puntapax
iz. 2 mm baino gutxiagoko diametroa duen iltze txikia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Orotariko Euskal Hiztegian
puntapax (G-azp-nav), puntapais (V-gip), puntapaitz (V-gip). Ref.: Ond Bac (puntapaxa); Elexp Berg.
“Los clavos modernos; los antiguos giltza. Vendrá de ‘punta de ParÃs'” Ond Bac. “Clavo de unos 3 ó 4 cm. Erosi puntapaisak listoiak josteko” Elexp Berg. v. parispunta. Arbola bati puntapaxa sartu ta ixpillua an ipiñi zintzilikan. BasoM 128.
Sinonimoak: iz.
    [iltze txiki buru-zabala]: parispunta Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es clavo pequeño, punta/alfiler de ParÃs
fr petit clou
en small nail; wire nail
port prego prego
Gainera, Usurbilgo Puntapax kalean geunden, eta nola ez nintzen gogoratuko punta de Paris dagoela guk puntapaxa deitzen diogun iltze klasearen atzean? Kaleak eta ondoko zubiak zergatik ziren Puntapax galdetu nion. Â [Laseferra, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2016-02-14)] (Berria.eus)
Reply