Tagged: E Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:55 am on 2010/03/17 Permalink | Reply
    Tags: E   

    Erromako zubi 

    iz. (Heg.) (herr.) Ostadarrari eman ohi zaion izena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Heg. beh.
    [ostadarra]
    ostadar, uztargi, ortzadar Sort., ostarku Bizk., ostilika jas. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es arco iris
    fr arc-en-ciel
    en rainbow

    Gorri, muxu gorroa.
    Odol, oskorri edo ausardia.
    Gorriz margotuko dut
    Erromako zubia.
    Laranjaren azala
    zuritu ta jan ezazu berehala.
    Laranjaz margotuko dut
    Erromako zubia.
    Eguzki gori, hori
    ezin luzaz begira egon zuri.
    Horiz margotuko dut
    Erromako zubia.
    Itxaropen berdea
    belardia, hosto eta umorea.
    Berdez margotuko dut
    Erromako zubia.
    Urdin argi-ilunak,
    zeruko hodei guztien lagunak.
    Urdinez margotuko dut
    Erromako zubia.
    More ubel morea,
    ostadarraren azken kolorea.
    Morez margotuko dut
    Erromako zubia.

    [Erromako zubia, Txirri, Mirri eta Txiribiton] (musikazblai.com)

    Erromako zubi (FlickrCC, Steve look it)

     
  • Maite 4:33 pm on 2010/03/15 Permalink | Reply
    Tags: E   

    ele 

    iz. 1. Hitza. Mihian dituzun ele ederrak. 2. Hizketa, berriketa. Ele-meletan denbora galtzen. 3. Hizkuntza. Gure ele maitagarria.  4. L letraren izena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) berba, hitz, mintzo (2) berriketa, hizpide, hizketa, solas, hautu (3) alegia, elezahar, ipuin (4) erran-merran, esamesa, zeresan (5) hizkuntza, mintzaira (6) eztabaida, errierta, gatazka, liskar, tirabira (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) palabra(s), dicho, discurso (2) chisme, cuento, patraña, asunto (3) lengua, idioma
    fr (1) parole, diction, discours (2) conte, boniment (3) langue, idiome
    en (1) word(s); talk (2) piece of gossip; talking; chat (inf)

    Galtza bakeroak ez bezala, hitzek nasaitzeko duten erraztasuna gauza bat da, eta oso bestelakoa, historiak historia, zeri deitzeko erabiltzen den ele hori. [Hizlandia, Iñigo Aranbarri (Susa, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:02 am on 2010/03/01 Permalink | Reply
    Tags: E   

    edoski 

    du ad. 1. Ugaztunetan, umeak amaren ugatzetik esnea zurgatu; ura, esnea edo beste likidoren bat zurgatu. Inork ba al daki nongo errapetik edoski zenuen? Haurrak titia edoskitzen dio amari. 2. (hed.) Zurgatu. Zuhaitzak bere erroez lurraren gozoa eta gizentasuna edoskitzen du. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) titia hartu (2) hurrupatu, tiratu, xurgatu, zurrupatu (3) miazkatu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es mamar, succionar; sorber, absorber, chupar
    fr téter
    en to suckle, to nurse

    Baina nire abokatuak latinez ez baleki ere, ailorbe-gustua al zuen amaren bularretik edoski zuen euskarak? [Argizariaren egunak, Anjel Lertxundi (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    edoski (FlickrCC, Union of One - Brandon)

     
  • Maite 7:13 pm on 2010/02/25 Permalink | Reply
    Tags: E   

    erretxin 

    izond. Edozein huskeriagatik haserretzeko edo marmarka hasteko joera duena. Agure erretxina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [triperrea]
    kakapirri, pirri Bizk., ipurterre beh., kakerre beh., prakerre beh., triperre beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    es quisquilloso, -a, cascarrabias, irritable
    fr pointilleux, -euse ; grincheux, -euse ; irritable
    en cantankerous; grouchy

    Zaindaria gugana heldu zen: korsikar txiki erretxin bat zen, danbor nagusiarenen gisako biboteekin. [Goragalea, Jean Paul Sartre / Monika Etxebarria (Alberdania-Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:53 am on 2010/02/12 Permalink | Reply
    Tags: E   

    ereserki 

    iz. (neol.) Hots handiko kanta, bereziki aberriari eskainia. Eusko Abendaren Ereserkia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [himnoa]
    himno (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    es himno
    fr hymne
    en hymn

    Sarritan nabaritu dugu geugan bezala besteengan ere, ez direla esaten pentsatzen ditugun gauzei zehazki dagozkien hitzak; eta hori, nire ustez, bi eratan gerta daiteke: beste zerbaitetan pentsatzen ari denaren ezpainek buruz ikasitako eta sarri ahaztutako hitzak ahoskatzen dituztenean – ereserki bat abestean gertatzen zaigu hau maiz -, edota nahi gabe, mihia trabatu eta hitz baten ordez bestea esaten dugunean, hemen ere hitzak ez baitira entzuten ariman dauzkagun gauzen ezaugarri gisan. [Hainbat idazlan, San Agustin/Imanol Unzurrunzaga (Klasikoak, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:30 am on 2010/01/12 Permalink | Reply
    Tags: E   

    ertzo 

    izond. Zub. ‘eroa’. (Hiztegi Batua, Euskaltzaindia)

    Sinonimoak: [eroa] zoro, ero Sort. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    es loco, -a, insensato; loco, -a, que ha perdido la razón
    fr fou, folle, insensé, -ée
    en foolish, silly, stupid; crazy, mad, insane

    – Ezkontürik bai prefosta! Apairütik landa, orotan txerkatü nizün, ez nizün ihon kausitzen, ertzo baten gisa nündüzün, ene bürüaz beste egiteko plantan. [Bizi nizano munduan, Itxaro Borda. Susa, 1996 (susa-literatura.com)]

     
  • Maite 8:12 am on 2009/12/10 Permalink | Reply
    Tags: E   

    eskerga 

    izond. 1. Izugarri handia. Pisu eskerga. Kalte eskergak. 2. Eskergabea, esker gaiztokoa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) egundoko, itzel, itzelezko, meurrigabe, handigaitz, handigaitz, izarigabe, izarigabeko, neurrigabeko, neurtezin, neurtezinezko (2) zail, gaitz, nekez  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es enorme, ingente, colosal; difícil
    fr démesuré, -ée ; énorme, colossal, -e
    en enormous, huge, tremendous, immense

    Baina begiraleek noizbehinka egoeraren kontrola galdu dezaketenez, begiraleen buruak – Zuzendari txit agurgarri lepamotzak -, bere bulegoko leihoan egiten du egun osoa, dontsuren bat konspirazioren bat amarauntzen noiz harrapatuko, eta zinez diot inork ez bezala betetzen duela lan eskerga eta eskergaitz hori. [Argizariaren egunak, Anjel Lertxundi (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel