Tagged: I Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:35 am on 2013/08/31 Permalink | Reply
    Tags: I   

    itzulera 

    iz. Atera zen edo lehenago zegoen tokira edo tokirantz berriro joateko ekintza.   (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [bihurrera]
    bihurrera, itzulpen g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) vuelta, regreso, retorno (2) reintegro
    fr retour, détour, tour
    en return; coming back
    port regresso, volta

    Ihesak eta itzulerak ez dira denak berdinak. [Errotarria, Jokin Urain (Susa, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:09 am on 2013/08/28 Permalink | Reply
    Tags: I   

    iroi 

    iz. 1. Iraina; biraoa. 2. Laidoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz. (Labayru Ikastegia)

    [reproche, injuria] irain
    [maldición, palabrota] birao, maldizio
    [afrenta] ofentsa

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) injuria, reproche (2) afrenta
    fr (1) injure (2) affront, outrage
    en (1) insult (2) affront, insult
    port (1) injúria; reproche, censura, repreensão

    Entzun:

    Iroi egin zioten. (Labayru Ikastegia)

    Iroirako adinako trebetasuna balu lanerako, bapoa. (Labayru Ikastegia)

    Haiek oraino gogoan zeukaten iroi zaharren bat.

    Hiruroi iroi [Arkaitz Mendoza, Berria, 2013-08-23]

    iroi (irudia: gaurkohitza, CC)

    Bestelakoak:

     
  • Maite 10:02 am on 2013/08/19 Permalink | Reply
    Tags: I   

    idazletza 

    iz. Idazlearen ogibidea.

    Sinonimoak:  iz.
    [idazlaritza] : idazlaritza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es oficio de escritor, -a
    es métier de l’écrivain
    en job of a writer
    port ofício de escritor, -a

    Entzun:

    Alegia, konta daitekeela Castejon edo konta daitekeela Durkheim euskaraz, eta era sinesgarrian, baita Castejon eta Durkheim errealitatean euskaldun ez izan arren. Hori dela idazletza. Eta hori lortu dutela, besteak beste, Jokin Muñoz eta Ramon Saizarbitoria idazleek beren lanekin.  [Mingain kontra idaztea, Iñigo Astiz (Berria, 2013-08-18)]

    idazletza (Wikimedia Commons)

    idazletza (FlickrCC)

     
  • Maite 9:05 am on 2013/07/28 Permalink | Reply
    Tags: I   

    izozki 

    iz. 1. Elikagai izoztua. 2. Esne, fruta eta bestelako osagaiez edota ura, azukre, koloratzaile eta bestelakoez eginiko nahastea izoztuz eginiko gozokia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Entzun:

     
  • Maite 8:06 am on 2013/06/13 Permalink | Reply
    Tags: I   

    ilunsenti 

    iz. Eguzkia sartu eta berehalako argi-ahultzea, gauaren aurreko aldia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, ‘ilunabar’)

    Sinonimoak:  iz. g.e.
    [ilunabarra]: arrats, arrats apal, arrats behera, arratsalde apal, ilunabar, iluntze, ilunkera Bizk., ilunaurre g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es atardecer, anochecer
    fr crépuscule
    en dusk, twilight
    port anoitecer; crepúsculo

    Entzun:

    Ilunsenti batzuk bihurriak baitira: eguna hustuta uzten dute, erantzunik gabe, gaua galderaz beteta datorren une berean. [Gauza txikien liburua, Pako Aristi (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ilunsenti (FlickrCC, ikertxi)

     
  • Maite 9:06 am on 2013/05/17 Permalink | Reply
    Tags: I   

    Internet 

    Internet (Wikipedia)

    iz. INFORM. Ordenadore arteko komunikazio-sare erraldoia, mundu-mailakoa, “sareen sarea” esan ohi zaiona.
    1969an Estatu Batuetako Defentsa Sailaren ARPA (Advanced Research Project Agency) agentziaren eraginez TCP/IP izeneko protokoloa sortu zen ikerketazentro militarretako eta unibertsitateetako sistema informatikoak sare handi batean lotu ahal izateko. Protokolo horretan oinarriturik, 1975ean sare esperimental bat sortu zen, ARPANET izenekoa. 1983an TCP/IP protokolo-multzoa estandar gisa hartu zen sarerako. Azkenik, erabilpen militarra alde batera utzirik, bestelako erabiltzaileak ere sarea baliatzea onartu zen: ARPANET desagertu eta Internet jaio zen 1990ean. Ez du egitura hierarkikorik, hau da, komunikazioa kontrolatzen duen ordenadore nagusirik ez dago; sareko ordenadore guztiak maila berean daude eta sarearen hedapena noranahikoa da; amarauna bezala zabaltzen da. Mundu osoan barreiaturik dauden sare txikiak elkarri lotzen zaizkio Internet bidez eta orotariko informazio eta zerbitzuak bidal eta jaso daitezke. Hasieran batez ere unibertsitateetako ikertzaileentzako tresna izan zen, baina ziztu bizian zabaldu eta erabiltzaile arruntaren mailara iritsi zen 1993tik aurrera. Progresio geometrikoan hazi da; 1996 urtearen hasieran 20.000 sarek, 2 milioi zerbitzaritik gora (zerbitzu-hornitzailek) eta 30-40 milioi erabiltzailek osatzen zuten Internet.

    2003ko martxoaren 27an europar helduen ia %20k bazuen Interneteko konexioa. Aurreko bi urte eta erdian 55 urtetik gorako internauten kopurua %50 hazi zen, 2000 urtean ziren 10 miliotatik 15 milioi baino gehiagoraino 2002 urtearen amaieran.
    Suedian ia helduen %50ek bazuen sarbidea Internetera, %40 baino gutxixeagok Herbehereetan, %29k Erresuma Batuan. Frantziako eta Espainiako helduak bakarrik ari ziren Europan atzera gelditzen Interneten erabileran.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)


    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa eta Word Reference hiztegia):

    es Internet
    fr Internet
    en Internet
    port Internet

    Gaur Interneteko Nazioarteko Eguna ospatzen da. Horren harira, informazioa eta historia apur bat ekarri nahi izan dugu Gaurko Hitzara:

    Internet Eguna maiatzaren 17an

    Internet eguna 2005eko urriaren 25ean egin zen lehen aldiz estatu mailan, Interneteko Erabiltzaileen Elkarteak (aui.es) sustaturik. Handik gutxira, 2005eko azaroan Tunisian burututako Informazio-Gizartearen Topaketak NBEari proposatu zion Maiatzaren 17a izendatzea Nazioarteko Informazio-Gizartearen eguna.

    Zer da Internet Eguna?

    Internet Eguna gizartetik eta gizartearentzat sortzen den sare-proiektua da. Edonork har dezake parte. Herrien eta herritarren bizitza hobetzeko Teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak ezagutarazi nahi ditu. [Internet Eguna maiatzaren 17an, Iñaki Huguet (webzerbitzua.blog.euskadi.net, 2013/05/06 .)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Zer gertatzen da Interneten minutu batean? (Intel, 2012)

    Internet (via @wwwhatsnew)

     
  • Maite 12:36 pm on 2013/05/12 Permalink | Reply
    Tags: I   

    igebelar 

    iz. BOT. Ninfeazeoen familiako eta Nymphaea generoko uretako landareen izen arrunta. Errizoma luzea, pedunkulu luzeak dituzten hosto flotatzaileak, eta lore ikusgarri eta handiak dituzte. Apaingarri modura lantzen dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel