sute
iz. Ustekabean edo eraginda piztutako su handia, indarra hartu ondoren berez erre beharko ez lukeena erretzen duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[sute] : su, sualdi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es incendio
fr incendie
en fire; [apropos sortutakoa] arson
port incêndio
Entzun:
Ohartarazpena egina zuten larrialdi zerbitzuek: basoetan suteak pizteko arriskua handia izango zen asteburuan, tenperatura altuen, hego haizearen eta azken asteetako lehortearen ondorioz. Eta aurreikuspena bete egin da. Bi sute handi piztu ziren larunbatean, Igeldon bat (Gipuzkoa) eta Igantzin bestea (Nafarroa), mendietan biak; gau osoa sugarrak kontrolatu nahian aritu ziren suhiltzaileak, eta atzo eguerdian hartu zituzten mendean bi suteak. [Gutxienez 250 hektarea erre dira Igantziko sutean, eta 200 Igeldokoan, Maite Asensio (Berria.eus, 2015-12-21)]
Reply