Tagged: I Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:41 am on 2009/10/12 Permalink | Reply
    Tags: I   

    ihizi 

    iz. (Ipar.) 1. Ehiza. 2. Basapiztia. Ihiziek xahutu dituzte gure ogiak. 3. (hed.) Pertsona maltzurra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) ehizatze, ehiza (2) ehizaki, harrapakin (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Ihizi egun hura ongi baino hobeki joan zen; alta, goiztiria goibel agertu zen eta lanbroak herria estaltzen zuen, baina usotegien gunean zerua argiago zen eta hala iraunik zuen, egun osoan. [Hautsi da katea, Toti Mtz. de Lecea / Elena Touyarou (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:04 pm on 2009/09/27 Permalink | Reply
    Tags: I   

    ihartze 

    iz. (Ipar.) Udazkena, larrazkena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: udatzen, larrazken Ipar., udagoien Bizk., neguantz g.e., ihartze Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Udazken, ihartze, larrazken, neguantz, udagoien, udatzen … Makina bat hitzek adierazten dute urte-sasoi honetan gertatzen dena. Gure atzinekoek hagitz ongi ezagutzen baitzuten bizitzaren zikloa.  [Udazkena (Urtaroak eta IV) , Axular.net]

     
  • Maite 11:47 am on 2009/09/13 Permalink | Reply
    Tags: I   

    irendu 

    du ad. Ugal-organoak erauzi edo ugaltzeko ahalmenik gabe utzi, bereziki animalienak, zikiratu.

    Sinonimoak:  zikiratu, irantzi, osatu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Irendu egin zen, bere dotrina-ikasleekin harremanak zituela pentsa ez zezan inork. [Delituez eta zigorrez, Cesare Beccaria / Juan Martin Elexpuru (Klasikoak, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:29 am on 2009/08/22 Permalink | Reply
    Tags: I   

    izparringi 

    iz. neol.  Eguneroko berri-aldizkaria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: eguneroko, egunkari, egunari (UZEIren sinonimoen hiztegia)

    Livornon ginen, gomutan daukat sobietikoek Laika txakurtxoa espaziora bidali zutela zekartela izparringi guztiek, langileen diktaduran ere txakurrak ontzietan bakarrik maite zituztela pentsatu nuen. [Sua nahi, Mr. Churchil?, Koldo Izagirre (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    izparringi

    izparringi (FlickrCC)

     

     
  • Maite 1:13 pm on 2009/08/18 Permalink | Reply
    Tags: I   

    ikoti 

    iz. (B) Jauzia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  jauzi, akiti, salto (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Arrikoskor areetan gain, saltu ta urtika, noiztik noizera, ai! txilio egiten eban neskatoak, ikoti arek mokorpean egiten eutsoen atximurkaden samina agertuaz. Orduan, Nikanor-ek, barren egiten eban gogoz. [Batetik bestera , Eusebio Erkiaga] (Klasikoen gordailua)

     
  • Maite 5:00 am on 2009/08/14 Permalink | Reply
    Tags: I   

    ifrentzu 

    iz. (Ipar.) Oihal, ehun, domina, etab.etan, aurkia ez den aldea, atzeko aldea. • IFRENTZUZ EGIN, JARRI. Alderantziz egin, jarri. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) iruntzi, alderantzi, binper, aurki (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Antzezlan batetik ihes egindako aktore bat omen zirudien, beste garai edo lekuren batekoa, galtzaile paperean ia beti, Monikak ez daki seguru zergatik, gailurrari beldurra ziolako beharbada, edo porrotak, amildegiak edo gauzen ifrentzu eta alde ilunak halako tira berezi bat eragiten ziolako agian. [Romain zen bere izena, Joxean Agirre (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:54 am on 2009/08/07 Permalink | Reply
    Tags: I   

    ikol 

    izond. Barnea hutsa duena; uzkurra, zapaldua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) huts (2) kizkur, kiribil, uzkur (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Zeruak goibel eta hauster ziran:
    Hostoak ihar eta idor,
    Hostoak ikol eta idor;
    Gauaroa zen Urri bakan hartan
    Ene urte oroitezgarrienean,
    Aubergo laku ilundik oso hur,
    Weirgo ert lurralde lainotsuan…
    Aubergo urmael umeldik hur,
    Odol-xurgaleen baso eremuan.

    Ulalume , Edgar Allan Poe/Migel Anjel Unanue (Hegats, 1989)
    (Bertso eta olerkien hemeroteka)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel