Tagged: I Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 6:31 pm on 2014/02/09 Permalink | Reply
    Tags: I   

    itsas txakur 

    iz. ZOOL. Fozidoen familiako ugaztun karniboroen izen arrunta. Igeriketarako moldatuta dauden gorputz fusiformeak, hegats bilakatu diren gorputz-adarrak, eta azpian ehun adiposo ugari duten larruazal iletsuak dituzte. Bi hemisferioetako itsaso hotz eta epeletan bizi dira. • itsas txakur arrunt. Ia 2 m-ko luzerakoa; iparraldeko itsasoetan bizi da (Phoca vitulina). || itsas txakur fraide. Mediterranearra da eta desagertzeko zorian dago (Monachus monachus). || itsas txakur muturbeltz. Artikoko eta Atlantikoko iparraldekoa; bere larruagatik ehizatu egiten da (P. groenlandica). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Hiztegi batuan:

    itsas txakur iz. Fam. Phocidae Sin. foka

    Sinonimoak: iz.
    [foka] : foka, itsas otso (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    [foka] : foka (ADOREZ  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es foca
    fr phoque
    en seal
    port foca

    Entzun:

    Itsas txakurrek koipezko geruza baten babesa dutenez, beti daude bero, iceberg baten gainean eserita egonez gero ere. [Manhattan Transfer, John Dos Passos / Lopez de Arana (Ibaizabal, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:00 am on 2014/01/26 Permalink | Reply
    Tags: I   

    igel 

    iz. ZOOL. Erranidoen eta hilidoen familietako anfibio anuruen izen arrunta. Azala leuna, atzeko hankak luzeak eta sendoak, aurrekoak motzak, eta begiak irtenak dituzte. Intsektu, araknido, molusku eta beste hainbat animalia txikiz elikatzen dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 7:48 am on 2014/01/16 Permalink | Reply
    Tags: I   

    iretargi 

    iz. (B) Ilargia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    iretargi (V-ger-ple-arr-oroz-m-gip; Añ (V), VocCB (V-och), Dv (V)), iratargi (V-gip), iletargi (V-ger-gip, G-azp, AN-gip), ilatargi (G-azp), ietargi (V-gip, G-azp), idetargi (V-gip), idatargi (V-gip), iditargi (V-arrig), igetargi (V-ger), igitargi (V-ger), itargi (V-ger-arr-arrig-m), egitargi (V-oroz). Ref.: A (iretargi); EI 381; Iz ArOñ (iétargixa, idátargi (pág. 135)), UrrAnz (irétargixa); Etxba Eib (iratargi); Holmer ApuntV (igetargi); EAEL 117; Elexp Berg (iretargi); Gte Erd 164.

    Etim. De irargi + argi, con duplicación de argi, de donde *irartargi > iratargi > iretargi.

    Luna; luz de la luna.

    Sinonimoak: iz. Bizk.
    [ilargia] : ilargi, argizagi Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (B) luna [satélite]
    fr Lune
    en moon
    port lua

    Entzun: 

    “Irudi hori buruan geratu zitzaidan: “Gazte naiz: / iretargia harrika hautsi dut”. 16 urte nituen eta irudi potentea iruditu zitzaidan.  [Iretargia harrika hausteko poemak, Gorka Bereziartua (Boligrafo gorria, 2014-01-15)] (argia.com)

    Bilbaoko Iretargi!
    Zeu zaitut lekuko…
    Inork ez al daki…
    galdua ote dago…
    Zu ez zinen hara zale, huraxe zen baina
    munduan zenik ederrena!
    [Bilbaoko Iretargi, Bertolt Brecht (1929)/Joseba Tapia] (josebatapia.com)

    iretargi (Wikimedia Commons)

