Tagged: B Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:20 pm on 2019/10/04 Permalink | Reply
    Tags: B   

    binakatu 

    ad. du. Binaka jarri. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    binakatu. binakatu (-iñ- V, G ap. A; H). “Mettre deux par deux, deux à deux” H s.v. bi. “Parear, poner de dos en dos” A. v. birazkatu .

    Sinonimoak: ad. g.e.

        [binaka jarri]: binatu, birazkatu Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. colocar/poner de dos en dos, colocar/poner a pares; aparear, parear
    fr du ad. mettre deux par deux
    en du ad. pair
    port du ad. emparelhar, colocar em pares

    Zu eta Jaitz binakatzen saiatuko da Ela?  [Ez zuten erantzun, Oier Santos, Erein, 2012] (Egungo Testuen Corpusa)

    binakatu (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:29 pm on 2019/09/27 Permalink | Reply
    Tags: B   

    balakuka 

    adb. Balakuak eginez, balakuak egiten. Txakurra sartu zen, eta nagusi zaharrari isatsarekin balakuka hasi zitzaion. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    balakuka
    palaguka, palaoka. Halagando, lisonjeando; tratando con suavidad. Esaten dio erreguka ta palaguka: aurra bada, arzazu nere eskuetatik kollara bat salda. Mg Confesio ta comunioco sacramentuen gañean eracasteac (1800)”>CC 207. Griña gaistuak beti / Okertu gurarik / Imiñi gura nabee / Arima loiturik / Munduba palaguka / Luzifer puztuten / Nundik galduko nabeen / Ez dira aspertuten. Ur Marijaren illa edo Maijatzeco illa (1850). “>MarIl 126. Txakurra sartu zan, eta nagusi zarrari itsatsarekin palaoka asi zitzaion. Testamentu Zarreco eta Berrico condaira (1855) obrari dagokio. “>Lard 284. Horrengatik azienda ez-da oihuka, larderiaka, mehatxuka eta joka erabili nahi, bainan bai eztiki, balakuka eta ferekaka. Dv Laborantzako liburua edo bi aita semen solasak laborantzaren gainean (1858). “>Lab 224.

    Sinonimoak: adond.

        [balaku eginez]: lausenguka, lausenguz (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. halagando; acariciando
    en adb. flattering; stroking
    port adb. lisonjeando; acariciando

    Lisa balakuka ari zitzaion. [Parisen sabela, Emile Zola / Karlos Zabala (Alberdania-Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    balakuka (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:04 pm on 2019/09/10 Permalink | Reply
    Tags: B   

    balakagarri 

    adj. Balakatzen duena. Ik. lausengari. Hitz balakagarriak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    balakagarri (Urt), palagarri (Añ), falagarri (Lcc).

    1. (Adj.). Que halaga, regala, acaricia. “Halagadora cosa, gauza falagarria” Lcc. “Blandicella, […] hitz lausengagárriak, hitz balakágarriak” Urt III 352. “Alagador” Añ. Suspiroak, amatuak ez diralako kejak, txikiak badira ere kuidado andiarekin pensaturikako zeremonia balakagarriak, bisitak ta kortejatziak. Echve Dev 342.

    palakagarri (H). (Tras gen.).”Atsegin korputzaren palakagarria, le plaisir qui flatte le corps (Mg)” H. –Ondo da komulgatzera dijoanak ez artzea tabako orri ta autsik? –Nola ere dan, ta guziz tabako orria. Sentidu guzien ildura edo mortifikazio osoa eraman bear dan une edo denporan, ez da ondo, atsegiñ molde gabeko ta korputzaren palagagarria eramatea. Mg CC 228.

    2. palagagarri, balakugarri (R-uzt ap. A). (Sust.). Gratificación. “(R-uzt), propina o sobra que dan los vendedores, después de completar la medida” A. Ipui onek dio gizon andi ta aberats batzuen bazkari emate ta beste palagagarriak dakartela gezur ta asmo gaiztoa nekazarien kaltean. VMg 76.

    Sinonimoak: izond.

        [lausengarria]: lausengarri (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (lo) que halaga, (lo) que adula, (lo) que regala, (lo) que acaricia
    fr izond. adulateur, -trice ; flatteur, -euse
    en izond. izond. flattering; adulatory; slimy, obsequious, smooth
    port izond. lisonjeiro, adulador

    -Erregearen anaia -jarraitu zuen Cirillok, eta haren ahotsak iturri baten xuxurla balakagarria ematen zuen- bidaia zalea, eta audientziak ematen xuhur ibiltzen ez dena…  [Gaueko gezurrak, Gesualdo Bufalino (Josu Zabaleta), Elkar/Alberdania, 2007] (Egungo Testuen Corpusa)

    balakagarri (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:24 pm on 2019/09/06 Permalink | Reply
    Tags: B   

    barrabaskeria 

    iz. Barrabasari dagokion egite gaitzesgarria. Zaragozako ikastetxe nagusian barrabaskeriaren bat egin zuelako. Inon sor daitezkeen barrabaskeriak idazten.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    barrabaskeria.

