sentikur
iz. ASCII karaktereekin egindako irudia, albo batetik begiratuta, giza aurpegiaren itxura duena. Aurpegiaren espresioarekin bidaltzaileak bere gogo-aldartea adierazten du. (Euskaltermen, ‘begitarte’ eta ‘aurpegiera’)
Wikipedian:
Sentikur edo emotikonoa oinarrizko ASCII karaktere errenkada (edo irudi txikia) da, hala nola :-), ;o), ^_^ edo :-(, giza aurpegiera edo sentimendu bat irudikatzeko balio duena. Horregatik Aurpegiera izena ere hartzen dute. Sentikurrak interneten erabiltzen den para-hizkuntzaren zati da; e-posta mezuetan, internet foruetan, berehalako mezuetan (txat edo mezuketak) erabiltzen dira, esaldi motz eta bakunak erabiltzen direnez gaizkiulertuak saihesteko. Hainbat lekutan Irrifartxo ere erabiltzen da.
Sentikurrak ulertu edo irudikatzen duten sentimendua ikusteko, burua ezker aldera okertu behar da. Horrela, sentikur oinarrizkoena 🙂 da, non : begiak diren, – sudurra eta ) ahoa. Sarri begi-aho bikotea bakarrik agertzen da, hau da 🙂 ikurra.
Zutikur edo bertikonoak Asia ekialdeko sentikurrak izendatzeko erabiltzen dira, burua ez baita ezker aldera okertu behar irudia ulertzeko.
Oinarrizko sentikurrak:
Jarraitu irakurtzen Wikipedian...
Sinonimoak: iz.
[begitarte] : begitarte, aurpegiera, emotikono (Euskalterm eta Elhuyar Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es emoticón
fr emoticon
en emoticon
Entzun:
Bere aldartea adierazteko, maiz sentikurrak erabiltzen ditu. Zoritxarrez, azkenaldian gehien erabiltzen duena tristura adierazten duen aurpegiera da.
Reply