ponpatu

du ad. Isurkari bat ponpa baten bidez goratu. Fukushimako zentralean erreaktoreak hozteko itsasoko ura ponpatzen jarraitzen dute. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

ponpatu. v. punpatu.

punpatu.

1. (BN, S ap. A ; H; ph- VocBN), ponpatu (Dv→A). Botar; hacer botar. “Pilota ongi punpatzen duena, paume qui bondit bien” H. “Botar, dar bote, saltar, se dice de la pelota” A. Pilota punpatuz, badoa gure gizona oldarrean lauzarat. JE Bur 26. Rebotar; hacer rebotar. “Ponpatu, bondir, ou plutôt rebondir, car on ne le dit que des choses” Dv. “Ur iauziak deitzen dira ur batzu goratik amilduak, eta han hemen punpatuz, hagun handirekin behera heldu direnak, […] et rebondissant par intervalles […]” H. Behin ilhun iduri, harrokaz harroka / ezker-eskuin punpatuz, erreketan yoka, / [harrabotsak] harmada seinalatzen hurbil behar dena. Hb Esk 59. Hemen punpa, han punta, debruetan barna abiatu zen… kuia. Zerb Ipuinak 287. Uztar bakotxean [zaldiak] pilota bat bezala goititzen zuelarik zakur mokordoa; bainan hunek ez uzten. Gehiago tinkatzen baizik ez, izaitekotz, iduri lurrean punpatzearekin indar berriak hartzen zaizkotela matrailek. JE Bur 20.

2. (L-ain, Sc ap. A; H), ponpitu (R ap. A ). “Tomber, faire une chute. Punpatuko zira, maitea, berautzu” H. “Caerse (voc. puer.)” A.

3. Bombear. Are hobeki, behereko jusetik laurden bat punpatuz eta jus hura azalaren gainerat ixuriz. Punpatze hori egiten da erakitu baino lehen. Gatxitegi Laborantza 131.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es du ad. bombear
fr du ad. pomper
en du ad. to pump
port du ad. bombear, bolear

Testuinguruan

Harrizko bihotzek ez dute taupadarik ponpatzen. [Larremotzetik, Hasier Larretxea (Erein, 2014)]