pixoihal

iz. Haur txikiei ipurdi aldean pixa xurgatzeko ipintzen zaien oihala edo zelulosazko azpiko galtza.  (Hiztegi Batua)

Sinonimoak: iz.

    [troxa]: haur-oihal, oihal pl., troxa pl., txiza-oihal, maiola Naf. pl.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es pañal, culero, gasa
fr lange, couche
en nappy (Br); diaper (Am)
port fralda

Haurren pixoihalak aldatzeko tokiak beti egon izan dira emakumezkoen komunetan. AEBetan lege bat onartu dute leku publikoetako komun guztiak haurrak aldatzeko lekuz hornitzeko, gizonezkoenak barne. Euskal Herrian ez dago halakorik arautzen duen legerik. [Pixoihalak aldatzea, jomugan, Bidatz Villanueva Etxague (Berria.eus, 2016-10-28)]

pixoihal (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)