Tagged: I Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:52 am on 2010/07/29 Permalink | Reply
    Tags: I   

    iradokizun 

    iz. Zerbait aieruz aditzera emateko ekintza. Iradokizun guztiak hartuko dira kontuan.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [iradokitzea]: sujerentzia beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es sugerencia, indicación
    fr suggestion, proposition
    en suggestion

    Ez nuke nahi, esan bezala, inork ere iradokizun hauek politika jakin batzuen kontrako erasotzat hartzea, ez baita hala. [Euskararen etxea, Pello Salaburu (Alberdania, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:03 pm on 2010/07/27 Permalink | Reply
    Tags: I   

    iseka 

    iz. Norbait edo zerbait barregarri edo irrigarri uzteko erabiltzen diren mesprezuzko keinu edo hitzak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [iskirioa]
    adarjotze, harpa-jotze, hista, purrustada, trufakeria, txantxa, arraileria Ipar., ihakintza Ipar., nausa Ipar., trufa Ipar., erremuskada Bizk., burla beh., broma Heg. beh., iskirio g.e., narrita g.e., sarramuska g.e., ihakin Ipar. g.e., musika Ipar. g.e., burlakeria zah., eskarnio Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es burla, mofa; desaire
    fr moquerie, plaisanterie
    en mockery, taunt

    Maite ez gaituzten horiek guztiek bertute bat behintzat erakusten dute: begi bistan egiten digutela iseka. [Patri maitea, Hasier Etxeberria (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:40 am on 2010/06/17 Permalink | Reply
    Tags: I   

    indriska 

    iz. Prezipitazio zakar eta sarritan laburra, tanta edo zatiki solidoak beste prezipitazioenak baino handiagoak izaten dituena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk. g.e.
    [euri-jasa]
    euri-erauntsi, euri-jasa, jasa, uhar Ipar., euri-truxu Bizk., truxu Bizk., idola g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es chaparrón, chubasco
    fr averse
    en heavy shower, downpour

    Jatsiko dira meza enzutera jai egunetan indriska, ta eurra bada bere. [Peru Abarka, Juan antonio Mogel (Klasikoen gordailua, armiarma.com)]

     
  • Maite 8:14 am on 2010/06/09 Permalink | Reply
    Tags: I   

    izpil 

    iz. (batez ere B) Orbana, kolore desberdineko zatitxoa. Gorrixka, izpil zuriekin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: orba, pikarda, nabardura (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es mancha, lunar, pinta
    fr grain, pois (lunar);  tache (mancha)
    en mole, dote (lunar); spot, mark (mancha)

    Barrura sartutakoan, askotariko zakurrak ikusi zituzten, iletsuak eta odolgarbiak denak, kolore eta ile-antz guztietakoak: arre-gorrixkak, beltzak izpil zurixkekin, zuriak orban gaztainkara argiekin, zuriak orban gorri-beltzekin, zuriak orban arre-gorrixkekin, belarri-beltzak, belarri-grisak… [Arima hilak, Nikolai Gogol / Jose Morales (Ibaizabal, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    izpil

    izpil (FlickrCC, bube09)

     
  • Maite 11:01 am on 2010/04/25 Permalink | Reply
    Tags: I   

    iskanbila 

    iz. Oihuen, jolas- edo borroka-hotsen zarata; nahasmendua, zalaparta. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 10:28 am on 2010/04/24 Permalink | Reply
    Tags: I   

    ipurmami 

    iz. Ipurmasaila, ipurdia eratzen duten bi irtengune mamitsuzkoetako bakoitza. Elkarrengandik arraila batez bereizirik eta batik bat gluteoez eratuta daude.. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    ipurmasail, alkuts g.e. pl. (UZEI Sinonimoen Hiztegia)
    ipurdi, ipurmasail, ipurtalde, ipurmokor, iztermami, aldaka, ipurdi mazela, popa (UZEI Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es nalga
    fr fesse
    en buttock

    Metroa hurrengo geltokira iritsi eta geldialdia egin du. Trenaren balaztak eragindako astinaldiaren ostean, ipurmamiak euren artean borrokan hasi dira, lehena nor aterako. Tanga arrosa praken gainetik agerian daraman ipurdi finfirinak bultza egin dio trajedun ipurtandi bati, eta honek gibelerat egin du, gona estu batean sartu ezinik zihoan ipurmami mamitsuarekin estropozo eginez. Momentuko estualdiaren ostean, bagoia erdi hutsik gelditu da bat-batean: Gure ipurdi lodia, soineko loredunean sartuta, eta aurrean, orain artean ikusi ez zuen popa dotorea. Panazko prakek tinkotasun berezia ematen diote. 50 urte izanen ditu, baina masailen irmotasuna ikusita, edonork nahastuko luke gaztetxo baten ipurdi koxkorrarekin. [9. linea. Rue de la Pompe, Jon Orzaiz Galarza (nabarra.com)]

    ipurmami (FlickrCC, nela.conde)

     
  • Maite 12:45 am on 2010/04/20 Permalink | Reply
    Tags: I   

    itu 

    iz. (B) 1. Helburua, xedea. 2. Arma baten jaurtigaiaz jo behar edo nahi den toki edo objektua.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: 1. helburu, xede, asmo 2. jopuntu, jomuga (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es 1. fin, objetivo, finalidad 2. hito, blanco (de tiro)
    fr 1. fin, objectif, finalité
    en 1. aim, purpose, objective 2. target

    Hala eta guztiz ere, bere baitan ondo gordeta, ahal jator misteriotsu bat sumatzen zuen; bazekien saiakera edo dena delako haiek nobela zutela jomuga, itu, ipar. [Kuskue tanden, Iñaki Iñurrieta (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Inazitok ogi kanika bat egin zuen poltsan ekarritako bokadillotik, aurrerantz jaurti zuen eta lehen ilaran mahai parean zegoen Lodia garondoan jo zuen, hain itu zabalarekin ezinezkoa baitzen huts egitea. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel