senper
iz. (senper(rak) ikusi esapidean, ‘gorriak ikusi’ adierarekin). Bai, gorriak ikusteko jaioak gaituk; senperrak ikusi dizkiagu gaurko honetan. Apaiz eta moja eta fraide, senper ikusteko zaudete. || Senper gaiztoa ikusi beharra haiz. || senperrenak egin Ahalegin oso handia egin. Amak eta arreba zaharrenak senperrenak egin behar izan zituzten, aita zenak toxikomanoak gizarteratzeko zentro batean giltzapera ez nintzan. || senperrenak ikusi Gorriak ikusi. Itzultzaile arituenak eta trebatuenak ere gorriak eta senperrenak ikusi beharko baitzituzkeen, jatorrizkoa itzultzeko. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
senper. (V-gip, G-azp-to, AN-larr). Ref.: A; Asp ANaf (bettiri-dantza); Iz UrrAnz; Elexp Berg; Gte Erd 277. (Usado en las exprs. senper(rak) ikusi,erakutsi ‘sufrir, hacer sufrir mucho’). “Mucho, en el sentido de sufrir. Senper ikusi du, ha sufrido (litm.: visto) lo indecible” A. ” Senperrak erakutsiko dazkiot ” Asp ANaf (s.v. bettiri-dantza). ” Senperrikusi, pasarlo muy mal” Iz UrrAnz. . ” Pasau jat gerrikua, baiña senper ikusi dot miñekin ” Elexp Berg. “Senperrak erakutsi zizkion (G-azp)” Gte Erd 277. Cf. Lh: “Senper (L), nom de la famine”. v. senperren. . Senper orduan oi du / bakoitzak ikusi. It Fab 174. Ura eskola maisu zan, bai, bai, juxtu, eskola maisu. Aiek ikusi zuten senper. Sor Gabon 57s. Apaiz ta moja ta praile, senper ikusteko zaudete. Or QA 85. Bai, gorriak ikusteko jaioak gaituk. Senperrak ikusi dizkiagu gaurko onetan. ZArg 1957, 296. Orrekin ikusi bearko du senper (G-azp). Inza EsZarr 153. Senper gaiztoa ikusi bearra aiz (AN-larr). Inza NaEsZarr 519. Senperrak ikusi ditu (AN-larr). ‘Luzaroan gaitzak ikusi ditu’. Ib. 520.
(Con otros verbos, como pasatu, eduki… ). Basoan senper pasa ondoren / erria jatsita. Ayesta 55. Senperrak pasatuaz. Ib. 49. Ainbat diru eder / egin gabe ezer, / edo dana oker / pasatuaz senper. Insausti 138. Alakon nagusiak / zeduzkan senperrak. Ib. 284. “(V-m), esfuerzos muy grandes” A. LANA SENPER EGIN. “Lan asko, neurrigabe, egin. Gu lana senper einddakuak ga gaztetan” Elexp Berg. “Lana senper ein biakozu aurten titulua etara nai bozu” Ib
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es iz. (batez ere B) gran esfuerzo
fr iz. (batez ere B) grand effort
en iz. (batez ere B) great effort
port iz. (batez ere B) grande esforço
Hala ere, garbi ikusten nuen senperrenak eta bi egiten ari zela atsegina izateko. Â [Sei istorio, W. Somerset Maugham (Xabier Olarra), Igela, 2008] (Egungo Testuen Corpusa)
Reply