gerezi
iz. BOT. Gereziondoaren fruitua: gorria, globo-itxurakoa eta haragitsua. Txortena du. (Wikipedia) [moldatua]
iz. BOT. Gereziondoaren fruitua: gorria, globo-itxurakoa eta haragitsua. Txortena du. (Wikipedia) [moldatua]
iz. ZOOL. Fasianidoen familiako hegazti galiformea, eperraren gorpuzkerakoa, baina txikiagoa eta lumajea arrea duena. Graniboroa da batez ere, eta sastraka eta soroetan egiten du habia. Europa, Asia eta Afrikan hedatuta dago (Coturnix coturnix).
iz. (B) (pl.) Barrabilak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[koskabiloa] barrabil, koskoil Ipar., koskabilo beh., potro beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Labayru ikastegia eta Word Reference):
es turma, criadilla, testÃculo
fr testicule
en testicle
Txitak, grisolak eta urdaia, maiatzeko maira. (RS 39) (Itzulp. Pollitos, turmas y tocino, para la mesa de mayo) (Labayru Ikastegia)
grisola hitza sekula entzun gabe; adibidea RS izateak pentsarazten dit aspaldi galdutako berba dela; inork badaki oraindik erabiltzen den inon?
hitz egokia dirudi, ez barrabil-en enegarren sinonimoa izateko, ezpada harategi eta jatetxeetako terminologiarako, abere arren zintzilikario horiek izendatzeko.
Aupa, Xabier! Nik, behintzat, ez dut sekula entzun. Orotarikoak hauxe dio:
grisola (det.; V-arc ap. A; Lar Sup, Aizk, Lcq 182, H).
“Turmas, grisolak” Lar Sup. “Grisolak (Cb), turmas, criadillas” Aizk (que cuando cita a Cardaberaz como ref. parece tratarse en realidad del suplemento de Larramendi). “Sorte de truffe” H. “1.º turma, testÃculo o criadilla. 2.º (Cb), turma de las landas (Bot.)” A. Arien grisolak maiatzean dira onak. RS 115. Txitak, grisolak ta urdaia maiatzeko maira. Ib. 39.
Jozulinek proposatu zituen bai hitza eta baita atsotitza ere. Ea berak zerbait argitzen digun! 🙂
Bestalde, ez zait garbi geratu gizonezkoen barrabilak izendatzeko erabiliko ote den/zen…
iz. Beste pertsona bat babesteko lanbidea duen pertsona, haren aldamenean doana. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: bizkartzain (Elhuyar Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es guardaespaldas
fr garde du corps
en bodyguard
Gizazain hark dena ikusi, dena entzun eta dena isildu ondoren, zintzotasun osoz jokatu omen zuen bere babestuarekiko.
iz. (B) Gorputzeko, bereziki kokots azpiko, gizentasun toles-formakoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[lepapea] aloz, kolats Bizk., lepape g.e., kokospe (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es papada; gorduras bajo la barbilla
fr double menton
en double chin
Lepo-toles guztiak batu egin zaizkio eta girgilo bakar bat osatu, larruzko kuxin borobil lodi bat; bertan eserita, trabeska, burua. [Axenario, Jules Renard / Itziar Otegi (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)
izond. Gatzik ez duena. Esaera mordoilo eta gatzgabeak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: izond.
[gatzik ez duena] gatzgabeko, gatzil, gelbera, geldo, geza, ilaun, motel, bano Ipar., malin Ipar., torta Ipar., keto Bizk., gatzotz Zub., zilin Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) soso, -a; insÃpido, -a; insulso, -a (2) soso, -a; sosaina; aburrido, -a; anodino, -a; falto de gracia
fr (1) fade, insipide, sans saveur (2) fade, insipide, ennuyeux, -euse ; sans saveur
en (1) unsalted; tasteless, flavourless, insipid (2) dull, bland, insipid
Baina hemengo preso guztiek ikasi dituzte bertsook, buruz ikasi ere; preso-zainek ere bertsook kantatuz entretenitzen dituzte gaueko ordu luzeak; zabaldu omen dira probintzia osoan ere, txurripanpli izeneko musika gatzgabe batez lagundurik. [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)
du ad. Goretsi, goraipatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: ad. jas.
[goretsi] abonatu, aipatu, aupatu, bedeinkatu, famatu, goragotu, goraipatu, goratu, handizkatu, laudorio eman, laudorioak eman, laudorioztatu, goraltxatu Ipar., goretsi Ipar., handietsi Ipar., laudatu Ipar., loriatu Ipar., aintzatu neol., gorabideratu g.e., gorendu g.e., lorifikatu Ipar. g.e., bantatu Ipar. zah., alabatu Heg. zah.
[aintzat hartu] aintzakotzat eduki, aintzakotzat hartu, aintzat eduki, aintzat hartu, balioetsi, buruan hartu, estimatu, estimu egin, ezertan eduki, ezertan hartu, gogoan hartu, hartakotzat eduki, kontuan eduki, kontuan hartu, kontuan izan, prezatu Ipar., baloratu Heg., kontu atxiki Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es ensalzar, alabar
fr louer, vanter, glorifier
en to praise, to acclaim; to exalt
Nere Jaun (Andre) goietsia edo ederretsia. NEtx Nola 10. (Orotariko Euskal Hiztegia)
Reply