Tagged: A Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:38 am on 2014/03/26 Permalink | Reply
    Tags: A   

    aiherga 

    iz. eta izond. Ezertan interesik ez duena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [interesik gabe] : axolagabe, ezaxola; interesik gabe(ko); epel, hotz
    [gogogabe] : geldo, epel, hil; gogogabe; gogorik gabe

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es indiferente, apático, -a
    fr indifférent(e), apathique
    en indifferent, disinterested, apathetic, lethargic, listless
    port indiferente, apático(a)

    Entzun:

    Ongi zihoan afaria, umoretsu, baina gaia atera da mahai artetik, iheslari politikoena, eta hor, umorerako tarterik ez dago, nehor ez da aiherga gaiarekiko, eta bera gutiago. 30 urte daramatza sorlekutik kanpo, ttipitako artadi, pinudi eta soroak irudikatzen, imajinazioaren bidez lagun eta hurbilekoak koadro bilakatzen, non margolanak taupadarik amultsuenak diren.  [Itzultzen, Jon Garmendia @txuriya (txuriya.com, 2014-03-25)]

    aiherga (FlickrCC, TC Crouch )

     
  • Maite 8:08 pm on 2014/03/14 Permalink | Reply
    Tags: A   

    atzerabide 

    iz. 1. Oztopoa, eragozgarria. Bidean jartzen zaizkigun atzerabide guztiak gainditu behar ditugu. 2. ZUZ. Letra baten edukitzaileak, igorpenduak ordaindu ez duenean, aurreko sinatzaileengana joz erabil dezakeen ordainbidea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. g.e.
    [oztopoa] : debeku, enbarazu, eragaitz, eragozgarri, eragozle, eragozpen, eragozpide, estropezu, galarazpen, oztopo, oztopobide, traba, trabagarri, behaztopa Ipar., faxeria Ipar., poxelu Ipar., trebukagarri Ipar., destorbu Ipar./Naf., baragailu Zub., epantxu Zub., objekzio beh., behaztopabide jas., behaztopagarri jas., behaztopa-harri jas., atzeragarri g.e., atzerapen g.e., eragozketa g.e., molestia Heg. beh., baragarri Ipar. g.e., murtzi Ipar. g.e., enpatxu Ipar. zah., harzaragarri Ipar. zah., trabu Ipar. zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) impedimento, obstáculo (2) (Zuz.) regreso
    fr (1) (traba) obstacle
    en (1) impediment, hitch, obstacle
    port (1) impedimento, obstáculo

    Entzun: 

    Izan ditugu bidean hainbat atzerabide eta oztopo. (Labayru Ikastegia)

    atzerabide (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 10:09 am on 2014/03/08 Permalink | Reply
    Tags: A   

    andrakume 

    iz. (B) Emakumea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz. Bizk.
    [emakumea] : andre, emakume, emakumezko, andrazko Bizk., emazte Ipar./Naf., emazteki L-BN, gizalaba g.e., madama g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es mujer
    fr femme
    en woman
    port mulher

    Entzun:

    Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna da gaur. Krisia andrakumeei nabarmen erasaten ari dela salatuko dute protestetan aurten ere, baina abortuak hartuko du zeresan handiena: Espainiako Gobernuaren erreforma salatuko dute. [Abortatzeko eskubidea aldarri, Garikoitz goikoetxea [moldatua] (Berria. info, 2014-03-08)]

    andrakume (Argazkia: Berria.info, J. M., ARP)

     
  • Maite 8:16 am on 2014/02/25 Permalink | Reply
    Tags: A   

    abarrakitu 

    du ad. Hautsi, desegin, apurtu, puskatu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  ad. g.e.
    [suntsitu] : alferrik galdu, apurtu, arraskatu, birrin-birrin egin, desegin, desolatu, errautsi, hauts bihurtu, hauts egin, hondatu, porrokatu, suntsitu, trimin-trimin egin, triskatu, triskilatu, zatitu, zehatu, zirpildu, andeatu Ipar., arrabaskatu Ipar., aurritu Ipar., barreiatu Ipar., deboilatu Ipar., funditu Ipar., gaizkitu Ipar., mamikatu Ipar., partekatu Ipar., porroskatu Ipar., sakailatu Ipar., xehakatu Ipar., xehatu Ipar., zatikatu Ipar., zirtzikatu Ipar., banatu Bizk., birrindu Bizk., laskitu Bizk., lorrindu Bizk., trimindu Bizk., zuzitu Bizk., abarrikatu Naf., izorratu beh., galetsi jas., atarratu g.e., triska egin g.e., arrasatu zah., arrazatu zah., destruitu zah., narriatu zah., puskakatu Ipar. g.e., bilakatu Ipar. zah., partaiatu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. romper, destrozar, despedazar, hacer(se) añicos
    fr casser, briser, mettre en pièces, dépecer
    en break, smash, break into pieces, shatter, destroy, tear apart, tear to pieces
    port quebrar, destroçar, despedaçar

    Entzun:

    Baina nik bizikletan segitzen nuen, aireplano abarrakitu hura ikusi nahi nuen, ez nuen jasaten beti zer harrapatuko dabilen jendea; ni ibiliko nauk pieza eta trasteak biltzen edo erauzten! [Zorrotz begiratutako trenak, Bohumil Hrabal / Fernando Rey (Alberdania-Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    abarrakitu (pixabay, CC)

     
  • Maite 1:57 pm on 2014/02/23 Permalink | Reply
    Tags: A   

    arandi 

    iz. Aranak dauden tokia, aran-basoa, aran-saila.

     
    • xme 4:29 pm on 2014/02/23 Permalink

      uste dut gure lagunen abizenaren etimologia beste bat dela:
      http://www.euskaltzaindia.net/index.php

    • Maite 7:37 am on 2014/02/24 Permalink

      Facebooken esandakoa hona ekarriz, ez nago hain ziur “Onaindia/Haraindia” horretatik datorrenik…

      Orotariko Euskal hiztegiak:

      arandi (Dv A), aranadi (SP).

      “Lieu planté de pruniers” SP. “Prunelaie” Dv. “Boscaje de ciruelos” A.

      Elhuyarrek, Labayruk eta 5000k ‘arandi begiratuta’:

      iz. plantación o campo de ciruelos (bosque de ciruelos…).

      Horiek ez datoz zure hipotesiarekin bat, ez? Berriz diot: ur sakonegietan sartu gabe, ze, ni etimologia kontuetan…

      Zergatik begiratu beharko nuke haraindi?

      Mila esker, Xabier! 🙂

  • Inaki Agirre 8:47 am on 2014/02/07 Permalink | Reply
    Tags: A   

    azantz 

    iz. 1. (Ipar.) Hotsa. 2. (GN) Ahalegina. • azantz-egile. 1. Zalapartaria. 2. Gauez zarata eginez etxeko lasaitasuna galarazten duen iratxoa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [hotsa] : hots, soinu, zarata, haro Ipar., harrabots Ipar., zarraparra Bizk., asots Naf., ereta Naf., herots Zub., arrada g.e., ospe Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) ruido, rumor, sonido [azantz-egile: 1. alborotador, -a 2. (Mit.) duende que turba la paz de las casa con ruidos nocturnos]
    fr bruit en général
    en noise
    port ruído, barulho

    Entzun:

    Abokatuaren arnasaren azantza asmatikoak besterik ez zuen isiltasuna urratzen. [Twist, Harkaitz Cano (Susa, 2011)]

    Zola hori ez zedin higa, itzatzen zioten gomazko tira bat edo berdin dozena bat itze; bigarren kasuan, zaldi ferratu batek bezainbat azantz edo arrabots egiten zuten Luzaideko karrikan ibiltzean.[Luzaiden gaindi, Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren (Elkarlanean, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Geroztik, ostatura bertze hiru lagun sartu dira, xutik daude eta nahiko azantz egile handiak dira, irri zafla ozenak botatzen dituzte noiz nahi.  [Anbroxio, Eneko Bidegain (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    azantz (FlickrCC, Olivier Bataille)

     
  • Maite 7:45 am on 2014/01/31 Permalink | Reply
    Tags: A   

    argialdi 

    iz. Adimen-argitzea. Zeruak bidali zion argialdia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    argialdi (Lar, Añ).

    1. Iluminación, inspiración; momento de claridad, lucidez, alegría. “Lucimiento en lo que se hace” Lar. “Inspiración” Añ. Jangoikuaren argialdi edo inspirazinuak zuri konfesau eragiteko antxina lotsaz konfesau baga larga zendubana. Mg CO 238.

    Sinonimoak:  iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    [inspirazio] : inspirazio, goiargi, gotargi
    [argiunea] : argiune

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iluminación, inspiración (2) momento de lucidez
    fr illumination, inspiration, moment de lucidité
    en inspiration
    port iluminação, inspiração

    Entzun:

    (…) komunikazioa da bizitza, arnasa, zirrara, hotzikara, pil-pilean sentitu genuen hura definitzen asmatzen duen argialdi bat. [Gauza txikien liburua, Pako Aristi (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    argia.com

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel