sunda
iz. Usain ezatsegina, kiratsa bezain txarra ez dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Orotariko Euskal Hiztegian
sunda (V-ger-ple-arr-oroz ap. A; Añ (V), Lh (L), Zam Voc), suinda (Añ (V)).
Hedor, mal olor; olor en gral. “Hedor en las vasijas, etc.” Añ. “Heder, […] suinda, sunda izan” Ib. “Lizun-sunda, hedor de moho […]. Izerdi-sunda, mal olor de sudor” A. “Arrañsunda, arrañ usaña” Ag Kr 217n. Uien sundea kendu lei; baina / narruen atsa ez ain arin. Azc PB 362. Alperrak berarizko usaiña euki daroe: alper-sundea. A BeinB 41. [Kale] guztietan sumau neban arrain-sunda edo usaiña. A Txirrist 196. Lixun-sundezko gelatzar illun, / burnizko leio ta atiak. Enb 173. Ardao gozuaren sundea asmau ebeneko. Otx 155. Erriko sukaldeak sunda txarrez betetzen dirala. Zait Sof 191. Sunda guztiak zaldi-txiz-andur egiten yatazak. Larrak EG 1959 (3-6), 230. Odol-usaiña zan [illetxean], eriotz sundea, illurren ta illondoko kirats zakarra. Erkiag BatB 52. Akatsak ditu [gizonen zuzentasunak]; oker-ikusteak, eriste argalak, gogorkeria ta biurri-sundea sarri askotan. Ib. 199. En DFrec hay 3 ejs. de sunda.
+ zunda. (Uso fig.). Ordituta bere aita / diru-sundeagaz. Azc PB 135. Basoetako illuntzen zeru- zundez kutsu. Aurre-Apraiz in Onaind MEOE 773. Jende aundikia, aberats sundezkoa baizik eztu aurkitzen. Alt LB 29. Aizea burruka-sundaz ta oiartzunez bete da. Erkiag BatB 147.
Sinonimoak: iz. Bizk.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (B) hedor, fetidez, mal olor
fr puanteur
en stench, reek, smelly
port fedor
Almitza hazten den lekuetan bizi gintezke
Inoren saihetseko burdinen artean sartu eta itotakoei arnasa nola hozten zaien ikasi
Ibaiko sunda dute begiok eskuok urriko zeru bat bezala aldatzen gara
Berariaz dagoz aireportuak gugandik hain urrin laino itsuaz haruntzago
Ibaiko sunda du saminak ere, ibaitu egiten da oroimena zauriak ibaitu
Eta bakeak urpetu gabeko lurrotan elkar maitatzera egiten dugu
Alboan zaitudan egiaztatu koordenadak berritu
Eta atzokoan loak non lotu gintuen idazten dut
Idazten dizut jakitearren arrotz ez garen lekuan atzerritar garen
Urondoan pausatu garen orea lotan bezala ala abantean igaro gehiengoz bozkatu galernen peko
Erbeste ederra dateke zure bihotza urre gorrizko kaserna
Baina lurmendatu ezinezko talaiak ditu gure maitetasunak
Baimendu gabeko eremuak ahora ekartzeko gaitzak diren izenak
Haitzen gandorrak bezalakoak jitoak daramanarentzat
Orduan libre ez garela aitortzen diogu elkarri
Zerbait hiltzen zaigula barruan eta bizi ez gintezkeen herriak habitatzen ditugu[Lur bat zure minari, Jose Luis Otamendi (Susa poesia, 2001)]
Reply