zeharkaldi
iz. 1 iz. Airez, itsasoz edo lehorrez, eremu handi bat zeharkatuz, egiten den bidaia. A330 hegazkina oso egokia da Ozeano Atlantikoaren zeharkaldietarako. Euskal Herrira zeharkaldi luzeak egiten dituzten ontzi gehiago iritsiko dira. Korsikatik Japoniarako itsas zeharkaldian, Pasai Donibanen egin du geldialdia ‘Le Manguier’ ontziak. Mauritania eta Kanaria uharteen arteko itsas zeharkaldia egiten saiatzen ari diren milaka etorkin. 2 iz. Hainbat kiroletan, eremu luze bat zeharkatzea helburu duen proba. Pirinioetako zeharkaldia. Hendaia eta Pasai Donibane elkartuko ditu mendi zeharkaldiko bigarren etapak. 700 igerilari ariko dira gaur Zarautz-Getaria zeharkaldian. Pasealeku Berriko igeriketa zeharkaldia. 525 gidarik hartuko dute parte 8.696 kilometroko zeharkaldian. 3 iz. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa, lehen osagaiak zeharkaldirako erabilitako bitartekoa-edo adierazten duela). Xabier Ortiz de Luzuriagaren omenezko bizikleta zeharkaldia antolatu dute biharko Legazpin. Eski Zeharkaldia martxoaren 8an eta 9an egingo dute, Pirinioetan. Urdaibain kanoa zeharkaldia egiteko aukera dute gaztetxoek. (Hiztegi Batu
Sinonimoak: iz.
[zeharkaldi] : ibilaldi, joan-etorri, itzuli, bidaia (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es iz. travesÃa [viaje]
fr iz. traversée [voyage]
en iz. journey; crossing, passage, voyage
port iz. travessia
Munduak ez ikusiarena egiten du egungo drama handienetakoaren aurrean. Ez dago zehazki jakiterik, baina, IOMren arabera, 25 urte hauetan 75.000 iheslari hil dira zeharkaldietan, gehienak Mediterraneoan. BERRIAk hainbat errefuxiatu eta desplazaturen lekukotzak jaso ditu errealitate horren argazkia egite aldera. [Ez da izango beste goizerik, Kristina Berasain Tristan (Berria.eus, 2020-01-19)]
Reply