zaingorri

BOT. Ik. geranio.  1. Geraniazeoen familiako eta Geranium generoko landare belarkara eta urteroko edo bizikorren izen arrunta. Hosto konposatuak eta bost petalodun lore gorri, zuri edo urdinak dituzte. Fruitua kapsula-motakoa da. 2. Familia bereko eta Pelargonium generoko landare belarkaren izen arrunta. Lore ikusgarri eta usain onekoak dituzte eta apaingarri modura landatzen dira. Leiho-geranio ere esaten zaie.   (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Orotariko Euskal Hiztegian

zaingorri (G-goi-to, AN-5vill; H), zangorri (V-gip), saingorri. Ref.: A; Arin AEF 1955, 110; Elexp Berg (zan gorri).

1.Cuscute” H. “Hierba que crece entre peñas o en las paredes, de raíz roja, hoja como el perejil” A. “Paretetan egoten omen da, baina ez da pareta bedarra” Elexp Berg. Cf. VocNav s.v. zangorri.  Aien, saiñgorri, belaunbelar, barrabasbelar ta orlakoak. Ag G 23n.

2. Arteria. “Artère” T-L. Odol au da txit kolore gorrikoa eta korritutzen duen zañai deitutzen diogu zaiñ gorriak. Aran-Bago ManMed 259. Siñopa batzuek, larruturik, zaiñurdiñak (venas), zaingorriyak (arterias) eta arraiak ikusten zitzaizkaten. J.M. Tolosa EEs 1913, 177. Zolan ikusiko dugu zain-gorri bat, eskuin eta ezker tuio ñimiño batzu igortzen dituena. JE Med 32.

3. Inflamación de los vasos linfáticos. “Linfavigitis (G-bet)” Garate 6.ª Cont BAP 1949, 364.

4. Geranio. v. ZANGO-GORRI. Errotarime lerdenak / zangorriz dauko ulia. “Tiene geranios”. Laux AB 78. Zaingorri edo jeraneo zurigorriztak eukazan ontzietan. Erkiag Arran 58. Leio batzuetan zangorriak ageri ziran. Anab Poli 86. Loretegian zangorriak, suarrostoak, arkakaratsak eta […] ortentsi eskergak ikusten ziran. Amez Egan 1964 (1-6), 118.

Sinonimoak: iz.
[geranio] : geranio (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es geranio
fr geranium
en géranium
port gerânio

Entzun:

Leiho batzuetan zaingorriak ageri ziren. [moldatua] Anab Poli 86. (Orotariko Euskal Hiztegia)

zaingorri (FlickrCC, Centurion)