    Barrabasada. Onelako erri baten aituten da erraz egin leitekela emen edestuko dogun barrabaskerija, erri gustija barre baten ainbat egunian euki ebana. Kk Ab I 119. Baña nori buruak emongo eutson Aramayo lango agure zar koitau itxuradun bat izan zeitekeala alango barrabaskeriaren egillea? Kk Ab II 12. Euzkeldun utzak ixan ta erdera osta-osta barrabaskeri galantak jaurtiaz ikasi orduko, parra-parra darabiltenak. Euzk 1930, 371. Zaragozako ikastetxe nagusian barrabaskeriren bat egin dulakoa zabaldu omen zuten atzo. Ldi IL 21. Baña baltsakeri edo komunismoaren barrabaskeri ta ondoren txarrez ikaratuta edo, gizartekeri edo sozialismoa bigundu ta gazatu nai leukienak be badagoz. Eguzk GizAuz 82. Bere barrabaskeri nabarmenenak kontatzen zizkiotenean, gordiñegia izan ezkero ukatu egin oi zun. Etxde AlosT 24. Etxakiat ba barrabaskeri izango zoanentz. Bilbao IpuiB 272. Ez dute gogoan xede bat baizik, ea zer bazka emanen dioten, moldegaizkeria horren eta barrabaskeria horren asetzeko! Herr 16-4-1959, 1. Santa Kurtze bezperaz / asten dira jaiak, / orduan eiten dira / barrabaskeriak. BEnb NereA 26. Ixilegi dago gure Patxittu. Seguru barrabaskeriren bat egiten dagola. Osk Kurl 40. Zenbait (gazte edo) ari dira gure artean inon sor daitezkeen barrabaskeriak idazten. MIH 214.

    Sinonimoak: iz.

        [frikunkeria]: frikunkeria Ipar., kokinkeria Ipar./Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. barrabasada, travesura
    fr iz. acte de sauvagerie, monstruosité
    en iz. prank
    port iz. malvadeza, maldade, travessura

    Ez egin negarrik, mesedez, zin dagizut ez dizudala barrabaskeria hau berriz egingo. [Hollywood eta biok, Javi Cillero (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    barrabaskeria (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:42 pm on 2019/08/28 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bil-bil egin 

    ad. bil-bil egin da/du ad. Estu bildu. Zapi zuri batean bil-bil eginda. Ardi eta artzainak bil-bil egin ziren.   (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: egin ad.

    [bildu]: batarazi, bateratu, batu, bildu, biribilkatu, goititu Ipar./Naf., biribilatu zah., bildu, biribilkatu, inguratu, itzulikatu Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es 1 envolver 2 juntar(se), apretujar(se)
    fr 1 envelopper 2 (s’)unir, (se) presser, (se) tasser
    en to wrap
    port embrulhar

    Gogoa bil-bil dut gorde magalean, laister sogor, itsu. “Recojo por completo el espíritu y lo guardo en el regazo”. Or Poem 526.   (Orotariko Euskal Hiztegian)

    bil-bil egin (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:52 pm on 2019/08/21 Permalink | Reply
    Tags: B   

    basaburu 

    iz. Herri edo eskualde batean goieneko auzoei eta inguruko lurraldeei ematen zaien izena. Basaburuan toki naro bat, bertan urjaiotz gardena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    basaburu (B, BN, S ap. A; VocBN, Gèze, Dv, H).

    Núcleo de población aislado, generalmente en zona montañosa. “Nom qu’on donne aux hameaux les plus élevés des villages” VocBN. “Partie écartée d’un village” Gèze. “Hameau” H. “Nombre que se da a los caseríos más elevados de las poblaciones rurales” A. v. baserri.

    Zona alta, zona de montaña. Gero bialdu zuten Jamaikako Basaburura edo tokirik menditsuenera ta an ere asi zan bizkor lanean. Or SCruz 132s. Beroa aultzen zenean basaburuetan elur odeia zurrunbilloka astean. Or Mi 42. Basaburuan toki naro bat, / bertan urjaiotz gardena. EA OlBe 108.

    “Le nom devient nom propre de lieu, partout il y a un basaburu” Dv. Cf. O VocPo 68: “Soule Meridionale (qui est le quartier de la montagne, appellé vulgairement Basaburua)”; y Lrq: “Basabürü, Haute-Soule (Soule méridionale)”. Se da tbn. este mismo nombre a dos valles navarros, y a la zona más alta del de Baztán.

    Sinonimoak: iz. g.e.

        [auzo goienak]: bazter-herri, baserri g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar hiztegia eta Google translate):

    es iz. núcleo de población aislado, generalmente en zona montañosa
    fr iz. noyau de population isolée, généralement en zone montagneuse
    en iz. nucleus of isolated population, generally in mountainous area
    port iz. núcleo de população isolada, geralmente em área montanhosa

    Sekulako sineskeriak baziren bereziki basaburuetan eta apezek baitezpada kontra egin behar zieten, Montilletek idazten duenaz.  [Sorginak (lehen eta orain, Afrikan eta hemen), Xipri Arbelbide, Elkar, 2011] (Ereduzko Prosa Gaur)

    basaburu (Argazkia: rinconesgipuzkoa.diariovasco.com)

     
  • Maite 10:14 pm on 2019/08/16 Permalink | Reply
    Tags: B   

    barlasai 

    iz. Eraik. Leihoaren azpiko aldean pareta estaltzen duen pieza horizontala, gehienetan kanpoaldera irtena dena. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    barlasai (Lar, Hb ap. Lh). “Derramo en la Arquitectura, barlasaia, barkidia. Lat. Spatium interius fenestrae latius atque apertius” Lar.

    Sinonimoak:

    [barlasai]: leiho-koska, leiho-barren (Arkitektura-hiztegi irudiduna, Askoren artean, EHU, 2009)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. alféizar
    fr iz. rebord
    en iz. windowsill, sill
    port iz. parapeito

    Eskaileraren barandak, leihoen barlasaiak, jarlekuen bizkarrak gerriko uhalez, kaskoz, pistolaz eta kartutxo zorroz beteta zeuden.  (Suite frantsesa, Irene Nemirovski (Mikel Garmendia /Jose Antonio Sarasola), Alberdania, 2011)] (Egungo Testuen Corpusa)

     

    barlasai (Argazkia: @birasuegi)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel