prest
iz. 1 adb. Prestaturik. Ik. gertu. Prest dago edozertarako. Nire lan hau bukatua eta agertzeko prest dago. Begien aurrean daukatena ukatzeko prest daude. Prest aurkitzen dira Jaunagatik edozein gauza egiteko. Zuk nahi duzunean gu prest gara berriz. Erdian harrapatuko gaituzten indarrak prest baitaude dagoeneko, zizpaz armaturik. Orduan, belarriak erne dituzte, irria prest. || Prestago hartzera ematera baino. 2 (Izenondo gisa). Otoitz egile handia, langile presta. Dantzara joateko borondate presta. prest-presta Ipar. Erabat prest. Hona paperak, prest-presta. Prest-presta gaituzu. (Hiztegi Batua)
Sinonimoak: adond. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) adb. listo, -a, dispuesto, -a, preparado, -a; a punto de caramelo (col.) (2) izond. listo, -a, dispuesto, -a, preparado, -a
fr adb./ izond. prêt, -e ; préparé, -ée ; disposé, -ée
en (1) adb. ready; prepared; willing (2) izond. willing
port (1) cume, cume (2) terraço
Euria goian-behean, aterki uholde bilakatu dira gaur Bilboko kaleak. Sarek antolatuta, espetxe politika aldatzeko eskatu dute milaka lagunek, Elkarrekin aurrera egiteko prest gaude lelopean. “Giza eskubideak, konponbidea eta bakea” eskatu dituzte.! [Madril ere mugiarazteko elkartu dira, Oihana Elduaien Uranga, (Berria.eus, 2018-01-13)]
Reply