pozoitu

ad. pozoitu, pozoi/pozoitu, pozoitzen. 1 da/du ad. Pozoia hartuz edo emanez hil, edo hiltzeko zorian gertatu edo ezarri. Zazpi urte zituela pozoitu nahi izan zuten, baina ez zion edariak ezer egin. Arimak belarriaz pozoitzen dira, eta gorputzak ahoaz. Suge gaiztoak hozka pozoitzen du. Pozoitua hil zen. Bere burua pozoitu du. 2 du ad. Zerbaiti pozoia nahasi, pozoia ipini. Abereen bazkalekuak pozoitu. Ura pozoitu zuten. 3 du ad. Irud. Sugeak paradisua pozoitu baino lehen. 4 (Era burutua izenondo gisa). Gaurkoa ez da egun txarra lore sorta pozoitu bat niri bidaltzeko. Nire mihi pozoitua. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

Sinonimoak: ad.

    [pozoindatu]: edendu, pozoindatu Ipar., pozoatu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) da/du ad. envenenar(se), matar/morir con veneno; intoxicar(se) (2) du ad. envenenar, poner veneno
fr (1) du ad. envenenar, poner veneno (2) du ad. empoisonner
en da/du ad. to poison
port (1) da/du ad. envenenar-se

“Hire anaiak pozoitu egin nahi hau, Pantxo.” Pantxok baietz egin zuen buruaz. [Soinujolearen semea, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

pozoitu (Argazkia: DISNEY)