seguru

iz. 1 adb. Heg. Dudarik edo zalantzarik gabe. Ik. segur; ziur 2. Seguru dakit ez zabiltzala zu niregandik ihesi. Egia den ala ez den seguru jakin ez. 2 adb. Heg. Arriskurik gabe. Jainkoaren adiskidea banaiz, seguru nago arerio guztietatik. 3 adj. Heg. Ziurra. Ik. segur 2. Hizkuntza eredu eta gidari segurua. Gauza segurua da. 4 adj. Heg. Hutsezina. Bekatu guztien erremedio seguru eta erraza. 5 adj. Heg. Arriskurik gabea. Bide zuzen eta segurua. Euskararen zoria ez da gauza segurua, askozaz hobekiago dabil munduan judua. (Hiztegi Batua)

Sinonimoak:  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

adond. Heg. [ziur]: ziur, ziurki, aments Ipar., segur Ipar., segurki Ipar., eskier neol., gertuz zah., segurik Ipar. g.e., gertuki Ipar. zah., ziertoro Heg. zah., arean Bizk. zah.
izond. Heg. [ziurra]: ziur, segur Ipar., eskier neol., gertu zah., zierto Heg. g.e.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) izond. (Heg.) [ziurra] seguro, -a (2) izond. (Heg.) [arriskurik, kalterik ez duena] seguro, -a (3) izond. seguro, -a (4) adb. (Heg.) [ziur] seguro, -a, con seguridad (5) adb. (Heg.) seguramente, según parece, según dicen (6) adb. [arriskurik gabe] seguro, -a (7) iz. Ik. aseguru
fr (1) izond. [ziurra] certain, -e, assuré, -ée (2) izond. [arriskurik, kalterik ez duena] sans risque (3) izond. sûr, -e (4) adb. [ziur] sûr, -e, avec certitude (5) adb. sûrement, certainement, à ce qu’il paraît (6) adb. [arriskurik gabe] sans risque
en (1) izond. [ziurra] sure, certain (2) izond. [arriskurik gabea] safe (3) izond. [ziur] for sure, certainly, for certain (4) adb. [arriskurik gabe] safe

Interneten erabilera seguru eta arduratsuari buruz hausnartzea ezinbestekoa da. 

seguru (Argazkia: Safer Internet Day)