eta errautsa baino xumeago. Har dezagun ofizio xumeena: artzaingoa. Den laboraririk xumeenak. Baina honetan ere handizkiak handizki eta xumeak xume. Errege handi hura ez da oroitzen bere apaltasunaz baizik; laket du xume agertzea munduaren begietan. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: izond.

    [aski txikia]: apal, apalxko, behe, laño, lau, xalo, apalgura Ipar., umil beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. pequeño, -a, menudo, -a; sencillo, -a, de poca importancia (2) izond. humilde, sencillo, -a, modesto, -a, liso, -a, llano, -a
    fr (1) izond. petit, minuscule, menu, -e (2) izond. humble, modeste, simple
    en (1) izond. tiny, little; unimportant (2) izond. humble, common (3) izond. simple; easy
    port (1) izond. pequeno, -a, de pouca importância (2) humilde, modesto, -a

    Testuinguruan

    Galde xume bat egin nahi dizuet. (Elhuyar hiztegia)

     
  • Maite 8:07 pm on 2022/06/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    garaikarka 

    adber. Borrokan, lehian.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    garaikarka. “(AN-5vill), luchando. Se dice de los bueyes uncidos que rehuyendo la carga andan retorcidos” A.

    Sinonimoak (adber.)

    [garaikarka]: borrokan, lehian

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adver. luchando
    fr
    en
    port

    Testuinguruan

    Garaikarka dabilen idi parea dirudigu! [«Lisko eta lipitx», Jakoba Errekondo (Argia, 2007-09-16, 2102. zbk.)]

     
  • Maite 10:55 pm on 2022/06/16 Permalink | Reply  

    galda 

    1 iz. Bero kiskalgarria. Ik. eguzki galda. Udako galdak urtua zuen galipota errepideko hainbat txokotan. Nire barruko galda inork ezagut ez zezan. Eta haren zolan ikusten ditut sugarrak galda bizian. 2 iz. Garra. Infernuko galda bizi ikaragarri haietan. Galda bizizko sua. 3 iz. Galdategia. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    BERO-GALDA. Calor sofocante. Egarriz iota edo bero-galdaz zoratuta. Ibiñ Virgil 103.

    Sinonimoak: iz.

    [metalak-eta urtzeko lantegia]: galdategi, fundizio Heg.    

    [garra]: gar, kar Ipar., lama Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. llama o rayo muy caliente; calor intenso/abrasador (2) iz. (Metal.) [metal urtua] colada
    fr (1) iz. flamme, chaleur intense, fournaise (2) iz. [metal urtua] coulée de métal
    en scorching/stifling/burning/fierce heat
    port iz. chama muito quente ou relâmpago, calor intenso, calor escaldante

    Testuinguruan

    Udako galdak urtua zuen galipota errepideko hainbat txokotan. (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 9:46 pm on 2022/06/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    berripaper 

    iz. Berri aldizkaria. Berripaperak hamaika herritako informazioa jorratuko du zortzi orritan. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    berripaper. Periódico. Irakurri duzu berri papera? –Eztut irakurri berri papera. “La gazette” . Urt Gram 507. Gero, egunkari ta gañerako berri paperak ain dira gezurti… Lab Egan 1964 (1-6), 125. Ibaiari so berripaper saltzailea / hitz ezezagunen hiztegi bati bezala. BAtx Etiopia 46.

    Sinonimoak: iz.

    [berri-aldizkaria]: agerkari, albistari, aldizkari, berrikari Ipar., kazeta Ipar., aldizkingi zah., errebista Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. periódico; hoja informativa
    fr iz. journal, feuille d’information
    en iz. newspaper; information sheet
    port iz. jornal

    Testuinguruan

    Senarrak ia ordubete eman zezakeen berripaper bat esku artean zuelarik, eta gero beste bat aukera zezakeen eta albiste berberei jirabiraka jarrai zezakeen jakin-min izpirik galdu gabe. [Hona hemen gu biok, Dorothy Parker / Mirentxu Larrañaga (Alberdania-Elkar, 2006)]

     
  • Maite 11:28 pm on 2022/06/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    burgestu 

    ad. burgestu, burges/burgestu, burgesten || 1 da/du ad. Burges bihurtu, burgesen moldeak eta ohiturak hartu. Ezkondu eta burgestu. 2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Klase burgestuak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    burgestu. (PMuj), burjestu (-zt- SP). Convertir(se) en burgués; aburguesar(se). Ta nire Kristo hau / minero beltza zen, / zeren gaur harotzak / burgesturik dauden. Azurm HitzB 32s.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es ad. da/du ad. convertir(se) en burgués, aburguesar(se)
    fr ad. s’embourgeoiser
    en ad. to become bourgeois, adopt middle-class ways
    port ad. aburguesar-se

    Testuinguruan

    Azkenean, erabat burgestu zen, edo hori esaten zuen aitak behintzat. [<//jokoa.com>, Gemma Lluch / Antton Olano (Erein, 2002)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel