Recent Updates Page 89 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:42 pm on 2020/10/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    sarberri 

    iz. Hasiberria.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    sarberri. v. SARTU-BERRI.

    SARTU-BERRI, SARBERRI (L, BN, S ap. Lh; Lar; sarbarri Vc ap. A; Añ). “Novicio, principiante” Lar y Añ. “Recién entrado, novicio, en cualquier ocupación” A. “Nouveau venu, ‘bleu'” Lh. Praile gaztetxu edo sartubarrijak darue nekerik gogorrena. Mg PAb 125. Gatzamalliak bere, izanik sartu barrijak, ikasten dabee neke andijen ta irabazi laburraren bidez zer itxaraten deutseen. Ib. 125. Bere […] soldadubak sartu-barri legez sorrik eta urduriturik egozana. Astar II XII. Bere alabetako gazteen sarberriSor Margaritak bere aizpa ezkonduaren bidez gaztigatu zion. Arr Bearg 423 (ap. DRA). Ik, dakustanez, beti egon gura dok sartu-barri, besteon antzera eskintzariak egin baga. A Ezale 1897, 4b. An egozan sartu barriok [ildakoak], ondar gañean etzinda. Ag Kr 199. Recién entrado (en un edificio, local).Egoki ta bero agurtu zituan jaun sartuberri aiek. TAg Uzt 177. [Zoroetxean] sartu orduko […] esan ei zetsen sartu barriak. SM Zirik 21. Denak begiak sartuberriari buruz itzuli zituzten. JEtchep 102. (Aplicado a cosas).Pekatubaren ultze sartu barrija atera leite erraz. Mg CO 111. Barano aldiz bearnesetik hartua, sartuberria beraz bestearen ondoan. MIH 346. (Con complementos verbales).Jaunaren bidean sarthu berriak, eta oraiño ungi ikhasi gabeak errebelatuko dire. Ch III 7, 2. Untsa beharra günüke orano berriz erakuts lizagien bizitze huna, komentietan sarthü berrier bezala. “Tanquam boni novitii” . Mst I 22, 7 (Ip komentietan sarthü berri; SP ikhastun berri, Ch berthutean aprendiz, Ol asiberri, Pi asibarri). Konpainian sarthu berri bat zen Diego. Laph 170. Apaiz gaztetxoa nintzan ni, Leaburun sartuberria. A Ardi 83. Kaiera sartu-berria dan ontzi illuna. Mok 3. Len esan dutana, argialdian sartu-berri zenbaiti gerta oi zaizkie. Or QA 171. Eta aro ontan sartu-berriak gera. Vill Jaink 77.

    Sinonimoak: iz.

    [sartu berria] : hasiberri

    [nobizio] : nobizio

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1)  iz. novicio, -a, neófito, -a (2)  iz. novel, novato, -a, neófito, -a
    fr  izond. novice, nouveau/nouvelle venu, -e
    en (1)  iz. novice, neophyte (2)  iz. novel, newbie, neophyte
    port (1)  iz. novato (2)  iz. novel, novato

    Testuinguruan

    Sarberriak kantatzera doaz korura. (Elhuyar hiztegia)

     
  • Maite 11:31 pm on 2020/10/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    marroiztu 

    ad. marroiztu, marroiz/marroiztu, marroizten || da ad. Bizk. Maiztu edo higatu, bereziki arropak.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    marroiztu. Ajar(se). ” Marroiztua zer dan eztakianari oartxu bat. Soiñeko bat, […] zaartutakoan, izen bi daukaz bizkaitarrez: maiztu ta marroiztu ” A Ezale 1898, 45a. Berrogei urteotan, soñean dakartzun yantzia ez zaizu marroiztu. Ol Deut 8, 4 (Ker maiztu, BiblE higatu).

    Sinonimoak: ad. Bizk.

    [maiztu]: maiztu, usutu Ipar., arduratu g.e., sarritu g.e., hantatu Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da ad. (B) ajarse
    fr ad. (B) (perder la belleza) ternir; (deteriorarse) s’abîmer; (desgastarse) abîmer, détériorer, endommager
    en ad. (B) (perder la belleza) wither, fade; (deteriorarse) wither, deteriorate, rot; (desgastarse) wear out, deteriorate
    port ad. (B) murchar-se;

    Testuinguruan

    Berrogei urteotan, soinean dakarzun jantzia ez zaizu marroiztu. (Elhuyar hiztegia)

     
  • Maite 9:56 pm on 2020/10/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    egiazkotasun 

    iz. Egiazkoa denaren nolakotasuna. Ik. egiatasun. Zabaldu zen berriaren egiazkotasuna aztertzen (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    egiazkotasun. egizkotasun. Veracidad; autenticidad. En el msOñ 235v ‘validez (del matrimonio)’. Liburu sagraduen egiazkotasunaren, argitasun jaungoikozkoaren eta esangura benetakoaren ezauperara. Itz Azald 18. Gizaldien arenganako zaletasunak, egizkotasuna ta beneragarritasuna emon eutsazan. Gand Elorri 120.

    Sinonimoak: iz.

    [egiazkotasun] : egiatasun, benetakotasun. Ant. faltsutasun (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. veracidad, autenticidad
    fr iz. véracité, authenticité
    en iz. veracity; authenticity
    port iz. veracidade, autenticidade

    Testuinguruan

    Egiazkotasun horretara mila bidetatik hel daiteke, nahiz eta ni bide batzuetatik errazago iritsi. [Desorekaren egiazkotasunaz, Jon Benito (Berria, 2009-09-04)]

     
  • Maite 10:40 pm on 2020/10/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    bainuontzi 

    iz. Bainatzeko erabiltzen den ontzia. Bainugelan sartu eta bainuontziko txorrota ireki zuen. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

    [ezkotegia]: bainagia Zub., ezkotegi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. bañera
    fr iz. baignoire
    en iz. bath, bathtub; tub (inf)
    port iz. banheira

    Testuinguruan

    Bainugelan sartu eta bainuontziko txorrota ireki zuen. (Hiztegi batua)

     
  • Maite 10:47 pm on 2020/10/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    ilaun 

    1 iz. Paperaren, lastoaren edo kidekoen errautsa; ikatzaren gainean egiten den errauts zuria. Berehala ikatzak ilaunez betetzen dira. Bilaka bedi ilaun, ke. Munduko ondasunak lasto-ilaunak direla. 2 iz. Kearekin igotzen den zatikia; airean igeri gelditzen den gai xehea. Artile-ilaunak. Eskale gaixo honek bost ilaun irentsi du liho jotzen! 3 adj. Bizitasunik, indarrik, funtsik edo iraupenik gabea. Ik. ahul; geldo. Aztarna hutsal eta ilaunak. Gizon hits ilaunak. Argalak, ilaunak, ezdeusak garela. Lerro ilaun hatsik gabeak. Zer biziera ilaun, gertaera gabekoa berea! Atsegin ilaun batengatik. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    iz. [errautsa]: geldo

    izond. [geldoa]: gatzgabe, gatzgabeko, gatzil, gelbera, geldo, geza, motel, bano Ipar., malin Ipar., torta Ipar., keto Bizk., gatzotz Zub., zilin Ipar. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. frágil, débil, pusilánime; efímero, -a; fugaz; vano, -a; inútil; insustancial (2) 1  iz. pavesa, favila; 2 iz. ceniza 3 iz. lanilla, pelusa, tamo, tomento
    fr (1) izond. faible, impuissant, -e ; inerte, éphémère, inutile (2) 1  iz. flammèche, brandon 2  iz. cendre
    en (1) izond. weak, frail, fragile; ephemeral; insubstantial (2) iz. ash

    Testuinguruan

    Ilaunezko hartzak haurren jostailu maiteenak bilakatzen dira. [Hartzaren figura euskal kulturan, Iker Üthürralt]

     
  • Maite 11:05 pm on 2020/10/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    kukubilkatze 

    iz. Muskuluak garatzeko eta hanketako tendoiak eta lotailuak indartzeko egiten den ariketa fisikoa da. Gluteoak tonifikatzeko aukera ere ematen du, eta aldakari onurak ekartzen dizkio.

    Sinonimoak: iz.

    [kukubilkatze] : kokorikatze; sentadilla (Heg.) (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. sentadilla
    fr iz. squat
    en iz. squat
    port iz. agachamento (exercício físico)

    Testuinguruan

    Zein da kukubilkatzeak egiteko era egokia? #gaurkohitza

     
  • Maite 11:37 pm on 2020/10/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    harbide 

    iz. Harrizko bidea; bereziki, harri landuz eginiko bidea, bide lauzatua. Ik. galtzada. Arabatik zetorren harbide zaharra. Erromatarren harbideak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 harbide. (V), harribide (BeraLzM), arpide. Ref.: A Apend; Etxba Eib.
    Calzada, camino de piedra; carretera. “Calzada” A Apend. “Calzada. Pasadera, hilera de piedras que sirven para atravesar una corriente de agua” BeraLzM. “Arpide, camino de piedra y de narrias” Garate 2.ª Cont RIEV 1933, 95. “Calzada, camino empedrado. Bide txingor onek, arbide batera joten dau” Etxba Eib. Azkue le da tbn. el sentido de “camino de narrias (B)” interpretándolo como “contr. de arba-bide”.
    Oni natzaio lotuko; / arbide au dugu Kristo. / Ortatik oin bat baztar orduko / sumatzen du ots motela, / –arbide orren ertzetan daude / bi amildegi berela–. “A los dos lados de esa calzada” . Or BM 60. Arantzazura erromes / guruzpide dan arbidez, / aldapan-gora promesadunak / –sokaz, gurutzez ta katez…–. SMitx Aranz 128. Arkaitzak autsi, irauli, jarri… / berebiziko lanean. / E’tzan nekerik barkatu bear / askatasun-arbidean! Ib. 69s. Arantzazura arribideak / zabala bear, zabala. / Txiro ta aberats, goiko ta beko, / kabi ditzan eldu-ala. Ib. 76. Arabati etorren arribide edo galtzada zarra. Akes Ipiñ 11. Gaurko arribideak edo . calzadas romanas ez dira erromatarrak. EgutAr 6-4-1960 (ap. DRA). Arbidean abarketak busti yakaz, ta guztiz bizarturik daukaz. Erkiag BatB 115. Lekeitioko arri-bidean edo kamioan, alkarri elduz joan giñan gau illunean eta zugaitz-pean. AZink 61. Arribidea betean zijoan jendea igesi. Ib. 79.

    2 harbide. 1. (BN, S ap. A ← VocBN ; Dv) “Endroit où l’on peut prendre des choses qui peuvent s’y trouver” VocBN. “Lieu où l’on a les choses à la portée de la main” Dv. “Mango, lado por donde se pueden tomar y alcanzar las cosas” A. Cf. harpide. Ebanjeli guzian arkitzen duguna da Espiritu Santu beraren ar-bide, Jesusen parabolaz ta itzalez agerzen digun bat. Mb IArg I 371 (¿errata por sarbide?; cf. ib. 371 y 372 sarbide y sar-bide respectivamente). 2. Billete. Bera geroxeago joango zala, guri trenerako emateko arbidea edo boletoa. Zubill 115. HARBIDEAN ( (L-ain, S ap. A)). “Harbidean (S): a) al alcance de la mano, […]; b) en propia jurisdicción, […]. Harbidean dauzka sagarrak (L-ain), […] las manzanas tiene al alcance de la mano” A. v. irispide.

    Sinonimoak: iz.

    [galtzada]: arruta, bide, estrata, galtzada, ibilbide, kurtso, kamio Heg., kamino Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. calzada, camino de piedra
    fr iz. chaussée
    en iz. road
    port iz. pista

    Testuinguruan

    Atezainak langa altxatu eta sartu gara aparkalekura, jardina ederra da eta harbide bat dago aldapan gora eraikin nagusiraino. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel