podcast

Web-jario edo sindikazio-sistema baten bidez multimedia-fitxategiak (audioak, bideoak) banatzeko sistema. Erabiltzaileak fitxategi horiek jasoko ditu, eta nahi duenean erreproduzitzeko aukera izango du.

Wikipedian

Podcast bat RSS jario bitartez gailu mugikor eta ordenagailuetan erreproduzitzeko banatzen den multimedia fitxategia da. Hitzak jatorri ingelesa dauka, iPod eta broadcast terminoen batura da.

Halako indarra hartu du podcastak —eta horrek zerikusia du Interneten banda zabalera handitzearekin—, zeren New Oxford American Dictionaryk 2005. urteko hitz izendatu baitzuen. Kazetariez gain zaletu asko ere badago podcast-a egiten, gustoko duten gairen baten gainean informatu edo musika kaleratu asmoz. Beste batzuek, berriz, nahiago dute edukia landu, gai baten inguruan zenbaitetan, elkarrizketak eskainita edo grabazioak.

Sinonimoak: iz.
[etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es podcast
fr podcast; baladodiffusion
en podcast
port podcast

Entzun:

Korrika egitera ateratzen naizenean, podcastak entzutea oso gustuko dut.