seilu
iz. Posta-eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen paperezko eranskailu txikia.
Erdi Aroko segurtasunik eza zela eta, garai hartako posta-hartzaileak ordaindu egin behar izaten zuen kartaren zenbatekoa (pisuaren eta distantziaren arabera ezarritakoa); honek posta-banaketa asko eragozten eta zailtzen zuen. 1653an, Renouard Villayer-ek, seiluaren aitzindari izango zenak, ordainketa–sistema antolatu zuen: hartzaileak ordaindu beharrean igorleak ordaintzen zuen, eta ordaindu izanaren agiria ezartzen zen kartan bertan. Hasiera batean, sistemak ez zuen arrakasta handirik izan, baina hobetu eta sinplifikatu egin zen eta egungo seilu-sistema sortu eta mundu osora hedatu zen. Euskal Herrirako eginiko seilu bakarrak karlistek Bigarren Karlistadan jaulkitakoak izan dira; Karlos VII.aren bustua azaltzen da bertan. Lehenengo jaulkipena Baionako litografitegi batean egin zen 1873an; erreal bateko seilu urdina zen. Bigarrena Parisko litografi lantegi batean egin zen 1874an; hori ere erreal batekoa zen, bioleta-kolorekoa. Azkeneko biak, berriz, Tolosako litografitegi batean egin ziren 1875ean; bata, erreal batekoa eta marroixka zen eta, bestea, 50 zentimokoa eta berdea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Hiztegi Batua
seilu iz. Heg. ‘zigilua’
Sinonimoak:Â iz. Heg.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es iz. (Heg.) sello [de correos]
fr iz. (Heg.) timbre
en iz. (postage) stamp
port iz. selo postal
Batzuek seiluak, txanponak, fosilak edo tximeletak biltzen dituzte; hark, berriz, bere ingurukoen bizien zertzeladak metatzen zituen, taldeko gainerako lagunok nesken ondotik agertzen genuen irrika berean, baita arrakasta handiagoaz ere. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Italiako seilua zeramaten lehen astean jasotako bi gutunek. [Ordaina zor nizun, Joxemari Urteaga (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply