Tagged: I Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:21 am on 2013/01/06 Permalink | Reply
    Tags: I   

    ipurtargi 

    iz. ZOOL. Lanpiridoen familiako intsektu koleopteroa. Arrak kakalardo-itxurakoak eta arreak dira. Emeek ez dute hegorik, zizare-forma dute eta biolumineszentzia bizia dute. Marraskiloz elikatzen dira eta Europako hegoaldean bizi dira (Lampyris noctiluca). (Harluxet HIztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 8:29 am on 2012/12/20 Permalink | Reply
    Tags: I   

    ittuba 

    iz. Aziendak gordetzen diren toki itxia eta estalia, bereziki baserri barnean egoten dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan ‘ukuilu’ begiratuta)

    Sinonimoak: iz.
    [abeltegia] ukuilu, abeletxe, ganadutegi, itegi, abeltegi Ipar., barruki Ipar., heia Ipar., mandio Ipar., korta Bizk., ixtegi g.e., estrabi zah., establia Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es establo, cuadra
    fr etable, écurie
    en stable, stall
    port estábulo

    Gaur gogora ekarriko dugu Pedro Bernardo Villarreal de Berriz mondragoetarrak idatzitakoa korten inguruan. Gure artean guztiz hedatuta dago korta deitzea baserrietxean ganaduak gordetzeko lekuari. Baina gure aurrekoek etxeko leku horri ittuba deitu izan diote eta oraindik ere hala entzun izan diot nik bati baino gehiagori. Badirudi kortak lekua jan diola ittubari.  [Kortak eta ittubak | seles y cuadras, Ana Isabel Ugalde  (Arrasate Zientzia Elkartea)]

    ittuba (FlickrCC, Rufino Lasaosa)

     
  • Maite 7:55 am on 2012/11/13 Permalink | Reply
    Tags: I   

    idulki 

    iz. 1. (B) Enbor-zatia. Idulki bat legez hilik. 2. Habe edo zutoin baten euskarri edo oinarria. Harrizko hamar idulkiren gainean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [Habe edo zutoin baten euskarria] oinarri  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) pedazo de tronco (2) (Arkit.) pedestal
    fr piédestal, socle
    en pedestal, base
    port pedestal

    Marmolezko idulkiok, bertikalitate hori zerurantz, egunen batean estatuok jaisteko aginduko dut, azpiko marmol blokeok kendu eta estatuok hemendik pasatzen den jendearen altueran gera daitezen. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    idulki (FlickrCC, GALERIEopWEG)

     
  • Maite 1:39 pm on 2012/10/08 Permalink | Reply
    Tags: I   

    ingira 

    iz. Egindako hutsegiteagatik nork bere baitan sentitzen duen kezka edo ezinegona.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk. g.e.
    [zerbait gaizki egin ote delako kezka]
    eskrupulu, alhadura, har, ausiki (UZEIren Sinonimoen Hiztegia eta Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) remordimiento; inquietud, preocupación (2) (janariarekin) reparo, escrúpulo
    fr (1) remord (2) dégoût
    en (1) remorse (2) (asco, grima) le da escrúpulos, it makes her feel squeamish
    port (1) remordimento, remorso (2) escrúpulo

    Beti jendartera jotzen zuen, baina bere izaera suminkor eta ingira zirela-eta, ez zen inorengana hurbiltzen eta ez zuen adiskiderik. [Ipuinak, Anton Txekhov/Xabier Mendiguren Bereziartu (Ibaizabal, 1990)] (armiarma.com)

    Damutu da Oscarren eskuei utzi izanagatik. Berregin egiten du iragana: eskuak titietan, ipurmasailetan, izterretan, eskuak sabelpean atzapar bi, txinatar idiogramak urratzen, ezpainak irekitzen, eta zakil harroa gero, bidean aurrera, orain ingira ematen dion ahoa belarrira esaka, “zuhaitz bat egin nahi dizut barnean”. [Zulo bat uretan, Iñigo Aranbarri (Susa, 2008) Orr.: 181] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 9:48 pm on 2012/10/06 Permalink | Reply
    Tags: I   

    irteera 

    iz. 1. Irteteko ekintza. 2. Nonbaitetik irteteko tokia edo gunea. 3. INFORM. Landutako informazioa eta emaitzak unitate zentraletik kanpoko informazio-euskarrietara igortzean datzan eragiketa. 4. KIR. Lasterketa hasten den tokia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [irtetea]
    ateraldi, irtenaldi, ilkialdi Ipar., ilkitze Ipar., partiada Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es salida
    fr départ, sortie, issue
    en (1) (ekintza) going out, leaving, exit, departure; coming out (2) way out; exit (3) (hegazkina, trena) departure (4) (eguzkia) rising
    port saída

    Abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean.

     
  • Maite 8:09 am on 2012/08/18 Permalink | Reply
    Tags: I   

    ispilu 

    iz. 1. Argia isladatzen eta objektuen irudia itzultzen duen gainazala (antzina metalezko gainazal leunduak ziren; gaur egun, alde bat metalezko (zilar, eztainu, etab.ezko) geruza mehe batez estalia duen beirazko xafla); gainazal hori eta bere armazoiak osatutako objektua. 2. Eredua, jarraibidea. Zintzoen ispilu argia. 3. Zenbait intsekturen gorputzeko azal leun eta distiratsua. 4. Zenbait aberek, bereziki zaldiek, kopetaren erdian izaten duten orban zuria. • atzerako ispilu. AUTOM. Ibilgailuaren barnealdean nahiz kanpoaldean ezarritakoa, gidariari atzean duena edo datorkiona ikustea ahalbidetzen diona. || ispilu sakon. Izpi guztiak puntu batera biltzen dituena, irudiak handitzen dituena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. g.e.
    [gogoa galdu] angabetu Naf. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) espejo (2) modelo, norma, pauta (3) espejuelo, espejo (4) (zenbait abereren orbana) estrella
    fr (1) miroir, glace (2) modèle, règle, norme
    en mirror

    Egin klik, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 2:43 pm on 2012/06/17 Permalink | Reply
    Tags: I   

    idi-bihotz 

    iz. 1. BOT. Liliazeoen familiako eta Tulipa generoko landare belarkara eta bizikorren izen arrunta. Sustrai faszikulatuak, erraboila eta zurtoin leunak eta lantza-formako hosto osoak dituzte. Lorea bakarra eta ikusgarria izaten da eta fruitua kapsula-motakoa. Jatorriz asiarrak dira eta apaingarri gisa landatzen dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel