pipermin
iz. Piper gorri mehe luzea da, oso mina.[1]. Solanaceae familiako eta Capsicum generoko zenbait kide izendatzeko erabiltzen dute izena, batez ere Capsicum anuum. Gaztelaniaz guindilla eta ingelesez Chili pepper diete. Ameriketan jatorria dute.[2] baina kolondar trukaketaren ondorioz mundu osora zabaldu da. (Wikipedia)
Orotariko Euskal hiztegian
pipermin (Vc, Gc, AN ap. A; Lar, Añ, Hb ap. Lh, Lcq 124, Zam Voc), piparmiñ (V-gip ap. Elexp Berg, s.v. pipar).
1. “Pimentón, piper miña, pipergorria” Lar (v. tbn. Añ). “Guindilla, pimiento picante” A. Ahul… salda, biper-minak hori ez badu ontzen. GH 1926, 326. Medikuek ostera pipermiña lakoxe arrazpiaz esan eutson […]. Kk Ab II 9. Txatxaliñ pipermiña baiño estuago edo beruago ibiliarren be, lirin-laranka kantetan beti Lorentzo. Alzola Atalak 57. Afari atsegiña, pipar miña larregi, arean. Erkiag BatB 167.
 Piper miñ utsa jaten dutela dirudite. Urruz Iru ziri 122. Ama biotzekoa! / zuk zeustan esaten / ez inos ikasteko / piper mina iaten: / zuk irakatsi zeustan / dotrina santua. Azc PB 357.
Apainduririk eztuala nai / baña bai ondo jaztia, / piper miña da onentzaz iñor / apaiñago ikustia. Urruz Zer 77.
2. Malicia; gracia. Piparmiña zeramakien, berriz, aren ateraldiak. TAg Uzt 237. Zentza gaitezen, ta neurtu ditzagun gure aserre, pipermin eta mingañak. NEtx EG 1958, 206. Egundoko zaputzak eta pipermiñak izaten omen zituzten. Ib. 206. Errupiño Pipermiñ deituten eutsen or-an-emen guztiak. Ta euki be gero baeukon piper-miñik naiko gure Errupiñok. Bilbao IpuiB 93. [Euskal-ipuiak eta bertsoak] biak ere umore bera azaltzen dute; berdin-berdiñak dituzte beren grazia, pipermiña, eztena, ziria. In MEIG III 109.
3. (Adj.). De mal genio. “Gizon pipermina (B)” Gte Erd 212 (junto a petral, zakar, zaputz, etc., de otras zonas) . –Piper miñ ao… –Ta i berritsu. ABar Goi 56. Zakurren ipurtzora [sic] bidaliko luke pozik atso piper miña. Eston Iz 67. Alako gertakizuneri tabernari geienak ez detse kasurik eiten, baña, Mari Piparmin-ek (izena ondo ipiñi zetsen piparmin utsa zalako) ara nun […]. SM Zirik 49. An kamionik ez zala ikusi nuan ikaratuta. Nere “txoper-piper”-ek (ura bai “piper min”), ordua baño len alde egin zuan toki artatik. Anab Aprika 69.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, 5000 eta Word Reference hiztegiak):
es (1) (Bot.) guindilla {Capsicum annuum} (2) genio picante.
fr piment rouge
en chilli (pepper)
port pimenta muito ardida
Entzun:
Zer pipermin klase jan ote zuen Perrettek? [Loroaren teorema, Denis Guedj / Jon Muñoz (EHU, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Anak eginen zion elkarrizketa gezaz harata, aise ere pipermin biziagoko erreportaiaren soslaiak marrazten hasi zitzaizkidan buru barnean. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply