politurruti
izond. Itsusia, polita izateko urruti dela, asko falta duela esan nahi du. Samurtasunez esaten da, ez zentzu txarrean. Haurrei esateko erabiltzen da maiz. (Leitzako hizkera adierazkorra: biraoak, Bittorio Lizarraga)
Aldaerak:
[politurruti] : politterruti (Leitzako hizkera adierazkorra: biraoak)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es izond. feo, -a (cariñoso)
fr izond. vilain, -e ; laid, -e ; moche
en izond. ugly
port izond. feio, -a
Hau politurruti! Nola hasi den dagoeneko hitz egin nahian! (Leitzako hizkera adierazkorra: biraoak, Bittorio Lizarraga)
(…)Â sinets iezadazu, Santxo, neska “politurruti” ipurnauskari hura Dultzinea Tobosoko zen eta da, erditu zen bere ama bezain sorginduta dagoena; guk usterik guttien dugunean bere benetako itxurarekin ikusiko dugu, eta orduan, bai, aterako da Santxo bizi den gezurretik. (On Kixote Mantxako, Bigarren zatia)
Reply