Tagged: I Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:40 am on 2011/02/20 Permalink | Reply
    Tags: I   

    izurde 

    iz. ZOOL. Delfinidoen eta platanistidoen familiako ugaztun zetazeoen izen arrunta. Tamaina txiki edo ertaina dute eta taldetan ibiltzen dira ur azaletik gertu igerian eta jauzi handiak eginez. Itsaso guztietan bizi dira eta zenbait espezie ur gezakoak dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 8:10 am on 2011/02/18 Permalink | Reply
    Tags: I   

    itobehar 

    iz. 1. Arnasa hartzeko eragozpen nabaria; zerbaiten zioz birikek nahikoa oxigeno ez dutelako, izaten den arnasa hartzeko larridura. 2. (hed.) Estualdia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) itodura, itoaldi, itomen, arnasestu, itolarri, arnasbehar, alba, atsanka (2) estuasun, estualdi, estura, larrialdi  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) ahogo, sofoco; asfixia (2) ahogo, agobio, apuro
    fr suffocation, étouffement, asphyxie, oppression, embarras
    en (1) breathlessness; asphyxiation (2) exhaustion; overwork

    Eztulka hasi zen itobeharrean. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Itobeharrean nabil; ezin iritsi.

     
  • Maite 5:26 pm on 2011/02/13 Permalink | Reply
    Tags: I   

    igitai 

    iz. 1. Uzta biltzeko edo belarra ebakitzeko lanabesa, gako-formako metalezko xafla batez eta eskutoki labur batez osatua. 2. ANAT. Mintzezko tolestura kurbatua.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 10:26 am on 2011/02/06 Permalink | Reply
    Tags: I   

    ikuzgailu 

    iz. Zerbait ikuzteko erabiltzen den tresna; arropa garbitzeko etxetresna elektrikoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 9:42 am on 2011/01/19 Permalink | Reply
    Tags: I   

    itsaslabar 

    iz. GEOL. Itsasertzeko malkarra, maldatsua oro har, itsasoaren higaduraren ondorioz sortua.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: labar (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es acantilado
    fr falaise
    en cliff

    Itsaslabar garaiaren kontra lehertzen ziren uhinen hotsa etorri zitzaion berriro belarrira. [Loti ederrak, Yasunari Kawabata / Ibon Uribarri (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Itsaslabar (FlickrCC, aussiegall)

     
  • Maite 12:26 pm on 2011/01/16 Permalink | Reply
    Tags: I   

    inurri 

    iz. ZOOL. Formizidoen familiako intsektu himenopteroen izen arrunta. Tamaina desberdinekoak dira (1 mm-tik 5 cm-rainokoak), kolore iluna dute gehienetan eta baraila sendoa. Sozialak dira eta erregina (eme emankor eta hegodunak), langile (hegorik gabeko eme antzuak) eta soldadu edo arretan (hegodunak) banatzen dira. 14.000 espezie deskribatu dira. Europan beltza (Lasius niger) eta gorria (Formica rufa) dira arruntenak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 9:41 am on 2010/12/28 Permalink | Reply
    Tags: I   

    inozo 

    izond. Adimen urrikoa, buruz motela. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [inuzentea]
    inuzente Heg. beh.
    [kirtena, ergela]
    arin, astapito, babo, buruarin, eltze, ergel, ero, eroxka, kaiku, kaskarin, kirten, lerdo, memo, ments, tonto, tontolapiko, tutulu, txatxu, txoriburu, txoropito, zoroxka, zozo, zozoilo, tontolo Heg., bulunba Ipar., pello Ipar., xanfarin Ipar., zuntzun Ipar., tetele Sort., zoro Sort., gangar Bizk., ganorabako Bizk., ganoragabe(ko) Bizk., kokolo Bizk., lapiko Bizk., lelo Bizk., memelo Bizk., mozolo Bizk., papao Bizk., pepelerdo Bizk., taket Bizk., tankalo Bizk., tentel Bizk., txotxolo Bizk., pettux Lap., ganbelu Heg. beh., inputika g.e., narra g.e., txolin g.e., zoroko g.e., koko Bizk. g.e., txotxin Bizk. g.e., haizebelats zah. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) necio, -a, estúpido, -a, bobo, -a; alelado, -a, lelo, -a; turulato, -a; zopenco, -a; lerdo, -a; embobado, -a (2) deficiente, retrasado, -a; limitado, -a; de corto entendimiento (3) ingenuo, -a, inocente
    fr (1) sot, sotte, idiot, -e ; imbécile, stupide, inepte (2) ingénu, -e ; naïf, -ïve
    en (1) (adimen urrikoa) mentally handicapped, retarded (2) (ergela) stupid, foolish, silly

    Ez dut ezer galdetu, nahikoa inozo gelditua naiz dagoeneko. [Agirre zaharraren kartzelaldi berriak, Koldo Izagirre (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel