Tagged: I Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:40 pm on 2010/11/30 Permalink | Reply
    Tags: I   

    izerdi(-)patsetan 

    Izerdi asko dariola. Izerdi patsetan iritsi nintzen etxera.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag.
    [izerdi-bitsetan]
    izerdi-bitsetan Bizk., izerdi-lapetan Bizk., izerdi-uharretan Bizk., izertzan Bizk. g.e. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es empapado de sudor, sudando a chorros, sudando a mares
    fr suant à grosses gouttes
    en dripping with sweat; sweating buckets

    Ohean agondu nintzen, izerdi patsetan. [Xake mate, Alberto Ladron Arana (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:03 am on 2010/11/21 Permalink | Reply
    Tags: I   

    intxaur 

    iz. 1. BOT. Intxaurrondoaren fruitua, drupa-motakoa, azal berdea eta zurezko bi kuskuz babestuta dagoen garun-formako hazia duena. 2. ZOOL. Bibalbioen klaseko moluskua, hortz zorrotz eta zapalak dituen txangaz hornitutakoa eta nakarrez estalitako maskor txiki eta triangeluarra duena. Ugaria da harea edo lohia dagoen lekuan (Nucula nucleus). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 10:47 am on 2010/10/10 Permalink | Reply
    Tags: I   

    iduneko 

    iz. (B) Lepokoa, koilarea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)


    ja ネックレス (nekkuresu), 首飾り (kubikazari)

     
  • Maite 11:55 pm on 2010/10/07 Permalink | Reply
    Tags: I   

    ia-ia 

    Ia-ren indargarria. Ia-ia ederra egin diagu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond.
    [alde-aldean]
    abantzuño Ipar., alde-aldean zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es casi casi; (ezezko perpausetan) apenas
    fr pour un peu, peu s’en fallu, pas loin de
    en almost, (very) nearly; just about (inf)
    ja 辛うじて (karōjite), ほとんど (hotondo)

    Hatz-mamien eta bizkarraren tartea are estuagoa bihurtu dut, ia-ia ukitu arte, ia-ia azal biluziarekin bat egin arte, ia-ia [Arima enkoniatuak, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
    • asier 10:11 am on 2010/10/08 Permalink

      Eibarren badugu esakera polita horren inguruan: “ixa-ixa madarixa”. Gauzak ia-ia egiteak, askotan, ez duela ezertarako balio, alegia.

    • Maite 1:16 pm on 2010/10/08 Permalink

      Oso ona esaera, Asier!! Ba, kasu honetan baliagarria izan zen ia-ia hori, ze begiratzen baduzu atzo noiz argitaratu nuen hitza, konturatuko zara ia-ia… ez zidala egunean egiteko denborarik eman!!! 😉 😉

  • Maite 9:07 am on 2010/09/29 Permalink | Reply
    Tags: I   

    ipotx 

    iz. Gizonezko edo emakumezko oso txikia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz./izond.
    [nanoa]
    epo, nano, kurlo Ipar., ñaño adkor. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) enano, -a (2) enano, -a, canijo, -a, persona de baja estatura
    fr nain, -e
    en dwarf
    ja 小人 (kobito)

    Samurki maite zuten elkar nexka txikiak eta ipotx konkordunak. [16 ipuin amodiozko, Xabier Mendiguren Elizegi (Susa, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:54 am on 2010/09/09 Permalink | Reply
    Tags: I   

    isun 

    iz. Lege edo aginduren baten hausleari ezartzen zaion diru-zigorra. • odol-isun. HIST. Hilketa edota odolezko beste edozein delitugatiko isuna. Erasotzailea zen ordainketaren erantzulea, baina berau ezezaguna zenean herriko biztanle guztiei zegokien isuna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [diruzko zigorra]
    amanda Ipar., berbal Ipar., prozedura Ipar., multa Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es multa
    fr amende
    en fine

    Hain zuzen ere, atea jo zuen etxe haietako batean bizi zen alkatea; haserre, leihora irten zen, kamiseta hutsean, ea nor zebilen ikustera, udaltzainari abisatzeko asmoz gaizki-hezi haiek udal ziegan sar zitzala gau osorako eta hurrengo egunean isun bat jar ziezaiela. [Hauts bihurtu zineten, Juan Kruz Igerabide (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    isun (FlickrCC, comcinco)

     
  • Maite 8:57 am on 2010/08/27 Permalink | Reply
    Tags: I   

    itzalkin 

    iz. Eguzkitik gerizatzeko erabiltzen den aterki-modukoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [eguzkitakoa]
    eguzkitako, ekitako zah., eguzki-babes (Adorez eta UZEIren Sinonimoen Hiztegiak)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es sombrilla, parasol, quitasol
    fr ombrelle, parasol
    en sunshade; parasol

    Egunkari pila batekin jaitsi, itzalkin baten azpian irakurtzen egon, gero bainatu, eta pizzeria batean bazkaltzera igotzen ginen, eta arratsaldean ostera berdin, aldaera txiki batekin: liburuak prentsaren ordez. [Lekuak, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    itzalkin (FlickrCC, Juergen Kurlvink)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel