Tagged: E Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:51 pm on 2009/12/03 Permalink | Reply
    Tags: E   

    euskara 

    iz. Euskal Herriko hizkuntza. • euskara batu. Euskaltzaindiak proposatutako euskara-eredu bateratua. || euskara garbi. 1. Euskara argia eta ulerterraza. 2. Maileguzko hitz eta esapideak, hizkuntzan aspaldi txertatuak zein hartu berriak, baztertzen dituen euskara-eredua, Sabino Aranaren eraginez indarra hartu zuena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    KONTRAPAS
    Bernat Etxepare, 1545

    Euskara,
    jalgi hadi kanpora!

    Garaziko herria
    benedika dadila,
    euskarari eman dio
    behar duien tornuia.

    Euskara,
    jalgi hadi plazara!

    Bertze jendek uste zuten
    ezin eskriba zaiteien;
    orai dute forogatu
    enganatu zirela.

    Euskara,
    jalgi hadi mundura!

    Lengoajetan ohi hintzan
    estimatze gutitan;
    orai aldiz hik behar duk
    ohorea orotan.

    Euskara, habil mundu guzira!
    Bertzeak oro izan dira
    bere goien gradora;
    orai hura iganen da
    bertze ororen gainera.

    Euskara!

    Baskoak orok preziatzen,
    euskara ez jakin arren,
    orok ikasiren dute
    orai zer den euskara.

    Euskara!

    Oraidano egon bahiz
    inprimitu bagerik,
    hi engoitik ebiliren
    mundu guzietarik.

    Euskara!

    Ezein ere lengoajerik
    ez franzesa ez berzerik
    orai ez da erideiten
    euskararen parerik.

    Heuskara,
    jalgi hadi dantzara!

    Basquepoetry.net

     
  • Maite 8:28 am on 2009/11/29 Permalink | Reply
    Tags: E   

    eltzeitsu 

    iz. Lurrezko ontzi itxia, irekidura estu eta laburra duena eta txanponak gordetzeko erabiltzen dena.

     
  • Maite 10:18 am on 2009/11/20 Permalink | Reply
    Tags: E   

    elorrio 

    iz. (B) Nekea, estualdia. Elorrio(ak) ikusi. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa) Elorrioa heldu zaio: tiene la negra. Elorrio gorria: una gran desgracia. (Elhuyar hiztegia)

    Lokuzioak: elorrio egin, producir penalidad / elorrio ikusi, pasar las de Caín, pasar penuria. (Elhuyar hiztegia)

    Sinonimoak: [estutasuna] ataka, egonezin, estualdi, estura, estutasun, ezinegon, kinka, larri, larrialdi, larridura, larrimin, larritasun, larriune, angustia Heg., arteka Ipar., behar-ordu Ipar., herstura Ipar., hinka Ipar., kexa Ipar., kexaldi Ipar., zinak eta minak Ipar., istilu Gip., hertsidura Zub., trantze Heg. beh., estu g.e., herrestadura g.e., larri-ordu g.e., antsia Heg. g.e., arbin Bizk. g.e., erreki Gip. g.e., estres Ipar. zah., kexadura Ipar. zah., kexagune Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Eta zer deritzozue: hor goian ikusi ditugun elorri xuriaren hilabete honekiko usadio eta ohitura bitxi horiekin zerikusirik ote du ba, elorrio hitzak berekin jaso duen neke, oinaze, jasanbehar, penalitate, sofrikario, etsipen-punttu eta antzerako esanahi sorta hori dena? Beste kulturetan elorriaren hilabeteak izan duen tradizio zailtasunezko hori: ez ilerik ebaki, ez azazkalik, ez soinekorik aldatu, zarpazahar ibili, kastitate obligaziozko berexi hori, purifikazio zentzu derrigorrezkoa… horren aztarrena lotu ote zaio gure elorrio hitzari? Yalkiko ditizugu gure bideko elorrioak eta estuasunak, zioen Orixek. [Naturaren mintzoa, Pello Zabala (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:08 am on 2009/11/18 Permalink | Reply
    Tags: E   

    etxekalte 

    iz. eta izond. Bere jokaerarekin bere etxearen hondamendia ekartzen duena. Mutil alfer eta etxekalteak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Gaztelaniaz: pródigo, -a, despilfarrador, -a, que trae la ruina a la casa (Elhuyar)

    Sinonimoak: etxe-galgarri (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Etxeko ondasunak xahutuko dizkidate etxekalte hauek! pentsatzen zuen Malanttonik, eta kontu hura bukarazi egin behar zuela nola edo hala. [16 ipuin amodiozko, Xabier Mendiguren Elizegi (Susa, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:15 am on 2009/11/17 Permalink | Reply
    Tags: E   

    eztenkatu 

    du ad. Eztenaz ziztatu, akuilatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) akuilatu, eztenaz ziztatu (2) satirizatu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Eta orduan, erle batek eztenkatu balu bezala, patatak zuritzeari utzi, eta aitarengana hurbildu zen amona Sinforosa, aiztoa eskuan. [Odolean neraman, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 1:10 pm on 2009/11/01 Permalink | Reply
    Tags: E   

    euri-zirin 

    iz. Tanta txikiz osatutako eta geldo erortzen den euri zarratua. [zirimiri](Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [eurixka] euri-lanbro, euri-langar, lanbro, langar, zirimiri, eurixka Ipar., lantxurda Sort., landur Bizk., zarama Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Astelehenean ajearekin eta dena hezetzen zuen, hezurretaraino sartzen zen euri zirin batekin esnatu nintzen goizean goizetik. Astigarragara abiatu nintzen astoarekin. Donostiarako bidean nintzela atertu zuen, eguerdian. [Ez obeditu inori, Mikel Peruarena (Susa)] (Berria.info)

     
  • Maite 11:06 am on 2009/10/31 Permalink | Reply
    Tags: E   

    eki 

    iz. (Z) Eguzkia. Bai eta ere alarguntsa gazte / ekia sartü zenean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: eguzki (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Haize hegoz apaindu eki arraioak begiak erre zizkion: busti bitxia nabaritu zuen niniketan. [Zeruetako erresuma, Itxaro Borda (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    eki

    eki (FlicrCC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel