Tagged: E Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:47 am on 2010/08/25 Permalink | Reply
    Tags: E   

    entzungor egin 

    (dio ad.) Eskabide, aholku bati jaramonik ez egin, aintzat ez hartu, ez entzun egin. Emaztearen esanei entzungor eginez. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [ez entzunarena egin]
    ez adituarena egin, ez entzun egin, ez entzuna egin, ez entzunarena egin, gor egin, gorrarena egin (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es hacer oídos sordos
    fr faire la sourde oreille
    en to be deaf to sth, to pretend not to hear, to turn a deaf ear to sb/sth

    Aurrera begiratu behar nuen eta entzungor egin nonbaiten edo norbaitekin bizitzeko aukeren kantuari. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 5:16 pm on 2010/08/10 Permalink | Reply
    Tags: E   

    enara 

    iz. ZOOL. Hirundinidoen familiako hegazti paseriforme eta intsektiboroa. Bizkarra, burua eta hegoak beltzak, sabela zuria eta lepoa gorria du. Hego zorrotzak ditu eta isatsa urkilatua da (Hirundo rustica). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [paseko txoria, ainara]
    ainara Ipar., elai Bizk., txirringilo Gip. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es golondrina; avión
    fr hirondelle
    en swallow [bird]

    Betetasun zantzu hunkigarria beti enara goiztarrena. [Putzu, Txillardegi (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 1:28 pm on 2010/08/01 Permalink | Reply
    Tags: E   

    erroi 

    iz. ZOOL. Korbidoen familiako hegazti paseriformea. Belabeltzaren antza duena baina tamaina handiagoa eta moko sendoagoa duen belea da (Corvus corax). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 9:02 am on 2010/07/26 Permalink | Reply
    Tags: E   

    erreka jo 

    Ad. Erabat hondatu, porrot egin. Anitz galtzen duenak erreka jotzen du. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [porrot egin]
    kiebra jo, pikutara joan, porrot egin, toton egin, poto egin Heg., errekaratu Ipar., gopor egin Ipar., turrut egin Ipar., kilimon egin Bizk., molokot egin Bizk., txulut egin Bizk., kiebra egin g.e., kluk egin Ipar. g.e. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es arruinarse; perjudicarse
    fr (se) ruiner, (se) porter préjudice
    en to be ruined

    Dudan izaera baikorrari esker, ez nuen erreka jo haren irain eta sasi egiak nire belarrietara iritsitakoan. [Baina bihotzak dio, Xabier Montoia (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Tolosan bizi ziren Agirretarrak; aitak hasieran lantegi bat zabaldu, baina gero erreka jo eta udalaren enplegatu izan omen zen; fantasia handirik gabe ere, etxekoak eroso bizitzeko lain irabaziko zuen bertan; 1913an hil zen aita, ordea, eta, familiarentzako dolu eta zoritxarraz gainera, diru-arazo larria ekarri zuen horrek. [Arbelaren gainean, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:07 am on 2010/07/23 Permalink | Reply
    Tags: E   

    egun on 

    Goizean agur egiteko erabiltzen den esapidea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: Jainkoak (dizula/digula/…) egun on; egun on Jainkoak (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es buenos días
    fr bonjour!
    en good morning

    Egun on, zer nahi duzu? [Ekialdeko mamuak, Jon Arretxe (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Nire egun on adeitsuak ez zuen erantzunik merezi izan. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Ez zuen hitzik esan, baina irribarrez geratu zitzaidan begira, egun on esanez bezala, edo nigan eguzki jaioberria ikusiko balu moduan. [Arima enkoniatuak, Xabier Mendiguren Elizegi  (elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)


     
  • Maite 9:59 am on 2010/07/21 Permalink | Reply
    Tags: E   

    eguazten 

    iz. Astearen hirugarren eguna, astearte eta ostegunaren artekoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk.
    [asteazkena]
    asteazken (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es miércoles
    fr mercredi
    en Wednesday

    Asteazkenari, egun handienak datozeneko bezperari, eguazten zurixe deitzen zioten Dima eta Zeberio aldean: Halan dauko entzukeria, eransten zuten. [Naturaren mintzoa, Pello Zabala (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:36 pm on 2010/07/12 Permalink | Reply
    Tags: E   

    engoitik 

    adb. (Ipar.) 1. Hemendik aurrera. Horrelakorik engoitik gerta ez dadin. 2. Dagoeneko, jadanik. Kafetegi guztiak engoitik irekiak ziren.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) aurrerantzean, gaurgero, hemendik aitzina, hemendik aurrera, jagoiti, jagoitik, jagoitikoz (2) dagoeneko, honezkero, jada, jadanik (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) ya, en este momento; ya, para este/ese/aquel momento (2) de ahora en adelante; a partir de ahora; desde entonces; a partir de entonces
    fr (1) dorénavant (2) à partir de maintenant
    en (1) already (2) from now on, from now onwards

    Oraidano egon bahiz
    inprimitu bagerik,
    hi engoitik ebiliren
    mundu guzietarik.
    Euskara!
    [Kontrapas. Linguae Vasconum Primitiae. Bernat Etxepare (Bordel, 1545)] (Euskal Poesiaren Ataria)

    Bihar izanen da hori, sobera unaturik baitzarete eta engoitik gaua baita. [Elektrika, Xabier Montoia (Susa, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel