Tagged: G Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:03 pm on 2011/07/23 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gustura 

    adb. (Ipar.) Norbaitek atsegin edo gogoko duen erara, gogara. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag. beh.
    [gogara]
    erara, nahierara, gogara Ipar., gustuan beh., gustuz, alagalan Bizk. g.e (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es a gusto, placenteramente
    fr volontiers, avec joie, avec plaisir
    en comfortably, at ease

    Egin klik irudiaren gainean, hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 7:34 am on 2011/07/13 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gelbera 

    iz. eta izond. Ahula; pertsonei buruz, geldoa, inozoa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [ahula]
    g.e. ahul, aloxo, argal, maiskar, makal, maskal, mehe, erkin Ipar., herbal Ipar., malet Ipar., mendre Ipar., kaden Bizk., meko Bizk., mengel Bizk., gelge Gip., debil Heg. beh., magalo g.e., entoil Ipar. g.e., enul Ipar. g.e., erpil Ipar. g.e., flako Ipar. g.e., flux Ipar. g.e., makar Bizk. g.e.
    [(pertsonei buruz) geldoa, inozoa]
    geldo, ilaun (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) débil, endeble (2) sosaina, soso, -a; insulso, -a; insustancial, pasmarote
    fr (1) faible (2) niais(e)
    en (1) weak, feeble (2) dull, colourless person

    Ortegarentzat ere kakoa mendebala kristautu izatean datza, hots, aszetismo kristaua germano ertarotarren oldarrari nagusitu zitzaionez gero hedatu den moral gelbera, ahul, melengan. [Euskal Herria krisian, Joxe Azurmendi (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Leireren senarra gizon gelbera zen, geldo samarra, eta ez zuen ia arrastorik uzten inorengan.

     
  • Maite 11:45 am on 2011/07/10 Permalink | Reply
    Tags: G   

    garabi 

    iz. 1. Zamak altxatzeko, birarazteko eta garraiatzeko erabiltzen den makina finko nahiz higikorra, eskuarki, armazoi metalikoa, besoa eta bertatik zintzilikatuta kable– eta polea–sistema eta kargei eusteko pieza gakoduna dituena.

     
  • Maite 6:47 am on 2011/06/16 Permalink | Reply
    Tags: G   

    galbahe 

    iz. 1. Aleak, hondarra, ikatza, etab. bahetzeko erabiltzen den bahe xehea. 2. Baliagarri edo onesgarri ez dena bereizteko irizpide edo prozedura. Zentsuraren galbahetik pasatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: bahe, arrazko, ogi-bahe, artza, maze, zetabe, zaranda (Adorez  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) criba, harnero, cedazo, tamiz (2) criterio o método para hacer una criba, para seleccionar
    fr crible, tamis
    en sieve, sifter

    Oroimenak bere galbahe magikotik pasatzen dik guztia, ia ez sinesteko moduan. [Azken hitzordua, Sandor Marai / Xabier Olarra (Igela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Hiriko egonaldian ikusitakotik erne behar zuen testuak; egin zezala oroimenak, bere gisara bezala, galbahe lana. [Lekuak, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    galbahe (FlickrCC, Little Sadie)

     
  • Maite 4:35 pm on 2011/04/13 Permalink | Reply
    Tags: G   

    garramura 

    iz. (B) Atseginetarako grina bizia; haragikeria. Atseginetara makurtzen gaituen lera horri, irrits edo garramura deritzogu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: irrits, grina (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es lujuria
    fr luxure
    en lust

    Atsegiñetan makurtzen gaituan lera orri, irrits edo garramura deritxogu. [Eguzk LorIl 139 (ap. DRA)] (Orotariko Euskal Hiztegia)

     
  • Maite 8:28 pm on 2011/03/11 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gaitzikor 

    izond. (Ipar.) Gaitzitua izateko joera duena; irudikorra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Ipar.
    [irudikorra]
    irudikor, goganbehartsu jas., aierukor g.e. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es susceptible, irritable; suspicaz, desconfiado, -a
    fr susceptible, irritable, suspicieux
    en touchy, sensitive; suspicious

    Baina hiriko jendeak minbera eta gaitzikorrak ziren, ez zioten batak besteari deus barkatzen. [Zeruetako erresuma, Itxaro Borda (Susa, 2005) Orr.: 61] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 10:50 am on 2011/03/09 Permalink | Reply
    Tags: G   

    girgileria 

    iz. (Ipar.) Soinekoetan, etab. apaintzeko jartzen diren xingola eta zintzilikarioen multzoa. Atorra bat, gainetik dena xingola, urre eta girgileriaz apaindurik. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: apainkeria (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es perifollo, perendengue [conjunto de cintas y colgantes que adornan una prenda]
    fr colifichet, fanfreluche

    Lehen lerroko emazte panpox batek, urre eta zilarrezko bere girgileria ozenki inarrosiz, arrosa zimel bat aurtiki zion aurpegira: hortz hirotuak erakutsiz gizona “mila esker”ka atera zen tauladatik. [%100 basque, Itxaro Borda (Susa, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)girgileria

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel