Tagged: G Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:27 am on 2012/02/08 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gurutziltzatu 

    du ad. Gurutzean iltzatu edo josi. Heriotzako epaia eman eta gurutziltzatu zuten. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [gurutzefikatu]
    gurutzatu, gurutzefikatu Ipar., gurutzeratu g.e., kruzifikatu zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es crucificar
    fr crucifier
    en to crucify

    Borreroarentzat, sinestun den aldetik, Jesukristo gurutziltzatzea litzateke goi-asmorik ederrena. [Glosolaliak, Karlos Linazasoro (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    gurutziltzatu (FlickrCC, cmiper)

     
  • Maite 7:07 pm on 2011/11/27 Permalink | Reply
    Tags: G   

    garagardo 

    iz. Edari alkoholiko hartzitua, zitu ernalduak eta lupulua erabiliz egiten dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 1:09 pm on 2011/11/11 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gorreri 

    iz. Entzuteko gaitasuna ahultzea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [gortasuna] elkortasun Ipar., gortasun g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es sordera
    fr surdité
    en deafness

    Gorreria apur bat makaldu eta entendimendua berreskuratu nuelarik, jauzi zalu batez buruz behera jarri eta baserriko kare zurizko hormaren kontra paratu nintzen, buruz behera, neukan beso bakarraren gainean. [Neguko Zirkua, Harkaitz Cano (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:42 am on 2011/10/17 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gorbata 

    iz. (batez ere Heg.) Oihalezko zerrenda mehar eta luzea, alkandoraren lepoa inguratu eta aurrean korapilatuz janzten dena, eta batez ere gizonezkoek erabilia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Heg.
    [oihalezko zerrenda mehar eta luzea]
    floka Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es corbata
    fr cravate
    en tie, necktie

    Bihar gorbata janzteko gomendatu dio Iñaki Anasagastik Paul Riosi. Une garrantzitsuek gorbata eramatea eskatzen dute, Anasagastiren arabera, eta biharko konferentzia, blogari jeltzalearentzat ere, oso munta handikoa da. Apustuak daude Twitterren, Lokarriko burua gorbatarekin edo gabe agertuko ote den bihar Aieteko jauregira. [Jantzi gorbata, Imanol Murua Uria (Berria, 2011-10-16)]

     
  • Maite 5:28 pm on 2011/09/28 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gider 

    iz. 1. Eskuaz erabiltzen diren lanabes eta hainbat tresnak haiei eusteko izaten duten zati luze eta estua. Sardearen, aizkoraren giderra. Ganibet-giderra. 2. (hed.) Zerbait erabiltzeko, gidatzeko edo kontrolatzeko ahalmena, boterea. Etxaldearen giderrak utzi dizkiote. 3. MUS. Zenbait hari-instrumenturen (biolin, gitarra, etab.en) pieza luze eta estua. Zurezko gainazal batek (diapasoiak) estaltzen du, eta hariak honen gainetik teinkaturik jartzen dira.
    (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Sort.
    [girtaina]
    kirten, igun g.e., girtain Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Morris hiztegiak)

    es (1) asa, mango, asidero, agarradero (2) riendas, mando, dirección (3) mástil
    fr manche, anse
    en iz. (1) handle, long handle (2) (bibolina, gitarrarari d.) neck (3) (irud.) (kontrolatzeko ahala) reins

    Uste dut pikaren gider gogorrarekin jo ninduela. [Mailuaren odola, Aingeru Epaltza (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    gider (FlickrCC, Sharon Drummond)

     
  • Maite 8:30 am on 2011/08/21 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gauenara 

    iz. ZOOL. Kiropteroen ordenako ugaztunen izen arrunta. Tamaina ertain edo txikikoak dira, besoetan hego-itxura duen mintz bat dute eta gehienak karniboroak dira. Ia mundu osoan bizi dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 8:46 am on 2011/08/11 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gizajende 

    iz. Gizon-emakumeen multzoa, jendea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [gizadia]
    gizadi (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) grupo de personas, gente (2) (herr.) humanidad, género humano
    fr (1) gens (mpl), monde (m); (2) humanité
    en (1) people (2) the human race, humanity, mankind

    Hain zuzen ere, beren nagusien gisara ilea hautseztatzen zutela eta, a zer barreak egiten zituzten beste morroiek gizajende latz haren lepotik. [Parmako kartusia, Stendhal / Jon Muñoz (Elkar/Alberdania, 2007)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Ari gara, ari izan da gizajende edo humanitatea zer galdetu ikasten, eta zer galdetu bilatzen ere bai, beharbada. [Nere gorringotik, Iñaki Segurola (Alberdania, 2008)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel