Tagged: B Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:42 pm on 2021/01/04 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bezainbat 

    1 Adina, kopuru berdintasuna adierazteko hitza. Ikus ahal bezainbat bazter. Han bezainbat koplari, non ote da? Haiek bezainbat nik ere egin dezaket. Hartzen duen bezainbat ematen duela. Buru bezainbat aburu (esr. zah.). 2 (izan aditzarekin). Lurralde hura eremuz Euskal Herria bezainbat da. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: adond. Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [adina]: adina, adinbat, bestean, bezainbeste, dina, lain B-G, beste Bizk., edu Bizk.    

    [bezain]: bezain, baizen Bizk., duin Bizk. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es partik. (batez ere Ipar.) (konparazioan, kantitate-berdintasuna adierazten duen hitza; adjektiboekin nolakotasuna adierazten du) tanto como; tan… como
    fr partik. (batez ere Ipar.) autant ; autant… que ; autant de… que
    en partik. (zenbakaitzekin) as much… as; (zenbakarriekin) as many… as
    port partik. (batez ere Ipar.) tanto quanto

    Testuinguruan

    Inoiz ez da 2020an bezainbat heriotza izan urte bakarrean [Mikel P. Ansa, berria.eus (2000-01-03)]

     
  • Maite 11:07 pm on 2020/12/15 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bur-bur 

    adb. Ipar. Bor-bor. Eltzekariak, bur-bur.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bur-bur.

    1. bur-bur-bur (Sal, R ap. A ; Casve). (Onomat. de la ebullición (en sentidos prop. y fig.)). “Burburbur 1.º (Sal, R), onomat. de la acción de lavarse la cara. 2.º (R-uzt), onomat. de la ebullición fuerte” A. “Bouillonnement, burburbur ” Casve. v. bor-bor, gor-gor. Erdia lo bizi dela Iruña erraitera ginoazke, ez bagine orhoit San Ferminetako jaiek […] burburbur pizten duten alaitasun erhoaz. JE Ber 20. Minutan burburbur bethe zen jendez karrika guzia. Ib. 94. Su-garra burburbur ari denean: aize egoa (andre-aizea) eldu da. (B) “Hace burburbur” . A EY I 260. Eltzekariak, bur-bur. Lander (ap. DRA). Hazaroan, bur-bur-bur, erortzen dira emeki hostoak lurrerat. SoEg Herr 27-9-1955 (ap. DRA). Algerian bur-bur-bur gorde-agerka, alhan dugula beti gerla itsusia. Ib. 14-2-1957 (ap. DRA). Bur-bur, gau eta egun, lantegietako ke-bideak. Ib. 30-2-1961 (ap. DRA).

    2. ” Burbur, onomatopeya del trueno” A Apend.

    Sinonimoak: adond. Ipar.

    [bor-bor]: bar-bar, barbarka, bor-bor, borborrean, galgalka, pil-pil, pil-pilean, pilpilka, borborka Heg., bol-bol Bizk., bolbolka Bizk., burrustan Ipar./Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  adb. (Ipar.) a borbotones; en ebullición
    fr adb. (Ipar.) en ébullition, en bouillonnant
    en adb. (Ipar.) gushing
    port adb. (Ipar.) aos borbotões

    Testuinguruan

    Eltzekariak, bur-bur.  (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 11:26 pm on 2020/12/02 Permalink | Reply
    Tags: B   

    barrandan 

    adb. Zelatan. Pasabidearen gibeletik barrandan zegoen. Baina hona gure gizona atetik barrandan; eta zer ikusten du? Ematen da zelatan edo barrandan ezponda baten gerizan (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    BARRANDAN (B, BN-arb-ciz; H, T-L; barrendan AN, L, Sal; H). Ref.: A (barhandan, barrendan); Izeta BHizt2; Gte Erd 63. Al acecho, espiando. “Barrandan egoitea, être aux écoutes, aux aguets (de ce qui se passe au dedans d’une maison, etc.)” H. “Escuchando” A. “Épier, barrandatu, barrandan egon ” T-L. “Espiando. Barrandan zioken gure solasak aitzen” Izeta BHizt2. “Barrandan egoiten da (BN-arb), barrandan eman zen (BN-ciz)” Gte Erd 63 (s.v. bijilatzen). v. barranduan, ZELATAN.
    Huna non dagoen gure harrasiaren ondoan, leihoetarik begira, xareten artetarik barrandan. Dv Cant 2, 9. Yauntto hek sarthu zireneko ganberan, eta bortha untsa zerratu zuten ondoan, eman ninduzun barrandan eta gakho xilotik beha. Elsb Fram 174. Emaiten da zelatan edo barrandan esponda baten gerizan. Jnn SBi II 90 (ap. DRA). Kantatu daukute “Maitia, nun zira” hain gora eta ozen non oiharzunak ihardesten baitzeien Espainiako aldetik, eztiki, “maitia” handik egon izan balitzeie bezala barrandan. JE Bur 142. Barrandan zelarik, barrandari laguna utziko zuen hor tente potente. Ox 197. Brigadako gardak oro egon ziren, alegia eta deusere ez, zeletan, barrandan, zerbait atxeman beharrez. Barb Sup 140. Beldur ziren, eken bila gordetuak barrandan egonen zirela. FIr 151. Barrandan jartzen ziren etxe-kantoinetan; iragaile soil bat zekusatenenan, gaitzeko kaska bat emaiten zioten. Mde Pr 134. Geneve-n potret atheratzaileak Biltzarreko jaunen beha, barrandan. Herr 21-5-1959, 1. Zer ari ote ziren [azeriak] . ? Zakurra gelditu zen eta barrandan egon. JEtchep 31. Eisenhower presidenteak ez du gorde lehen alkirat heldu eta eman zuela baimena, airekoak ar ziten barrandan. SoEg Herr 19-5-1961 (ap. DRA). Bainan huna gure gizona atetik barrandan, eta zer ikusten du? “Épiant à la porte” . Ardoy SFran 187s. (Tras gen.).Al acecho de. Jakizu dohakabe hek oinhaze bethikoetan daudela; ez sesurik, ez erreparurik hekientzat ez daitela. Eta berek diote zure zeletan eta barrandan daudela. Dv LEd 100. (Con dat.). Atzarria [zure gogoa], idekia, argi-gosea, bethi kaldan, munduari barrandan. Lf ELit 325.

    Sinonimoak: adlag.

    [zelatan]: kirika, kiriketan, zelatan, goaitean Ipar., talaian Bizk., ataizean g.e., barranda Ipar. g.e., zelataka Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) espiando, al acecho
    fr
    en
    port

    Testuinguruan

    “Baginuen haundienek bertze lan bat, ez pollita. Eskolarat orduko, erakasleak emaiten zaukigun “buchette” deitu erhiaren heineko abar pixka bat. Gure egitekoa, barrandan egoitea. Nork ere jalgitzen baitzuen hitz bat euskaraz, eta hari zura saka, ixil-ixila, nehor ohartu gabe. [Eskolan euskaraz mintzatzeagatik, mihi-haria moztu eta buruan zauria egin!, Pako Sudupe (zuzeu.eus, 2020-12-01)]

     
  • Maite 10:58 pm on 2020/11/21 Permalink | Reply
    Tags: B   

    belarriprest 

    Euskaraldian…

    Bere gaitasun eta aukeren arabera erabakitzen du euskaraz noiz eta norekin egin. Beti ez du euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek berari uneoro euskaraz hitz egitea nahi du; eta horixe eskatzen die modu esplizituan.

    euskaraldia.eus (moldatua)

    Euskaraldia

    Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugu ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu arigune–en bidez.

    Testuinguruan

    Belarriprest izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik! Dakienari zuri euskaraz hitz egiteko gonbitea egin nahi diozu? Belarriprest zara! euskaraldia.eus

     
  • Maite 10:11 pm on 2020/11/14 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bisigute 

    iz. Bisigu arrantzako garaia. Neguan izaten da bisigutea (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bisigute. besigute (V-m ap. Zubk Ond ), besegute. Temporada del besugo; pesca del besugo. Arrantzalien bizitzea beti izaten da neketsua, baña neguan iñoiz baño neketsuagoa. Neguan izaten da besigutea. Ag Kr 36. Santa Kataliña noiz da? Besiguteko goiz da. (V-ger) A EY III 36 (en la vers. de EZBB I 104 besegute). Lan asko ta irabazi gitxi emoten eban besigutea, aspaldi amaitu zan. Etxabu Kontu 117. Bi edo iru illabeteko besigutean. Ib. 96.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. época de la pesca del besugo
    fr iz. saison de pêche à la dorade
    en iz. sea bream fishing season
    port iz. temporada de pesca de dourada

    Testuinguruan

    Neguan izaten da bisigutea. Ag Kr 36.

     
  • Maite 10:14 pm on 2020/11/07 Permalink | Reply
    Tags: B   

    beirakara 

    adj. Beiraz egina; beira itxura duena. Berniz beirakarak.  (Hiztegi Batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. vítreo, -a
    fr izond. en verre, de verre
    en izond. glassy, glass-like, vitreous
    port izond. vítreo(a)

    Testuinguruan

    Ur lo berde ilun beirakara bat.

     
  • Maite 11:27 pm on 2020/11/05 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bizkitartean 

    1 adb. Zah. Bitartean, bien bitartean. 2 lok. Hala ere. Ik. alabaina. Santutasun gorenera goizik igo bada, bazituela bizkitartean denek badituzten jaidurak. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    adlag. zah. [bien bitartean]: artean, bien bitartean, bitartean, anartean Ipar., arteetan Bizk.

    lok. Ipar. [alabaina]: alabaina, alta bada, betiere, dena dela, dena den, edonola ere, edozeinetara ere, guztiarekin ere, haatik, hain zuzen ere, hala ere, hala eta guztiz ere, halere, hargatik, hartakotz, horratik, horregatik, inolaz ere, nolanahi ere, nolanahi ere den, zer gerta ere, zernahi gisaz, halarik ere Ipar., hortakotz Ipar., nolanahi den Ipar., nolanahi dela Heg., nolanahi dela ere Heg., edozelan ere Bizk., edozertara ere Bizk., alta Ipar./Naf., berdin Ipar./Naf., alabadere Zub., berain Zub., guztiaz ere zah., badarik Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) adb. (zah.) (batez ere Ipar.) [denborazkoa] mientras tanto, entre tanto (2) lok. sin embargo
    fr (1) adb. pendant…, en attendant (2) lok. cependant, néanmoins
    en  lok. meanwhile
    port  lok. enquanto isso

    Testuinguruan

    Bizkitartean kultur ekoizleen estimua ez dabereziki igo. [Kultur beharra, Angel Erro (berria.eus, 2020-11-01)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel