Tagged: A Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:29 pm on 2018/07/27 Permalink | Reply
    Tags: A   

    aldizkingi 

    iz.  [Oharra: Euskaltzaindiak, aldizkingi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aldizkari]. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    aldizkingi (BeraLzM). Etim. De aldizka + ingi q.v.

    Publicación periódica.Revista” BeraLzM. v. aldizkari, izparringi.

    Tr. Empleado sobre todo en la primera mitad del s. XX, sólo en autores meridionales.

    Gaurko aldizkiñgi egokia ta euzkeldun guztiak artu bear leukena [Jesusen Biotzaren Deya]. Ormetse EEs 1917, 37. Albistari edo aldizkiñgi euskerazkoa irakurten asi nitzan. Ib. 97. Aldizkingi ortan bertan asi zan “De sintaxis euskérica” izenazko lana argitaratzen. Eusk 1919-20 (I), 20. Urkixo jaunaren aldizkingi edo Errebistan. Eguzk LEItz 27. Lagunarte ugari eta aldizkingi asko dituzte. JMB ib. 89. Euskal-Esnalea aldizkingiya zuzentzen duten jaunak. IArt Itzald II 37. Aldizkingi begiko, eder maitagarri, / egiz deitu leikio Patria Vasca-ri. Enb 147. Euskel-artikuloa bedi, euskel ala erdel-egunkari, naiz astekari, nai bestelako edozein aldizkingietan agertua. Ldi IL 97. Yakintza ez da, ezin diteke izan, alderdi aldizkingia. Y 1933, 10. 1925garren urtean sortu zan bretoi izkuntzaz egindako aldizkingi bat. Gwalarn (“Ipar-Sarkaldea”) zeritzan ta iru-illabetez bein agertzeko asmoz zetorren. Lab Y 1933, 253. Lekuko ditugu astekariak, gure aldizkingi maite hau, sortzera doan gazteen almanaka. JE GH 1934, 235s. Bizkaiako Agintari-Aldizkingia geldi-eraztea. “Boletín oficial de Vizcaya”. EAEg 13-10-1936, 38. Montes, aipatu dedan aldizkingi edo rebistak dionez. Munita 113. Procedings of the English S.P.R. eta La Revue Métapsychique, I.M.I.-ren agerkaria, aldizkingietan. Mde Pr 319.

    Sinonimoak: iz. zah.

        [aldizkaria]: agerkari, albistari, aldizkari, berripaper, berrikari Ipar., kazeta Ipar., errebista Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. revista; publicación periódica
    fr iz. magazine, revue ; périodique
    en iz. magazine, revue ; périodique
    port iz. revista

    Aldizkingi begiko, eder maitagarri, / egiz deitu leikio Patria Vasca-ri. Enb 147.  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    aldizkingi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:18 pm on 2018/07/08 Permalink | Reply
    Tags: A   

    azalberritu 

    ad. Azala berritu.

    Beste hizkuntza batzuetan (5000 Adorez, Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da ad. renovarse la piel, hacerse nueva piel ||  du ad. mudar [la piel]
    fr muer
    en shed the skin, (skin) slough off vtr + prep

    Aldarte berri bat. Eta azalberritze bat. Taldea utzi, eta bakarkakoari ekiteko bulkada. Izen berri bat, eta izan zaharberritu bat. Hitz zein doinu zirikatzaileagoak, jolastiagoak. Eta beti… pop kantuak. [«Nik tira egin nahi dut; ez dut geldirik egon nahi», Gorka Erostarbe Leundak Imanol Ubedari egindako elkarrizketa (Berria, 2018-07-08)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    azalberritu (Argazkia: Jon Urbe)

     
  • Maite 11:51 pm on 2018/06/27 Permalink | Reply
    Tags: A   

    at 

    postpos. (-tik atzizkiaren eskuinean). -tik kanpo. Etxe barruan eta etxetik at. Bilbotik at bidalia. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    at (BeraLzM). Tr. Aparece en textos meridionales del s. XX; en la var. ate sólo lo hallamos en Azkue, Lizardi y N. Etxaniz. En DFrec hay 36 ejs. de at.

    1. (Tras instr. o ablativo, con vb. de movimiento). Fuera de, hacia afuera de. “Bilbaotik at biraldu dira asko” BeraLzM. Cf. ate (4). Prakerre erbesteratu eitela Arribil-tik lau legua ingurutik at. Kk Ab I 39. Euzkera aldeztu biogu andi, / Txiki, lekaide, apaizak… / Euzkel-Erritik at bialdurik / Erdalkerizko ekaitzak (1922). Enb 46. Balu, eramamiz at lioake / izardi joriarekin. “Lo expulsaría de la yema”. Or Eus 318. Ogasun Zaingoa Bilbaoz at eramana izan dalarik. EAEg 17-6-1937, 1821. Onek erriak zuzitzen ditu, gizonak euren etxietatik at iraitzi oi ditu. Zait Sof 169. Bidalduko nauala / neure lanetik at. Ormaetxe Ipuintxuak 67 (ap. DRA). Nora dagiket iges zeru ta lurretik at, nigana etor zaitezen nere Iaun ori? Or Aitork 10s. Emendik at badoaz, zeruaren ederra ikusteko oi da. Berron Kijote 161.

    2. Fuera, en el exterior. Jaio berri askan datza, besoak at; / Erdizka agiri, ezpanez jostaka irri. B. Manterola in Onaind MEOE 698. Neugan bakia zala at billau nenduban, / zoruna baña soilik daukogu barruban. “La quise encontrar fuera”. Laux BBa 66.

    + ate. (Tras instr. o ablativo). Fuera de. Ibar-zugatzak esaten yakenak be debeku onetatik at gelditzen dira. ForuAG 137. Elorri punten bildurrez beti / gurutzatik at bainago. Laux BBa 10. Zeure laztanik gabe eztago lorarik, / esku orrenkandik at eztabil gizonik. Ib. 102. Begoz emendik ate ire ederkiak; / ar bitzate besteek laztan goriak. Ldi BB 124. Euskal-erriatik ate bizi-izaten omen, geienean. Ldi IL 40. Alarik ere, sariketaz ate, oien lanak aurkeztu ditezke, ta are epai-maiaren aipakunde oberena yaso. Ib. 98. Greziarrak, urietatik ate, leku zabaletan, goiburutzat zerua zeukenetan, biltzen ziran artarako. A Y 1934, 6. Oroagindu onetaz-at dauden arazoetarako. “En todo lo que en este Decreto no esté ordenado”. EAEg 20-12-1936, 597. Baña ez elizatik at, eliz barruan baño (AN). Herr 19-3-1959 (ap. DRA). Nagon! Nere begiak zer dakus? / Nigandik ate dagon mundua / noren eskuz / sartzen zait begi-ogean? NEtx LBB 244. Izu-izu ta bere onetatik at, Santxo Panzaren oera sartu zan. Berron Kijote 180. Etxetik-at ikusi zuanean bentariak, ongi faratu nai izan zuan atea, baiña ez zioten utzi mantatzailleek. Ib. 192.

    Sinonimoak: postp. neol.

        [kanpo]: kanpo, landa, ate zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar hiztegia eta Google translate):

    es postp. (-tik at forman) fuera (de)
    fr postp. hors de
    en out of
    port fora de

    Itxaropenez beteta ikusi nuen urruntzen, erdi ametsetan oraindik, errealitatetik at. [Denak du bere prezioa, Migel Angel Mintegi (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    at (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 8:41 pm on 2018/06/21 Permalink | Reply
    Tags: A   

    asaldura 

    iz.  Ipar. Asaldua. Gaua asaldurarik gabe iragan zen. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    asaldura (H, Dv, A), asaldadura (H).

    1. Turbación, perturbación, alboroto. “Trouble, bruit, soulèvement, émotion” H. “Perturbación, alarma, emoción fuerte” A. v. asaldu. Galdu zuen, ordu beretik, bere barneko bakea, etzen asaldurarik baizen haren kontzientzian. Lg I 348. Bakharrik kondemnatzen zuen sobraniazko khexaguneak sor-arazten duen asaldura. Lg II 182. Beldur ziren gertha zadin zenbeit asaldura populuaren artean, heldu baziren yabetzerat ordu hartan Jesusez. Ib. 251. Urrezko xahalaren adorazionea, hainbertze errenkura eta asaldura zoro. Hb Egia 7. Etzuen nihor entzun nahi; ezpata gorritzen zion odolak yabaltzen zion asaldura, maiz behar gabe yauzia. Ib. 79s. Gaua iragan zen asaldadurarik gabe. Prop 1881, 39 (ap. DRA). Hortarik izan zen asaldura gaitza Kanpaderan. StPierre 32. Ordu berean asaldura handi bat, oihu bortitz batzu entzuten dire. Barb Sup 60. Aiphatu asaldura gaitzaren ondotik. Ib. 147. Eta gizonak, bere gogoaren asalduragatik eta guztiz ere, ikusi zuen bestearen begiak zindo zirela, eta zoargi. Mde HaurB 71.

    2. Asalto, ataque. Haren populuak aurkhi zezan tenplu berean gerize segur bat etsaien asalduren kontra. Lg I 332s.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [asaldua]: asaldu, nahasmendu, deboilamendu Ipar., durduza Ipar., durduzadura Ipar., nahasdura Ipar., alterazio Heg., asaldazio zah., nahasteria zah., altaramendu Ipar. zah., nahastekamendu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. [asaldua] (Ipar.) turbación, perturbación; alboroto, agitación (2) iz. asalto, ataque (3) iz. (Med.) alteración; trastorno
    fr (1) iz. [asaldua] (Ipar.) trouble, inquiétude, effroi, révolte, soulèvement (2) iz. (Med.) trouble, perturbation, désordre
    en (1) iz. disturbance; racket, noise (2) iz. (Med.) disorder; disturbance
    port (1) iz. [asaldua] (Ipar.) turbação, turbamento, perturbação; alvoroço, alvoroto, agitação (2) iz. assalto, ataque

    Iruñeko talde bortxaketaren egileak aske utzi izanak asaldura eragin du. Sarean segituan hasi dira zabaltzen protestak eta kalera deitu du mugimendu feministak. Protesta jendetsuak egiten ari dira hiriburuetan eta hainbat herritan. Auzitegiraino joan dira Iruñean.  [Haserrea sarean eta kalean, Oihana Elduaien (Berria.eus, 2016-06-21)]

    asaldura (Argazkia: Berria.eus)

     
  • Maite 8:48 pm on 2018/06/20 Permalink | Reply
    Tags: A   

    aukera 

    iz.  aukera 1 iz. Hautatzea; hauta daitezkeen gauzetako bakoitza. Gizonaren bizitza aukera hutsa da. Bidelagunaren aukera egiteko orduan (Ik. aukeratu). Bi aukeraren artean hautatu. Baturako formen aukerak eskainiak daude. Aukera guztiak berdintsuak dira. Berak egin zuen jakien eta edarien aukera. 2 iz. Hauta daitezkeen gauzen multzoa. Zaila da aukera dagoenean aukeratzea. Aukera handia duzu denda hartan. Liburu kontuan ez da aukera handirik. Arkume onak hazi ditugu, gaztatik berriz aukera, okerragorik ez dezagula izan hemendik aurrera. 3 iz. Zerbait egiteko gertatzen den ahala edo egokiera. Ik. mentura 2. Hemendik aurrera urtean aldizkariaren bi zenbaki ateratzeko aukera izango dela. Emakumeak ez zuen garai hartan ikasteko aukera handirik. Atzerrira ateratzeko aukerarik ezagatik. Euskarari giro berri honetan zabaltzen zaizkion aukerak eta ate berriak. Irabazteko aukera alferrik galdu. Ekainekoaz gainera beste aukera bat dute irailean. Aukera ederra eskaintzen dio arlo horretan ari nahiko duenari. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

        [aukerakizuna]: aukeraketa, aukerakizun, hautaera, hautaketa, hautaldi, hautapen, hautatze, hautespen, hauta Ipar., hautu Ipar., elekzio g.e., hautamen zah., hautza Ipar. zah.
        [aukeramena]: aukerabide, aukeramen, hautabide, hautamen
        [egokiera]: abagune, aldarte, bide, egokiera, era, era on, koiuntura, okasio, aizina Ipar., ara Ipar., errekontru Ipar., parada Ipar., ereti Bizk., beta Gip., apuko g.e., mugaldi g.e., mugon g.e., atiza Ipar. zah., deretxa Gip. zah.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. opción (2) iz. elección (3) iz. variedad, surtido, selección; abundancia (4) iz. ocasión, oportunidad
    fr (1) iz. option (2) iz. sélection, élection (3) iz. choix, assortiment (4) iz. occasion, chance, possibilité, opportunité
    en (1) iz. choice, option; alternative (2) iz. [aukeratzea] choice (3) iz. [gauzen multzoa] choice, selection, range, assortment (4) iz. [abagunea] chance, opportunity, occasion
    port (1) iz. opção (2) iz.escolha, eleição (3) iz. seleção; abundância (4) iz. ocasião, oportunidade

    Izan ere, aldaketa eta gogoeta garaia da euskarazko hedabideentzat: kontsumo eredua asko aldatu da urte gutxian, eta horietara egokitu behar dute komunikabideek. Horretarako, nahitaezkotzat jo dute egonkortasun handiagoa izatea. Hori bideratuz gero jauzi bat egiteko aukera ikusten dute. (Berria.eus, 2018-06-20)

    aukera (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:55 pm on 2018/05/23 Permalink | Reply
    Tags: A   

    asun 

    iz. BOT. Urtikazeoen familiako landare belarkara, dioikoa eta bizikorra, zurtoina prismatikoa, hostoak aurkakoak, obatuak eta horzdunak, bukaerako lukutan elkartuta dauden lore berdeak, eta fruitu zapalak dituena. Zurtoina eta hostoak ile (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa) || iz. Belar landarea, larruazalean erresumina eragiten duten hostoak dituena (Urtica). Asunez igurtzi. Asunez lepoa ukitzea bezala. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    asun iz.
    [osina]: osin Gip.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es ortiga (mayor) (Urtica dioica)
    fr ortie
    en nettle

    asun (Irudia: Josu Bergara)

     

     
  • Maite 10:33 pm on 2018/05/09 Permalink | Reply
    Tags: A   

    aprobetxategi 

    iz. Heg. Herr. Inoren kontura probetxua ateratzen duen pertsona. Diruak badu ahalmen berezia dirudunaren ingurutik igarotzen diren putre eta aprobetxategi guztiak erakartzeko. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    aprobetxategi. Aprovechado. Esker milla lagundu zigutenai; eta gaiñerakoak, aprobetxategiak alegia, zenbat eta urrutiago, obe. Insausti 32.

    Sinonimoak: bizkarroi, bizkarkari, forofu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es gorrón, -ona; oportunista
    fr parasite, opportuniste
    en sponger
    port aproveitador(a), sanguessuga, chupa-sangue

    Diruak badu dirudunaren ingurutik igarotzen diren putre eta aprobetxategi guztiak erakartzeko ahalmen berezia. [Bizitza eredugarriak, J.M. Olazoila “Txiliku”  (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    aprobetxategi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel