Tagged: I Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:56 am on 2013/11/06 Permalink | Reply
    Tags: I   

    ibilgona 

    1. iz. Kalerako janzten den gona. 2. izond./iz. Kalezale

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    ibilgona (V-gip), ibili-gona (V-gip). Ref.: Etxba Eib (ibillgonia, gonia).

    Falda que se ponen las mujeres en la calle. Ibillgonia jantzi ezkero, etxerako ordurik ez” Etxba Eib (v. tbn. s.v. gonia). “Ibil-gona, kalerako jazten dan gonia. […] Adarjote alde deitzen jako Eibar-en ibil gonia” SM Zirik 28n. (Emakume onak bear du) beti lanari arpegi ona, / esegita euki ibili-gona. EgutTo 2-3-1920 (ap. DRA). (Fig.). “[…] trota-calles. Etxeratu ezindako ibill-gona gangar bat eiñda dago, está hecha una trotacalles que no puede volver a casa” Etxba Eib.

    Sinonimoak: iz.
    [kalerako gona]: gona, zaia, kota
    [kalezalea]: kalezale

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  (1) (lgart.) falda de mujer (2) trota-calles, callejero,-a, aficionado a andar por la calle
    fr (1) jupe (2) flâneur(euse)
    en (1) skirt (2) bum (informal), be out and about, wander, ramble
    port (1) saia de mulher (2) despec & fam rueiro, -a, ruador m, -a

    Entzun:

    Ibilgona jantziz gero, etxerako ordurik ez. Etxba Eib (Orotariko Euskal Hiztegia, moldatua)

    Etxeratu ezindako ibilgona gangar bat eginda dago. Etxba Eib (Orotariko Euskal Hiztegia, moldatua)

     

    ibilgona (FlickrCC, marmunia)

    ibilgona (DevianArt, CC)

     
  • Maite 9:01 am on 2013/10/25 Permalink | Reply
    Tags: I   

    iztai 

    iz. Sabela eta izterra elkartzen diren gunea edo bertako tolestura edo sakongunea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [sabela eta izterra elkartzen diren gunea] : (Anat.) iztai, iztondo, iztarte (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, 5000 eta Word Reference hiztegiak):

    es 1 (Anat.) ingle. 2 cuesta abajo
    fr aine
    en groin
    port virilha

    Entzun:

    Miriamek, ohe kidearen keinu xumea ulertu balu bezala, izterraren gorako bihurgunea zeharkatu zuen ezpainekin iztairaino. [Egurra Pinotxori, Aritz Gorrotxategi (Alberdania, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Ez legoke gaizki oinetan, besapeetan, iztaietan edo urradura eta izerdiagatik sufri dezaketen beste zona batzuetan baselina ematea. (Web-corpusen Ataria, Elhuyar)

    iztai (Wikimedia Commons, iztaialdea horiz)

     
  • Maite 9:53 am on 2013/10/12 Permalink | Reply
    Tags: I   

    itsosupeteko 

    itsosúpeteko (Itsosúpetekue) = Oso handia, ikaragarria (= itsasoak betekoa).

    “Itsosúpeteko kalenturi(e)gaz on nai hiru egunien” (Itsasoak beteko kalentureagaz egon naiz hiru egunean)
    Bermeoko herri hizkera, A. Perez Bilbao [EtnoMet (Aroaren berbaroak)]

    Sinonimoak:  izond.
    [guztiz handia] : itzel, demaseko, ikaragarri, itzelezko, izugarri, ikaragarriko Ipar., izigarriko Ipar., ikaragarrizko Heg., izugarrizko Heg., kristoren beh., demas Bizk. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es enorme, tremendo; terrible, impresionante
    fr énorme, terrible
    en huge, enormous; terrible, tremendous
    port enorme, tremendo(a); terrível, impressionante

    Entzun:

     
  • Inaki Agirre 8:07 am on 2013/10/01 Permalink | Reply
    Tags: I   

    ijezketa 

    iz. TEKNOL. Altzairuzko edo burdinurtuzko arrabolen artean iraganaraziz, metalezko masa bati forma emateko prozesua. Jarraitu irakurtzen…  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es laminación, laminado
    fr laminage
    en rolling
    port laminação, laminagem

    Entzun:

    Trenen aurrealdeak fabrikatu ditu, eskuzko ijezketaren eta proiekzioaren bitartez.

    ijezketa (FlickrCC, Carmen Alonso Suarez)

     
  • Maite 8:59 am on 2013/09/25 Permalink | Reply
    Tags: I   

    iskilinba 

    iz. (batez ere Ipar.) Orratza, orratz buruduna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [orratz buruduna] : orratz (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es alfiler [clavillo metálico muy fino]
    fr épingle
    en pin
    port alfinete

    Entzun:

    Bere jaka botoi bakarrekoa zen; laukiekiko txalekoa zuen eta, txakur-buru batez apaindutako iskilinba bat ere, brokatuzko gorbatan iltzaturik. [Manhattan Transfer, John Dos Passos / Lopez de Arana (Ibaizabal, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    iskilinba (Wikimedia Commons)

     
  • Inaki Agirre 7:31 am on 2013/09/03 Permalink | Reply
    Tags: I   

    itsaslaster 

    iz. Itsaslaster bat ozeanoetako ur mugimendu jarraitua da, ezaugarritzat norabidea, abiadura eta emari jakin bat dituena. Itsaslasterrak itsasoko ur bero edo hotzeko “ibaiak” dira. Uretan eragina duten indarrek sortarazten dituzte, hala nola, Lurraren errotazioak, haizeak, tenperatura, gazitasun desberdintasunak eta itsasaldiek. (itsaslaster, Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia eta Wikipedia):

    es corriente marina
    fr courant maritime
    en ocean current
    port corrente marinha

    Entzun:

    Baten batek azalduko du Antarktikako izotz barreratik askatutako zatiak direla, eta handiak izan daitezkeela, eta jitoan datozela haizeak baino gehiago itsaslasterrak bultzaturik. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    itsaslaster (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 12:32 pm on 2013/09/01 Permalink | Reply
    Tags: I   

    irail 

    iz. Urtearen bederatzigarren hila (30 egun). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel