prezatu
1 du ad. Ipar. Balioetsi, aintzakotzat hartu. Ik. estimatu. Ekaitza iragan denean prezatzen duzu eguraldi ona. Gehiago preza ezak bakearen dohaina. Mundu guztian da prezatua euskalduna. Hargatik nik ditut prezatzen gehiago, urrea eta topazio preziatua baino. 2 da ad. Ipar. Harrotu. Zeure ohoinkeriaz prezatzen bazara. (Hiztegi Batua)
Sinonimoak: ad. Ipar.
[estimatu]: aintzakotzat eduki, aintzakotzat hartu, aintzat eduki, aintzat hartu, balioetsi, buruan hartu, estimatu, estimu egin, ezertan eduki, ezertan hartu, gogoan hartu, hartakotzat eduki, kontuan eduki, kontuan hartu, kontuan izan, baloratu Heg., kontu atxiki Bizk., goietsi jas. [harrotu]: hanpatu, hantu, harropuztu, harrotu, lainezatu, oilartu, putzak hartu Bizk., laineza hartu Gip., burgoitu g.e., handipuztu g.e., handitu g.e., ilarraindu g.e., urgoitu g.e., fiertu Ipar. g.e., haidortu Ipar. g.e., morgatu Ipar. g.e., urguilutu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) du ad. (Ipar.) valorar, estimar, apreciar; tomar en consideración, tomar en cuenta (2) da ad. (Ipar.) enorgullecerse
fr (1) du ad. (Ipar.) apprécier, estimer (2) da ad. (Ipar.) s’enorgueillir
en (1) du ad. [balioetsi] to appreciate, to value (2) da ad. [harrotu] to be proud
port (1) estimar, apreciar; tomar em conta (2) orgulhe-se
Testuinguruan
Ekaitza iragan denean prezatzen duzu eguraldi ona. (Hiztegi batua)
Reply