     
    • Borja 8:09 am on 2014/01/16 Permalink

      Etimologian diozuen bezala, iretargi berez ‘ilargiaren argi’ zen. Bada, ilargi bera ere halaxe zen: (h)il (ilargiaren izen zaharra, egun hilabeteren sinonimo gisa eta ilbehera/ilgora bezalako konposatuetan geratzen zaiguna) + argi. Handik atera zen “irargi”, gero disimilazioz ilargi (atzera!) leku batzuetan, eta irargi-argi pleonastikoa bestetzuetan, non bigarren -r- galdu zen (eta inon lehenengoa -d- bihurtu ere bai, idetargi emanez). r/d/l txandaketa bera daukagu berar/bedar/belar eta zirar/zidar/zilar hitzetan 🙂

    • Maite 8:45 am on 2014/01/16 Permalink

      Mila esker, Borja, azalpen bikain honengatik! 🙂

  • Maite 9:16 am on 2014/01/12 Permalink | Reply
    Tags: I   

    itsasgora 

    iz. Itsasoaren egoera, batez besteko maila baino gorago dagoena; honek irauten duen denbora. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.
    [mareagora] : mareagora (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) marea alta, pleamar (2) flujo [de la marea]
    fr (1) marée haute (2) flux
    en (1) high tide (2) rising tide, flow
    port (1) maré alta, maré-cheia, preamar (2) fluxo [de a maré]

    Entzun: 

    Arrats beherak itsasgora dakar.  [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    itsasgora (Argazkia: LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS), Berria.info

     
  • Maite 10:19 am on 2013/12/24 Permalink | Reply
    Tags: I   

    itxurakeria 

    iz. 1. Itxura egite gaitzesgarria. 2. Itxuratiaren nolakotasun gaitzesgarria.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.
    [itxurazalekeria] : azalkeria, azaluskeria, faltsukeria, hipokrisia, itxurazalekeria, labainkeria, toleskeria, zurikeria, faltsia g.e., gezurkeria g.e., faltseria zah., filuskeria Ipar. g.e.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) falsedad, fingimiento (2) hipocresía
    fr feinte, fausseté, hypocrisie
    en falseness; hypocrisy
    port (1) falsidade, fingimiento (2) hipocrisia

    Entzun: 

    Eguraldi ederrari, puntako orduari eta asteburuari esker, begien aurretik pasatzen zirenengan gizartearen kontrasteak zekuskien, zoriontasuna eta zorigaitza islatuak, aberastasuna eta miseria; baina batez ere gizarte aurreratuaren itxurakeria, zeren zoriontsuak ez baitziren hain zoriontsu, ezta aberatsak hain aberats…  [Denak du bere prezioa, Migel Angel Mintegi (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    itxurakeria (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 8:32 am on 2013/11/22 Permalink | Reply
    Tags: I   

    idola 

    iz. Euriaz edo elurraz, jasa, erasoa. Idolaz da euria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. g.e.
    [euri-jasa] : euri-erauntsi, euri-jasa, jasa, uhar Ipar., euri-truxu Bizk., indriska Bizk., truxu Bizk.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es referido a la lluvia o nieve, aguacero, chubasco
    fr averse, déluge
    en rain shower, downpour, torrential rain, deluge
    port aguaceiro, diluvio

    Entzun:

    — Marijo Deogracias (@desplazatua) November 19, 2013

    idola (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 11:18 am on 2013/11/09 Permalink | Reply
    Tags: I   

    irri 

    iz. 1. Alaitasuna adierazten duen aurpegi eta ezpainetako keinua. 2. Barrea, bereziki isekazkoa. Orok keinu eta irri elkarri, isil-isilik. • irri-antzerki. Komedia. || irri-muskulu. ANAT. Aurpegiko muskulu txikia, uzkurtzean irriaren espresioa sortarazten duena. Errisorio ere deitu ohi zaio. • IRRIZ. Irri eginez.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.
    [barrea] : algara, barre, barre-antz, iji eta aja, iji-aja, ijiji-ajaja, karkaila Ipar., karkara Ipar., purrust g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) risa; sonrisa (2) burla, mofa
    fr (1) rire, sourire (2) plaisanterie, moquerie
    en (1) laughter, laugh; smile (2) mocking smile; mockery, snub
    port (1) riso, sorriso (2) chacota, zombaria, mofa, gozação

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel