Tagged: I Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:56 pm on 2015/01/12 Permalink | Reply
    Tags: I   

    ingurubira 

    iz. Zerbaiten inguruko bira, itzulia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [bira]: bira, biraketa, erronda, inguraldi, inguru, inguru-minguru, itzuli, jirabira, birunda Ipar., ikur-makur Ipar., jira beh., biraldi g.e., inguruketa g.e., buelta Heg. beh., arrunda Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es vuelta alrededor, ronda
    fr tour, détour
    en round
    port rodada

    Entzun:

    Egia esan, nire neuronen ingurubira osoa izen hark, André Armand-ek, zuen hartua, eta zenbat denborakoa izan ote zen esaten jakingo ez nukeen une zurrunbilotsu baten ondoren, ordena perfektua egin zitzaidan buruan.  [Gorde nazazu lurpean, Ramon Saizarbitoria (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Irteera aldera joan zen, eta geltokiaren ingurubira egin zuen. [Jakintzaren arbola, Pio Baroja / Josu Zabaleta (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:07 am on 2015/01/06 Permalink | Reply
    Tags: I   

    ikatz 

    iz. 1. Gehienbat karbonoz osatua den eta landare-jatorria duen material beltza. Bi mota nagusi daude: harrikatza (ikatz minerala edo fosila) eta egur-ikatza. 2. NEKAZ. Laboreetan ustilagina leen ordenako zenbait onddok eragiten duten gaixotasuna. Ikusten den hauts beltza esporez osatuta dago. Animalia eta gizakiarengan ere agertu ohi da. Bat-batean jotzen du ikatzak ardia. • egur-ikatz edo landare-ikatz. Ikaztobietan egurraren errekuntzatik lortzen dena. || ikatz aktibatu. KIM. Atmosfera kontrolatuan, materia karbonodun begetal edo mineralen kaltzinazioz lortzen dena. Oso zurgatzaile ona da. || ikatz bizi. Ikatz-kozkor goria. || ikatz mineral. Harrikatza. || ikatz-gas. Hidrokarburo hegazkor ugari duena. || ikatz-paper. Kola edo jelatina bikromoztatuz estalia egonik, ikatz edota hauts-pigmentuzko geruza duen argazki-papera. || ikatz-ziri. Marrazkiak egiteko erabiltzen dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (UZEI eta Adorez sinonimoen hiztegiak)
    [material beltza] : harrikatz
    [gaixotasuna] : ilinti

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) carbón (2) [gaixotasuna] (herr.) carbón (3) (Miner.) carbón (mineral), carbón de piedra (4) (Albait.) (Med.) carbunco
    fr charbon
    en coal
    port carvão

    Entzun:

    «Aurten haur guziek opariak jasoko dituzte. Gainera, ekarri dugun ikatz apurra dromedarioek gauean hotzik izan ez zezaten erabili dugu»  [Erregeekin ilusioa itzuli da, Iker Tubia (Bizigiro, 2015-01-06 )] (Berria.eus)

    ikatz (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 11:04 am on 2014/12/13 Permalink | Reply
    Tags: I   

    iragarki-banda 

    iz. INFORM. Publizitate-iragarki laburra, irudi bat edo mezu labur bat erakusten duena, normalean web orrialdearen goi aldean bistaratzen dena, eta erabiltzailea bertan klik egitera gonbidatzen duena.  (Euskalterm)

    Sinonimoak: iz.
    [ostatatze] : ostatu-emate (Euskalterm)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm):

    es pancarta
    fr bannière, bannière publicitaire, bandeau publicitaire
    en advertising banner, banner

    Entzun:

    Cookie-ak balia daitezke, halaber, bisitari batek webgune bat erabili duen erari buruzko informazio anonimoa erregistratzeko; adibidez, zein web-orritik sartu den, edota iristeko iragarki-banda bat erabili duen.  [Cookieen inguruko politika, Txindurri irratia]

    iragarki-banda (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 10:51 am on 2014/11/30 Permalink | Reply
    Tags: I   

    izpiliku 

    iz. BOT. Labiatuen familiako eta Lavandula generoko zenbait landareren izen arrunta. Mulu-formakoak dira eta eskualde mediterranearrean hazten dira. • izpiliku fin. Zurtoin zutikorrak, hosto aurkako eta lantza-formakoak eta lore urdinak dituena. Lurringintzan erabiltzen da (L. angustifolia). || izpiliku min. Hosto aurkako eta lerro-formakoak eta infloreszentziatan bilduta dauden lore moreak dituena (L. stoechas). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [landare ezpainduna]: belatxet, belar-xut Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Bot.) espliego; lavanda; cantueso
    fr (Bot.) lavande
    en (Bot.) lavender
    port (arbusto) alfazema, lavanda

    Entzun:

    Izarren hautsa futbol zelaietako soropiletan eta jatetxe txit glamurosoen baratzeetan —izpilikua eta ezkaiaren artean— loriagai bihurtzen den herri honetan. [Izarren hautsa, Mikel elorza (Arkupean, 2014-11-29)] (Berria.eus)

    izpiliku (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:59 am on 2014/11/26 Permalink | Reply
    Tags: I   

    irriabar 

    iz. 1 irribarre, irri.  2 ik. irri-karkaila. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    irriabar (AN ap. A; H).  Risa de burla. Oriei ere beren irri-abarretan, histetan ta langai gaistoetan eman naiez zatiren bat. Mb OtGai II 369.  Sonrisa. Irri-abarrik etzuan billatu. Ag G 160. Irriabar goxo eztitsuena bai irtengo ez irtengo. AEmil AndreM 32.

    Sinonimoak: iz. Naf.

    [irri-karkaila]: barre-algara, irri-karkaila (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es carcajada
    fr cri de joie, éclat de rire
    en loud laugh, guffaw
    port gargalhada

    Entzun:

    Ikusi zuenean, irriabar goxo bat irten zitzaion. 

    Urrutitik entzun zitezkeen jendearen irriabarrak, txistuak ta oihuak.

    irriabar (DevianArt CC, mariapeque)

    irriabar (FlickrCC, Claudia Sanhueza)

     
  • Maite 7:17 pm on 2014/11/23 Permalink | Reply
    Tags: I   

    iskilu 

    iz. Arma. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [arma]: arma (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es arma
    fr arme
    en weapon
    port arma

    Entzun:

    Hasi baino lehen, gaiaren inguruan zenbait datu eskuratzeko asmoz, informazio iturri batzuk arakatu nituen eta nire larritasunak okerrera egin zuen; izan ere, hainbat gaztek ikasle honen pausoak jarraituz, iskilu berriak sortu baitzituzten. [3D inprimagailua, XXI. mendeko arma ekoizle berria?, Eli Moyua (euskaljakintza.com, 2014-11-23)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    iskilu (PixaBay, Nemo, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 11:40 am on 2014/11/22 Permalink | Reply
    Tags: I   

    interfaze 

    iz. INFORM. Konputagailuko bi osagairen arteko komunikazioa ahalbidetzen duen eragingailu fisiko edo logikoa. (Euskalterm) | iz. INFORM. Bi unitate edo sistemaren arteko muga, informazioa elkartrukatzea ahalbidetzen duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Wikipedian (interfaze)

    Orokorrean, interfaze bat izaera desberdineko gauza bi elkartzen diren eremua edo puntua da. Honela, helburu berdina duten prozesu desberdin bi elkartzea ahalbidetzen duen bitartekoari interfazea deritzo.

    Arlo askotan erabiltzen da termino hau:

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es interfaz, interfase
    fr interface
    en interface
    port interface

    Entzun:

    Kondairaren arabera, Jobs bisitan joan zen Xerox enpresaren laborategira eta han ikusi zuen lehen aldiz interfaze grafiko bat.  [Sagarrondotik fruitua, Edu Lartzanguren, 2006-04-01] (Ereduzko Prosa Gaur)

    interfaze (Wikimedia Commons, Human-Machine Interface)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel