pixel

Ingelesezko ‘picture element’ hitzen laburtzapen fonetikoa, irudi baten ebazpen-mailaren neurria adierazteko erabiltzen dena. Irudi baten elementurik txikiena, indibidualki har daitekeena kolorea edo intentsitatea aplikatzeko edo besteengandik bereizteko hainbat prozeduraren bidez (fotografia, telebista, etab.).  (Euskalterm)

Wikipedian:

Pixel bat (ingelesez, picture element) irudi digital baten unitate txikiena da. Irudi digital hau argazki bat, bideo bat edo grafiko bat izan daiteke. Irudi digital bat handitzerakoan (zoom), irudi hori osatzen duten pixelak ikustea posible da, karratu txikiek osatzen dutela ikus dezakegu. Pixelak ez dira beraien artean ukitzen, irudi batean hala gertatzen dela dirudien arren. Pantaila bateko irudia pixelez osatuta dago, zutabe kopuru (“X”) eta lerro kopuru (“Y”) batez, alegia. Honi, pantaila-bereizmena deitzen zaio. Pixel baten kolorea hiru osagairen konbinazioa da: gorria, berdea eta urdina (RGB).

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es píxel, punto
fr pixel, élément d’image
en pixel
port

Entzun:

Irudi digital bat handitzerakoan (zoom), irudi hori osatzen duten pixelak ikustea posible da, karratu txikiek osatzen dutela ikus dezakegu. (pixel, Wikipedia)

16x16ko irudi baten pixelen irudikapena (Wikimedia Commons)