Tagged: A Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 5:55 pm on 2014/05/06 Permalink | Reply
    Tags: A   

    aldaba 

    iz. Ateetako burdinazko edo brontzezko pieza, etxean deitu ahal izateko jartzen dena. Aldaba-hotsak hasi ziren geroxeago.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Heg.

    [ate-kisketa]: kisketa (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Heg.) aldaba, aldabón
    fr heurtoir
    en knocker
    port aldraba, aldrava, batente

    Entzun:

    Irisarri ez zen ohartu zalgurdiaren etorreraz; baina belarriak konturatu egin ziren esku indartsu batek haritz ateko aldaba jo zuela, birritan, barrura sartzeko presaz. [Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    aldaba (Karobi Photography)

     
    • Maite 6:15 pm on 2014/05/07 Permalink

      ‘Las Miradas de Jose Asensio Larrinaga’ blogean ere ‘aldaba‘. Mila esker!

  • Maite 8:04 am on 2014/04/28 Permalink | Reply
    Tags: A   

    apit 

    izond. Aldapa handikoa. Toki apitetan ez da abere handirik komeni.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    apit (Lar, H; apita G ap. A, que cita a It).

    1. “Cuesta muy pendiente”, “pendiente, cuesta” Lar. “(Muy) cuesta arriba se me hace, apit egiten zait” Ib. “Côte scabreuse” H. “Lugar pendiente y costanero” A. En el ej. de Iturriaga está empleado como adj. Toki apitetan eta amiltzak diranetan ez da ganadu andirik konbeni; toki zelaietan berriz ganadu andia obea da txikia baño. It Dial 73 (Ur aldapatsubetan, Dv patarrak eta erroizuak diren aurkhintzetan, Ip lekhü patarretan).

    2. “Listo, vivillo” (G-azp).

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    iz. g.e. [aldapa handia]: aldapa, aldats, hegi, malda, malkar, pendiz, aurbera Bizk., patar Ipar./Naf., ike Ipar. zah.
    izond. g.e. [aldapa handikoa]: aldapatsu, maldatsu, malkar, malkarti, malkartsu, patartsu Ipar., pelkar Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es terreno pendiente
    fr terrain escarpé
    en rough terrain; slope
    port terreno inclinado, abrupto

    Entzun:

    Oporretatik buelta apit egiten zaio.

    apit (FlickrCC, Alberto Montoya)

     
  • Maite 10:49 am on 2014/04/20 Permalink | Reply
    Tags: A   

    aberkoi 

    izond. (neol.) Aberria goratzen duen, aberriaren aldeko agertzen den gauzaz esaten da. Batez ere kanta, olerki eta kideko hitzez erabiltzen da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz./izond. neol.
    [abertzalea] : abertzale, nazionalista (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es patriótico, -a
    fr patriotique
    en patriotic
    port patriótico(a)

    Entzun:

    Bibaka jarri ninduen hurrengo lezioak, jendeak tragedietan erakutsitako elkartasunaren haritik gizendutako propaganda aberkoiari buruzkoak. [Ikastaroa, Anjel Lertxundi (Berria, 2013-07-30)]

    aberkoi (FlickrCC, Tyrexito)

     
  • Maite 7:50 am on 2014/04/14 Permalink | Reply
    Tags: A   

    aihotz 

    iz. 1. Inausteko eta sasiak mozteko lanabesa, igitaiaren antzekoa eta kirten luzekoa. 2. Arma zuria, ezpata baino txikiagoa, astuna eta aho bakarrekoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.
    [gurguilua] : inauskai, makets, pakin Bizk., pedoi Bizk., gurguilu Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) podadera, machete (2) cuchillo grande; lanza
    fr (1) machette, coutelas (2) lance
    en (1) machete (2) spear, lance
    port (1) facão (2) lança

    Entzun:

    -Eta bide batez, mandatu osoa egitearren, esaiok maileguan uzteko bahe bat eta aihotz bat; hainbeste hazi dituk laharrak, istapetan ere sartzen zaizkiguk dagoeneko peto–peto. [Pedro Páramo, Juan Rulfo / Juan Garzia (Ibaizabal, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    aihotz (Wikimedia Commons)

    aihotz (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 8:07 am on 2014/04/02 Permalink | Reply
    Tags: A   

    aiho 

    iz. (Z) Nahia, desira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    aiho (S ap. A y Lh; H (BN, S)).

    Deseo. “Désir” H, que cita a Inchauspe. “Aiho gaitz, gaisto, kaitz (S), mauvais désir, passion mauvaise” Lh. v. desira, deseo. Oraino haur ttipia zelarik piztu zen haren bihotzean misioneetarako aihoa. Prop 1884, 200. Berthutian aitzinatzeko aihoa. Ip Imit I 18, 6 (Mst desira). Ezi nik eztit beste aihorik, eztit beste güdiziarik zurekin izatia baizik. Ip Hil 188. Jesusek entzün zütian haren aihoak. Ip Hil 188. Gure aihoak eta hasperenak […] thaigabe igain ditian zelialat. Ib. 186. Etxe naroak ikusten ditut, / botz ixilaren egoitzak; / betha litzake arima batek, / han, bere aiho bakhoitzak. Mde Po 79. Bere aio gartsuak gogoa errerik. Mde HaurB 10. Ihurk badaki aita Jesuitak zuñen jakintsün eta aiho gaixtoen brentsazale paregabekoak diren. Herr 21-4-1952 (ap. DRA s.v. brentsazale).

    Sinonimoak: iz.
    [nahia] : nahi, desira (ADOREZ  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es deseo, apetencia
    fr désir, appétence
    en wish; desire, appetite, hunger, passion
    port desejo, apetite, petência

    Entzun:

    Ezi nik eztit beste aihorik, eztit beste güdiziarik zurekin izatia baizik. Ip Hil 188.  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    aiho (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 7:45 am on 2014/03/31 Permalink | Reply
    Tags: A   

    apodiopsi 

    iz. norbait mentalki biluztea.

    Sinonimoak

    [norbait mentalki biluztea] apodyopsis

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es apodyopsis (acto de desvestir mentalmente a una persona).
    en apodyopsis (the act of mentally undressing someone).

    Entzun:

    Bolada hartan, parkeko banku batean esertzen zen egunero ordu berean. Jendea pasatzen zenean, apodiopsia praktikatzea gustuko zuen. 

    apodiopsi (Argazkia: Ander Morea @karhobi)

     
    • Maite 1:32 pm on 2014/03/31 Permalink

      Onartu beharrean nago neska honek nik baino hobeto azaldu duela apodiosi hitzaren esanahia:

      Aspaldi esan zidan @joxe -k… 🙂

  • Maite 6:24 pm on 2014/03/29 Permalink | Reply
    Tags: A   

    arantza 

    iz. 1. BOT. Zenbait landaretan sortzen diren ziri zorrotzetako bakoitza. 2. (hed.) Gauza mingarria. Bihotzean daramagun arantza. 3. Ik. elorri. 4. ZOOL. Zenbait animaliak, itsas triku eta arantzurdeek kasu, duten prozesu zorrotz puntaduna. 5. ZOOL. Ornoen eta beste zenbait hezurren apofisi puntaduna. 6. ZOOL. Hegats-erradioa. • arantza bifido. MED. Bizkarrezurraren malformazioa, orno-arkuen bi erdiak behar bezala soldatu ez direlako sortua. Arrailadura edo fisura horretatik orno-muina eta meningeak irten daitezke, larruazalaren azpian tumore-moduko bat sortuz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.
    [ziri zorrotza] : erren Naf. g.e.
    [elorria] : arantze, elorri Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) espina, púa, pincho (2) (hed.) [samina, atsekabea] espina (3) endrino, arán, arañón ➥ elorri beltz (4) [arrainen hegatsena] (Zool.) espina
    fr épine
    en (1) thorn; spine; prickle (2) (hed.) pain; suffering
    port (1) (de planta) espinho (2) (hed.) dor (3) [arrainen hegatsena] (Zool.) espinha

    Entzun:

    arantza (FlickrCC, jenny downing)

    Larre berdeak, etxe zuri teila gorriak,
    jendarme auto bat
    bidean bildots artean pasatzen.
    Etxe elizetan otoitzak,
    betiko otoitzak neguko keearen antzera
    lehun igotzen.
    Martin Larralde ez da sekula itzuli,
    baina itzuli balitz
    (arantzak barrurantza itzuliak lituzkeen sagarroia bezala)…
    Itzuli izan balitz, zer? Gaur igandea da,
    larre berdeak,
    etxe zuri teila gorriak, jendarme autoa bidan
    Bayonne 17 panopetik.
    Jendea familia erretratuetan bezala
    larritasuneraino
    perfumaturiko arima erakutsiz doa mezara.
    Inork ere ez du
    (dena ohitura, dena errua, dena barkamena)
    oroimenaren
    korapiloa deslotzen. Inork ere ez du
    koblakaririk behar…

    Martin Larralde honelako egun batez hil zen
    galeretan,
    begiak zabalik etzanda, agian, zerua,
    itsaso ziki bat dela esanez.

    [Martin Larralde, Joseba Sarrionandia/Ruper Ordorika]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel