pastikagarri

adj. Ipar. g.er. Aspergarria, gogaikarria. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

pastikagarri. v. fastikagarri.

fastikagarri (SP (+ -gagarri; sin trad.), Urt I 50, H), pastikagarri (HeH Voc, H).

Molesto, pesado, aburrido. “1. propre à dégouter, répugnant. 2. facile à ennuyer, à fatiguer, à mécontenter” H. “Nardagarria, pastika, nahas, naharika, greugarri, goragalea” HeH Voc (-> A, que intrepreta la raíz pastika como ‘hediondo’; del error de Azkue se deriva tbn. seguramente fastika (Lander ap. DRA), “fétido”). Batzutan tentazioneak hagitz onak dira gizonarentzat gaitzak direlarik eta fastikagarriak, zeren hek direla bide humiltzen baita. “Molestae sint & graves”. SP Imit I 13, 2. Utzi tut hainitz gauza, sobera mintzatuz ene obra fastikagarri egin dadin beldurrez. ES 189. Gauza fastikagarriak. He Gudu 124s. Zeren egundainotik izan baita akhigarri, enheagarri, phastikagarri, haurren instruitzea. Elsb JBBizia 158. Izkribuz emanak frantsesez, elizan irakurtzeko eskuaraz –frantsesetik!– Irakurtzale eta aditzale, ororentzat pastikagarri. HU Aurp 203.

Sinonimoak: izond. Ipar. g.e.

    [pastikatzen duena]: aspergarri, astun, gogaikarri, hasgarri, eneagarri Ipar., antojagarri Heg., kakazu Ipar./Naf., lekeda Naf., kakatsu adkor., asegarri g.e., debeiagarri Zub. g.e., erdeinagarri Ipar. zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es izond. (Ipar.) aburrido, -a, que aburre; cansado, -a, que cansa; fastidioso, -a
fr izond. fastidieux, -euse ; ennuyeux, -euse ; désagréable
en izond. boring, dull, tedious
port izond. (Ipar.) aburrido, -a, que aburre; cansado, -a, que cansa; fastidioso, -a

Pertsona pastikagarri eta koloregabe horietako bat egokitu zitzaion aldemenean.

pastikagarri (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)